2020/12/21

KOMUNIKAZIO EZ SEXISTA

 

Hizkuntza hezkidetzaile edo ez sexistaren inguruan landutakoekin akrostiko hau sortu dut:

Zer da Hizkuntza?

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Gustatu zait paperezko zakarrontzia ikustea eta irakurtzea "Birziklatu dezagun gure hizkuntza" eta egia da hizkuntzari buelta eman behar diogula eta gure alde jarri eta komunerako erabili dituen irudiak ere aproposak dira, hobekuntza bezala letra tamaina handituko nuke.

Iturria: https://cinergiaonline.com/fuera-de-foco/nos-sumamos-al-lenguaje-no-sexista/


Aurreko ikasturtean nire Lanbide Heziketako kideei gida hau bidali nien: 

Guía del lenguaje para el ámbito educativo. Eulàlia Lledó Cunill. EMAKUNDE. 2008

Eta hau izan zen jasotako erantzunak: 2 lankide eskertu zuten eta ikasketa burua eta beste sailburu batek eskatu zidaten mesedez horrelako txapa berriz ere ez bidaltzeko ez zeukatelako hori irakurtzeko denborarik.

Beraz aurten lankideekin konpartitu beharko banu Amelia Barquin-ena aukeratuko nuke: 
Euskararen erabilera ez sexista. Amelia Barquín. EMAKUNDE. 2008
Nire zentroan lantzeko lehentasunezko alderdi bat irainak izango lirateke. Arin erabiltzen bait da “maricón”, “puta/o” hitzak erreflexio egin gabe eta ondoren ikasleekin erderaz egiten denean gehienetan diskurtsoa maskulinoan egiten da.

Nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak hauek dira:
Aurrenekoa: lankideak eskolan ez dituztela ordu gehiago sartzerik nahi
Bigarrena: patriarkatuak prozesua boikoteatzen saiatuko da
Hirugarrena: aldaketa barneratzeko erresistentziak agertuko dira eta ondoren geletara eramateko eta txertatzeko ikasleen erresistentziak, hauek ere sistema matxistaren menpe daudelako.
Laugarrena: energia eta denbora


Hona hemen Teresa Meana-ren bideo hau, espero disfrutatzea!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina