2020/12/20

IZENAK ETA IZANAK

Izena badu, bada, dio pertsonaia mitologikoen inguruan dudan liburu baten izenburuak. Esapide honek bi esanahi izan ditzake. Alde batetik, esaten edota aipatzen ez dena ez dela. Bestetik, esaten duzuna egi bilakatzen dela, mendeetan zehar irauten duela. Euskararen erabilera sexistak badu bietatik zerbait; badu ez aipatzeagatik ezkutatzen dena, baita gehiegitan aipatu izanagatik hegemoniko bilakatu duena ere. 

Hizkuntza bat ez da beste bat baino sexistagoa, hiztunok egiten dugu bere erabileraz matxista edo queeragoa. Hizkuntza komunikazio tresna bat da; hau da, ez da bere horretan helburu, zerbaiten bitartekaria da. Zerbaiten baino, akaso, hobe norbanako batzuen esatea. Hiztunok hizkuntza ez sexista egiteaz gain, entzuleok ere belarriak garbitu beharko ditugu.



Gida guztien artean, hau da niretzat interesgarriena, ez sexista izateaz gain, bestelako zapalkuntzekoki inklusiboa izateko helburua duelako: Euskararen erabilera inklusiboa, EHU eta Pikara Magazinen artean elkarlanean eginikoa.


Zapalkuntzen intersekzionalitatearen harira, Hizkunza, generoa eta beste menderakuntza batzuk -
Euskara eta Femisnimoa ekarri nahiko nuke hona, lehengo hilean egindako hitzaldia.  


Jardunaldietan hitzaldi ezberdinak egon zire, youtuben dituzue guztiak eskuragarri. 

Hizkuntza inklusibo baterantzko bilakaeran erronka nagusiak hurrengoak dira nure ustetan:
  • Hizkuntza oinarrizko komunikazio tresna denez, oharkabean hamaika esapide zapaltzaile erreproduzitzen ditugu; hauetaz guztietaz ohartzea izango litzateke lehengo erronka.
  • Elebidunak garenez, gazteleraren erabilera sexista eta euskararena uztartzen ditugu, bi zapalkuntzaz batera askatzea ez da lan makala.
  • Benetako hausnareta bat egin beharrean, orain arte partxe txiki batzuk jarri dira, baina ez lanketa sakonik egin. Horrek, askotan, gainditutako zerbait dela ustearazte digu, hala ez den arren.
  • Euskara hizkuntza ez sexista dela usteak, hiztunengan honen erabileraren ardura itxuragabetzen du.
  • Ikastetxeei dagokienez, klasutro mailako hausnarketa falta eta lankide batzuren ajolagabekeria nabarmendu nahiko nituzke.
Lehengo urteko posten artean, biziki gustatu zait Bego Arregiren 

Sexismoaren aurka ere aho eta belarri prest! 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina