2020/12/21

HIZKUNTZA: ERALDAKETARAKO TRESNA

 Aste honetarako proposatutako gaia asko gustatu zait, jendarte hezkuntza gradua burutu nuenetik, nire inguruko pertsonekin hizkuntzak duen ahalmenaren inguruan temati ibili naizelako. Nire ustetan eta atal honetako irakurgaian ere aipatzen den bezala, hizkuntzak identitate indibiduala zein kolektiboa eraikitzeko prozesuan eragiten du. Gainera, ez du soilik errealitatea azaltzen edota interpretatzen, bizi dugun errealitatea ere sortzen baitu. 


Goian aipatutako guztian aintzat hartuz, honakoa da proposatzen dudan akrostikoa:






Aurreko edizioetako ikastarokideek eginiko postei begirada bat bota ostean, Irati Gaztelurrutiarena hautatu dut. Bere hausnarketan zehar, hizkuntza eta jendartearen (errelitatearen)  arteko harremanaz mintzo da. Hizkuntzak jendarteartea eraikitzen du eta era berean, jendarteak hizkuntza bera moldatzen du. Ondorioz, Iratik jendartea osatzen duten pertsonei erronka bat botatzen die, domino fitxa izatearen erronka. Azken finean, aldaketa norberatik hasi eta jendartera salto egin beharra dago. Horregatik, hizkuntza sexista alboratu eta inoren kontra arituko den hizkuntzara salto egiteko unea da.


Giden zerrendari sakatu eta zeinu hizkuntzaren glosategia irakurtzeak asko harritu nau. Inklusibotasunaren inguruan hitz egiten dugun honetan, sarritan bigarren planoan gelditzen den gorren kolektiboak garrantzia izatea eredugarria iruditu zait. Hizkuntza eta komunikazioren inguruan mintzo garenean, kolektibo honen beharrizan zein eskubideen aldarrikapena oso murritza da. Horregatik, Pikarak egindako glosarioa oso interesgarria iruditu zait eta lau haizetara zabaltzeko modukoa.


Amaitzeko, nire ustez, jendarte mailan hizkuntza sexista alboratu eta  hizkuntza hezkidetzailea erabiltzeko erronkak hurrengoak izan beharko luke:

hi

  • Jendartea osatzen dugun pertsonok hizkuntzak baloreen transmisioan duen eraginaz jabetzea. Modu honetan, hizkuntzak norbanakoaren identitate zein kolektiboan duen garrantziaz ohartuko ginateke.

  • Gune hezitzaileetan (eskola, udaleku, eskolaz kanpoko ekintzetan,...) hizkuntza hezkidetzailerako bermeak definitu, adibidez: hezitzaileei formakuntza saioa(k) dohainik eskeini.

  • Gazteekin hizkuntza sexistaren inguruko sentsibilizazio eta kontzientzia kanpaina abiatu beharra dago. Aldatzeko lehenengo urratsa egoeraz jabetzea da.

  • Familia eremuan hizkuntza hezkidetzailerako gidak banatzeak gurasoak lagunduko lituzkete. Gainera, honek ere, sarritan aintzat hartzen ez den esku hartzerako espazio honetan eragina izango genuke










HITZ-KATEA BAINO ASKOZ GEHIAGO!

 

Aste honetan, hizkuntzaren erabilera sexista landu dugu. Oso gai interesgarria iruditu zait. Filologoa naiz, eta beti nago prest hizkuntzaren inguruko hausnarketetatik gehiago ikasteko. Baina, gainera, oraingoan eztabaida ez da hizkuntzalariek soilik izan dezaketenari buruzkoa, baizik eta hiztun bakoitzak hizkuntza horri ematen dion erabilerari buruzkoa. Eta erabiltzaileak hizkuntza horretako hiztun guztiak gara!

Gauzak horrela, hauxe da hausnarketa egin ostean osatu dudan akrostikoa.

 


Bestetik, aurreko edizioetatik hauxe da aukeratu dudan posta. Oso ona iruditu zait hausnarketarako hau guztia amaitu berri den Euskaraldiaren Ahobizi eta Belarriprest figurekin lotzea: Ahobizi, guk geuk esaten dugun hori genero-ikuspegiaren ildotik esateko; eta Belarriprest, besteek esaten dutena aztertzeko. Agian, ariguneen (hizkuntza-akademia izan litekeena) figura ere falta zaigu.

Gainera, berak beste posta bat gomendatzen du. Eta, horretan, bertsolaritzan emakumeak sartu arte jorratu izan ziren gaiez aritzen omen da Uxue Alberdi nahiz eta lotura orain ez dabilen. Imajinatzen dut mota horretako hainbat kontu lantzen dituela hautsak harrotu zituen Kontrako Eztarritik izeneko liburuan.

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-03-05/hemeroteca_articles/kontrako-eztarritik-botatako-bertsoak-kezkak-eta-beldurrak

https://www.pikaramagazine.com/2020/11/badirudi-autoritatea-ematen-zaigula-soilik-feminismoari-buruz-idazten-badugu/


Azkenik, gida moduan Amelia Barquinena gomendatuko dizuet Ameliak egindako lanak oso txukunak iruditzen zaizkidalako beti. 2008koa da, eta alderdi batzuetan uste dut aurrerapausoak eman ditugula, behintzat, filologook (karkar). Horren adibide izan litezke –sa bukaera, gaztelaniazko adjektiboen marka edota generoa duten hitzen pluralgilea. Horregatik iruditzen zaizkit lantzeko askoz garrantzitsuagoak irakurgaian agertzen diren ildokoak eta Barquinek ere aipatzen dituenak: androzentrismoa, asimetria-motak…

EUSKARA EZ SEXISTA

Aste honetan hizkuntzaren erabilera eta komunikazioaren ingruan ibili gara, hemen laburpena biltzeko sortu dudan akrostikoa:

 Aurreko urteetako Yolanda Artoren post hau gomendatu nahi nizueke.

Bai eta Emakundek sortutako gida hau ere, hezkuntzara zuzenduta dagoelako. Duela gutxi argitaratutako feminismoa eta berdintasuna hiztegia ere hemen jarriko dut. 

Hizkuntzak sexistak dira... eta beraien erabilera ere bai.. ikastetxeetan eta dagokigun lekuetatik,...

AZTERTU ETA ERALDATU DEZAGUN HIZKUNTZA ERE!!!



Eta hizkuntzaren erabilera zer?



Aurreko gaietan bezala, disfrutatu dut eskaintzen den materiala irakurtzen eta bideoak ikusten. Oraingo honetan umorearen hausnarketarekin geratzen naiz. Egia da, gizarteko komunikazioa kolokan jarria behar dela, baina gune hezitzailekoena?

Belaunaldiz belaunaldi jaso izan dugula hain komunikazio sexista eta androzentrista, normalizatu eta naturalizatu egin dela. Aspalditik, lan handia egiten ari bada hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan, bada momentua eskolatan sentsibilizazio eta hausnarketa bat egiteko komunikazio eta hizkuntzaren erabileran. Horregatik, aipatu behar dut pasaden ikasturteko Oihana Sanchezen posta, Bazen bitan..kontakizunak eraldatzeko irrikitan!,bertan “bazen bitan” ipuin bilduma aipatzen baitu.



Orain dela urte batzuk, formakuntza batean entzun nuen hitzak pentsatzeko modua eraikitzen du, eta pentsatzeko modu horrek jarrera. Beraz, jarrera eta portaera desorekatua aldatzeko, gure hizkuntza aztertu beharko da, eta hizkuntza aipatzen denean gorputz, keinu, irudi eta ahozko hizkuntzaz hitz egiten da.

Ikasle txikiren baten batek ogia ekartzeko ardura badauka eta ez badu ekarri, zenbatetan ez da entzun eskolan, “egon lasai, amatxori deituko diogu ekartzeko”. Eta ez dut botatzen epaiketa moduan, baizik eta eskoletan egin behar dugun hausnarketaren beharra goraipatzen nabil.

Hizkuntzaren hausnarketarekin jarraituz, konpartitu nahiko nuke Josunek, Hizkuntza hezkidetzailearen alde egin apustu!!!!! Post-ean agertzen den bideoa: El lenguaje como territorio de poder. Teresa Meana- Debate Feminista 2016. Teresa Meanaren beste bideo bezain interesgarria!

Eta komunikazioaren hausnarketarekin jarraituz, gomendatuko nuke Despatriarcando lenguajes hizkuntza ez sexista gida, Rebeldes de gƩnero bildumakoa. Berez, ez du beste hizkuntza ez sexista gida baino eduki desberdinik aurkezten, baina hain bisuala izanda erakargarriagoa ikusten dut nire ingurukoak hizkuntza ez sexista erabileraren kontzientzia lantzeko eta bultzatzeko.

Gai hau aztertu eta gero, eskolako txoko morean erabiltzeko proposamen batzuk burura etorri zaizkit. Esaterako, hiruhilero hizkuntza sexista eredu bat jarri eta parean eredu ez sexista. Ikastalde bakoitzak horren inguruan hausnartu ostean, patioan, testu liburuetan edota eskolako edozein esparruetan ekoiztu egiten diren beste eredu sexista txokoan jartzeko aukera eskaintzea.


KOMUNIKAZIO EZ SEXISTA

 

Hizkuntza hezkidetzaile edo ez sexistaren inguruan landutakoekin akrostiko hau sortu dut:

Zer da Hizkuntza?

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Gustatu zait paperezko zakarrontzia ikustea eta irakurtzea "Birziklatu dezagun gure hizkuntza" eta egia da hizkuntzari buelta eman behar diogula eta gure alde jarri eta komunerako erabili dituen irudiak ere aproposak dira, hobekuntza bezala letra tamaina handituko nuke.

Iturria: https://cinergiaonline.com/fuera-de-foco/nos-sumamos-al-lenguaje-no-sexista/


Aurreko ikasturtean nire Lanbide Heziketako kideei gida hau bidali nien: 

GuĆ­a del lenguaje para el Ć”mbito educativo. EulĆ lia LledĆ³ Cunill. EMAKUNDE. 2008

Eta hau izan zen jasotako erantzunak: 2 lankide eskertu zuten eta ikasketa burua eta beste sailburu batek eskatu zidaten mesedez horrelako txapa berriz ere ez bidaltzeko ez zeukatelako hori irakurtzeko denborarik.

Beraz aurten lankideekin konpartitu beharko banu Amelia Barquin-ena aukeratuko nuke: 
Euskararen erabilera ez sexista. Amelia BarquĆ­n. EMAKUNDE. 2008
Nire zentroan lantzeko lehentasunezko alderdi bat irainak izango lirateke. Arin erabiltzen bait da “maricĆ³n”, “puta/o” hitzak erreflexio egin gabe eta ondoren ikasleekin erderaz egiten denean gehienetan diskurtsoa maskulinoan egiten da.

Nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak hauek dira:
Aurrenekoa: lankideak eskolan ez dituztela ordu gehiago sartzerik nahi
Bigarrena: patriarkatuak prozesua boikoteatzen saiatuko da
Hirugarrena: aldaketa barneratzeko erresistentziak agertuko dira eta ondoren geletara eramateko eta txertatzeko ikasleen erresistentziak, hauek ere sistema matxistaren menpe daudelako.
Laugarrena: energia eta denbora


Hona hemen Teresa Meana-ren bideo hau, espero disfrutatzea!