2020/12/21

Eta hizkuntzaren erabilera zer?



Aurreko gaietan bezala, disfrutatu dut eskaintzen den materiala irakurtzen eta bideoak ikusten. Oraingo honetan umorearen hausnarketarekin geratzen naiz. Egia da, gizarteko komunikazioa kolokan jarria behar dela, baina gune hezitzailekoena?

Belaunaldiz belaunaldi jaso izan dugula hain komunikazio sexista eta androzentrista, normalizatu eta naturalizatu egin dela. Aspalditik, lan handia egiten ari bada hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan, bada momentua eskolatan sentsibilizazio eta hausnarketa bat egiteko komunikazio eta hizkuntzaren erabileran. Horregatik, aipatu behar dut pasaden ikasturteko Oihana Sanchezen posta, Bazen bitan..kontakizunak eraldatzeko irrikitan!,bertan “bazen bitan” ipuin bilduma aipatzen baitu.



Orain dela urte batzuk, formakuntza batean entzun nuen hitzak pentsatzeko modua eraikitzen du, eta pentsatzeko modu horrek jarrera. Beraz, jarrera eta portaera desorekatua aldatzeko, gure hizkuntza aztertu beharko da, eta hizkuntza aipatzen denean gorputz, keinu, irudi eta ahozko hizkuntzaz hitz egiten da.

Ikasle txikiren baten batek ogia ekartzeko ardura badauka eta ez badu ekarri, zenbatetan ez da entzun eskolan, “egon lasai, amatxori deituko diogu ekartzeko”. Eta ez dut botatzen epaiketa moduan, baizik eta eskoletan egin behar dugun hausnarketaren beharra goraipatzen nabil.

Hizkuntzaren hausnarketarekin jarraituz, konpartitu nahiko nuke Josunek, Hizkuntza hezkidetzailearen alde egin apustu!!!!! Post-ean agertzen den bideoa: El lenguaje como territorio de poder. Teresa Meana- Debate Feminista 2016. Teresa Meanaren beste bideo bezain interesgarria!

Eta komunikazioaren hausnarketarekin jarraituz, gomendatuko nuke Despatriarcando lenguajes hizkuntza ez sexista gida, Rebeldes de género bildumakoa. Berez, ez du beste hizkuntza ez sexista gida baino eduki desberdinik aurkezten, baina hain bisuala izanda erakargarriagoa ikusten dut nire ingurukoak hizkuntza ez sexista erabileraren kontzientzia lantzeko eta bultzatzeko.

Gai hau aztertu eta gero, eskolako txoko morean erabiltzeko proposamen batzuk burura etorri zaizkit. Esaterako, hiruhilero hizkuntza sexista eredu bat jarri eta parean eredu ez sexista. Ikastalde bakoitzak horren inguruan hausnartu ostean, patioan, testu liburuetan edota eskolako edozein esparruetan ekoiztu egiten diren beste eredu sexista txokoan jartzeko aukera eskaintzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina