2020/12/21

HITZ-KATEA BAINO ASKOZ GEHIAGO!

 

Aste honetan, hizkuntzaren erabilera sexista landu dugu. Oso gai interesgarria iruditu zait. Filologoa naiz, eta beti nago prest hizkuntzaren inguruko hausnarketetatik gehiago ikasteko. Baina, gainera, oraingoan eztabaida ez da hizkuntzalariek soilik izan dezaketenari buruzkoa, baizik eta hiztun bakoitzak hizkuntza horri ematen dion erabilerari buruzkoa. Eta erabiltzaileak hizkuntza horretako hiztun guztiak gara!

Gauzak horrela, hauxe da hausnarketa egin ostean osatu dudan akrostikoa.

 


Bestetik, aurreko edizioetatik hauxe da aukeratu dudan posta. Oso ona iruditu zait hausnarketarako hau guztia amaitu berri den Euskaraldiaren Ahobizi eta Belarriprest figurekin lotzea: Ahobizi, guk geuk esaten dugun hori genero-ikuspegiaren ildotik esateko; eta Belarriprest, besteek esaten dutena aztertzeko. Agian, ariguneen (hizkuntza-akademia izan litekeena) figura ere falta zaigu.

Gainera, berak beste posta bat gomendatzen du. Eta, horretan, bertsolaritzan emakumeak sartu arte jorratu izan ziren gaiez aritzen omen da Uxue Alberdi nahiz eta lotura orain ez dabilen. Imajinatzen dut mota horretako hainbat kontu lantzen dituela hautsak harrotu zituen Kontrako Eztarritik izeneko liburuan.

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-03-05/hemeroteca_articles/kontrako-eztarritik-botatako-bertsoak-kezkak-eta-beldurrak

https://www.pikaramagazine.com/2020/11/badirudi-autoritatea-ematen-zaigula-soilik-feminismoari-buruz-idazten-badugu/


Azkenik, gida moduan Amelia Barquinena gomendatuko dizuet Ameliak egindako lanak oso txukunak iruditzen zaizkidalako beti. 2008koa da, eta alderdi batzuetan uste dut aurrerapausoak eman ditugula, behintzat, filologook (karkar). Horren adibide izan litezke –sa bukaera, gaztelaniazko adjektiboen marka edota generoa duten hitzen pluralgilea. Horregatik iruditzen zaizkit lantzeko askoz garrantzitsuagoak irakurgaian agertzen diren ildokoak eta Barquinek ere aipatzen dituenak: androzentrismoa, asimetria-motak…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina