Sistémiko paradigman, komunikazio arloko oinarri eskola bada “la Escuela de PALO ALTO”. Ondorengoa komunikazio axiomak azaltzen diren bideoa jarri dut:
Ze erronka ote dugun hizkuntza dela eta hezkidetzan?:
Hizkuntza eta komunikazioaren bidez errealitatea aldatu .
Berdintasuna erdigunean jarri eta bazterkeriak utzi.
Errealitateak ezagutu, errespetatu eta ikasi.
Nola?:Ahozko hizkeran eta komunikazioan adi egon erabilitako doinu eta gorputz jarrerari guztiekiko begirunea adierazteko eta inor bazterturik sentitu ez dadin.
Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu: Denbora berdina erabiltzen dute? Aukera berdina dute? Arreta eta erantzun berdinak ematen dizkiegu?...
Emakumeen (neska,nerabe,gazte,heldu eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu, gizon-emakumeen garapenerako egindako ekarpenak erakutsi eta beren burujabetze eta askatasuna lortzeko egindako borroka inkorporatu.
Aukeratu dudan gida: www.ehu.eus/e-makumeak/docs/eusk_gida_eu.pdf
Nire ustez oso garrantzitsua da “Asimetria mezuetan” buruan izatea eta konszienteki baztertzea. Beste aldetik, atsotitzak eta esaera zaharrak: askotan erabilita eta askotan kulturara dela eta bermatuta. Baztertzeko jarrera zabaldu behar dugu. Jadanik bidean gaude!.
Pasa den urteko blog-ekarpenen artean Ana Belenena aukeratu dut bere hausnarketa pertsonalagatik:https://www.blogger.com/profile/12827779071258156294
Hizkuntzak ez dira sexistak, baina euren erabilera bai. Guztiz sartu sartuta dugu eta nahi gabe sexismoa ateratzen zaigu...geratzen diren moduan geratu nintzen ni, eta erantzuna eman arte ez nintzen ezta konturatu. Ordutik aurrera buruan dut sexismoarena eta saiatzen naiz ahalik eta hezkidetzailea izaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina