2021/03/29

TRATU ONAK UNEORO

Aste honetan landutako gaia tratu onak izan dira. Gure bizitzan erraza da esatea zer ez dugun nahi, maitatuak izatea merezi dugula, errespetatuak izatea, eta zein zaila izan daitekeen hori lortzea eta bapatean gure bizitzan zerbait okertu, kaltetuta geratzen gara eta une horretatik aurrera zerbait aldatzen da. Tratu onen harremanak ezartzeko, beharrezkoa da zintzoa izatea, zer nahi dugun jakitea, ahalegintzea, maitatzea egiten duguna eta nor garen, norbera izatea, estereotipoen eraginik ez izatea, unea bizitzea. Zer polita teoria eta zer zaila errealitatea!

Ez zaitu maite

Matxismoa, ereduak, estereotipoak, lanen banaketaren inguruan bideo hau proposatzen dizuet:



Bakoitzaren hausnarketarako: zaintza lanak nork burutzen ditu? Nola banatzen dira? Balioa ematen zaie?


Iturria: https://miriamrochadiaz.wordpress.com/2015/09/22/corresponsabilidad-y-reparto-de-tareas-en-la-pareja/


Aste honetan jorraturiko hitz nabarmenekin egindako gurutzegrama:




Post hau gustatu zait irudiz beterik dagoelako eta esanguratsuak direlako


Link honetan hainbat baliabide topatuko dituzu maila eta gaiaren arabera sailkatuta

 

Nire ustez erronka nagusia patriarkatuari boterea kentzean datza, balantza berdintzeko boterea banandu behar da. Gizonaren estereotipoaren eredua aldatzen ari da baina ez nahiko genukeen abiaduran. Bestalde alderdi politikoen konpromezua funtsezkoa da, konturatu behar gara pertsona ororen ongizatea bermatu behar dela eta helburu hau lortzeko guztion lana beharrezkoa dela.





TRATU ONETIK ELKARBIZITZA POSITIBORANTZ

 


Ikastaroa aurrera joan den heinean, behin eta berriz agerian geratu da itxuran berdintasunaren aldekoa den arrazoibidea erakusten badu ere, eskolak ez duela berdintasunean hezten. Kontzienteki hezkidetzailea den planteamendu batetik esku hartu ezean, eskolak gainerako botere sozialek erreproduzitzen dituzten genero-estereotipo sexista berak hedatuko ditu.

Eskolaren azken helburua ikasle bakoitzaren garapen integrala den neurrian, pertsona bakoitzarentzat leku seguru bihurtu behar dugu. Nola? Ikasle bakoitza askatasunean eta berdintasunean heziz. Horretarako gako bat, aste honetako gaia: tratu onak, hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz. Horren bitartez benetako elkarbizitza positibora iritsiko gara. Izan ere, Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
  • Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean…) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...)
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.  
  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura.

 


Ongizatea, hain zuzen ere. Eta, horretarako zer? Harremanek dituzte alderdi guztien artean, nork bere buruarekin duena azpimarratu nahi dut gaur. Zein garrantzitsua norberak bere burua ongi tratatzea! Zenbat eta zenbat min, horrela ez izateagatik!

Uste dut nork gure buruarekin dugun harremanaren arabera ahaldundu egiten garela besteekiko harremanean. Horren oinarrian, autoezagutza eta autoestimua. Eskoletan modu kontzientean landu beharko genuke, eta ziur horrek beste mila onura ekarriko lituzkeela, tartean harreman osasuntsuak ezartzea. Ikasle bakoitzari bere lekua eman behar diogu, eta hortik abiatuz hegan egin dezala sustatu.


 

Irakurgaian, Mari Jose Urruzulak iradokitzen dituen pistak ematen zaizkigu nor bere buruarekin harreman ona izateko:

  • Autoezagutza landu eta onartu zarena, badituzun alderdi on guztiak identifikatuz.
  • Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptu ez estereotipat
  • propioa sortuz.
  • Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gab
  • Konparaketak alde batera utzi.
  • Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean.
  • “Ez” esan, behar duzun guztietan.
  • Autodefentsa estrategia anitzak garatu.


 Tratu onak lantzeko material ugari dago. Hona hemen horietako batzuk:

Nafarroako Amodio zintzoen gida

 

Bizikasi Tratu txarrak, tratu onak


GuĆ­a del buen trato, AndalucĆ­a


Aurreko edizioetatik, Oihanak egindako lana aukeratu dut. Nik nire postean aipatu ez ditudan elkar-ardura eta zaintza dauzkalako oinarri, alde batetik, eta eskaintzen duen material pilagatik bestetik, bideo zein irakurgai, nerabeekin lantzeko. Interesgarria benetan!

 

Abesteko gogorik?


 Maitatu zeuen burua!!šŸ˜‰

 

TRATU ONAK BETI!


 


Kasu askotan, mugitzen gara hezkuntza sisteman eguneroko arintasunean eta beharretan baina bagara begirale hutsak edo betiko inertziak mugitzen gaitu. Hauxe da, legeak, kurrikuluma, liburu akademikoak, informazioa, errekurtsoak jasotzen ditugu, hainbat interesgarri irakurtzen ditugu, hainbat material erabiltzen ditugu. Baina…aktiboak, kritikoak, partaidetzaileak ote gara? Bagara tratu onak eta zaintza bultzateko kapazak?

Tratu onak komunitatean lan egiteko eta nazioarteko begirada emateko errekurtsoa partekatzen dut:https://redescuelas.es.amnesty.org/

Gainera sareeetan lan egiteko beharra ikusten dudanez, ondorengo materiala zabaldu nahi dut:https://redescuelas.es.amnesty.org/fileadmin/user_upload/Materiales-Taller-Discursos-Toxicos_TALLER.pdf


Beste aldetik Ohiana Sanchezen sarrera partekatzen dut Mari Jose Urruzolaren aipamena egiteagatik.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/tratu-onen-oinarrian-elkar-ardura-eta.html

Hezkuntza edo jendartean tratu ona eta elkarbizitza positiboa sustatzeko erronka bezala, Mari Jose Urruzolaren proposamenak aipatu nahiko nituzke:

● Nork bere buruarekin harreman ona izateko:

Autoezagutza landu eta onartu.

Zure gorputza onartu eta maitatu.

Autoestimua garatu.

Konparaketak utzi.

Jarrera kritikoa erakutsi.

“Ez” esan.

Autodefentsa garatu.

● Besteekin (orokorrean):

Agurtu eta hitz goxoak erabili.

Hizkuntza hezkidetzailea erabili.

Janzkera, hizkera, izaera errespetatu

Begikotasunez jokatu.

Elkartasunezko jarrerak erakutsi.

● Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean)

Elkarri lagundu.

Entzun, saiatu ulertzen, komunikatu.

Ekarpenik onenak eskaini.

Sexismorik gabeko jarrerak erakutsi.

Besteak diren bezalakoak onartu.

Besteen gorputza errespetatu.

Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.

Betebeharrak aurrera eraman eta besteei eskatu.

Arazoei konponbiderik emankorrena bilatu.

 

Bukatzeko ondorengo bideoa aukeratu dut bakoitza izan behar dela nahi duena erakusteko. Eta hori betetzeko tratu onak izan behar ditugu.

Everyone is different

INTERDEPENDENTZIA LEHEN LERRORA


Tratu onak nork bere buruarekin hasten ditu. Gure buruari nola hitz egiten diogun funtsezkoa izango da kalitatezko barne bizitza izateko eta besteekin harremantzeko garaian ere baliabideak edo mugak eskainiko dizkigu.

Ikasleekin gabiltzan profesionak orok autoezagutza egoki bat izan beharko genuke, gure burua ondo zaintzeko gai izan beharko genuke eta hortik besteari lagundu ahalko genioke, bestea zaindu ahalko genuke.

Aste honetan beraz zaintzaren etikaz jardun gara. Feminismoak azken urteetan plazara ekarri duen gaia da, baina oraindik ere asko landu behar dugun gaia da. Lehen ikusi genuen bezala pertsonen zaintzara zuzendutako profesio gehienak feminizatuak daude eta zenbat eta feminizatuagoa orduan eta baldintza okerragoetan egongo dira langileak. Adibide garbia dira etxe, eskaileretako garbitzaileak edo gure aiton-amonak zaintzen dituzten emakumeak.

Beraz zaintzaren etika eta justiziaren etika eskutik helduta doaz eta iruditzen zait askotan ikusi nahi ezinik gabiltzala egoeza zail hau.

Beraz, animalia sozialak garen momentutik elkar zaintza batean oinarritutako gizarte orekatu baten alde egin behar dugu.

Arrazonamenduan oinarritutako gizarte matxista bat jaso dugu oinordetzan. Zorionez feminismoak elkarbizitzaren, elkarzaintzaren beharra eta garrantzia ekarri ditu plazara. Zaindua eta zaintzailea erdira ekarri, ikusi, errekonozitu behar ditugu . Lan hauek duindu behar ditugu gizarte humanoago bat sor dezagun. Humanitate horrek elkarbizitza positiboagoa ekarriko du, beste kontzientzia batetik heziak izango garelako.

Ez dut ahantzi nahi ordea ekofeministek honen inguruan landu dutena. Hauek defendatzen duten eran emakumeak bigarren maila batean kokatuak izan garen bezala historian andropozentrismoa gailendu da. Natura, planeta ustiatu zitekeen almazen baten gisan tratatu dugu eta azken urte eta erdian honen eragin zuzena pairatzen hasi gara. Beraz zaintzaren etikaz hitz egiten dugunean pertsonez haratago doan etika batetaz ari gara. Izadi osoaren zaintzaz ari gara.

Hezkidetzak eta ingurugiroaren zaintzak gure egunerokotasunean zeharka jarduera guztiak busti behar dituzten ardatzak izan behar dute beraz.

Orain dela gutxi Alicia H.Puleo-ren hitzaldi bat entzuteko aukera izan nuen eta ekofeminismoa eta zaintzaren etikaz jardun zuen. Egia esan oso interesgarria egin zitzaidan bere ekarpena. 

Hemen uzten dizuet bere hitzaldi bat.


Ekofeminismoa azaltzen duen artikulu hau ere interesgarria da



Aurreko ikaskideeen blogei begira aritu ondoren Maider Avaristoren post hau gustatu zait bertan gai hau  ikastxeetan nola landu daitekeen zerrenda mamitsua egiten duelako.

Bere ideiakin bat nator.

 Gaia Haur hezkuntzako ikasleekin lantzeko bideo hauek aproposak iruditzen zaizkit:




Eta hau helduontzako!!




Tratu onak eta harremanak kudeatzeko zazpi printzipioak

 

Across

3.

Guztien ongizatean oinarritutako kultura.

Down

1.

Nork bere buruarekiko zein besteekiko daukan erlazioa.

2.

Nork bere buruarekin eta besteekin, hobeto bizitzeko aukera gehiago izateko, izaten dituen maitasun- eta errespetu-jardunbideei eta harremanei egiten die erreferentzia.

 

 

 

 

Harremanak, elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa, tratu ona ongizatearen oinarri lez, maitasunezko tratu ona eta erantzukizuna edo elkar arduraz irakurtzean etortzen zaizkit burura harremanak ekologikoki eta emozionalki kudeatzeko 7 printzipioak. Ez da erraza izango lehen hezkuntzako ikasleei zazpi printzipio horiek botatzea, baina uste dut eraginkorra dela horiek lantzea harreman eta elkarbizitza positiboa haiekin landu nahi badugu.

Hauek dira harreman ekologikoa kudeatzeko zazpi printzipio horiek:

1. Autonomia pertsonalaren printzipioa:

Lagundu zeure buruari eta besteek lagunduko dizute (Nietzsche)


Sute bat zegoen banbuzko baso handi batean; suteak sekulako sugarrak sortzen zituen, aparteko garaierakoak; eta txori txiki txiki bat ibaira joan zen, hegoak busti eta sute handiaren gainera itzuli zen, eta hura itzaltzeko astintzen hasi zen; eta berriro itzuli eta behin eta berriz joaten zen; begira zeuden jainkoek, harrituta, deitzera bidali zuten, eta esan zioten:

zergatik zaude hori egiten?Nola liteke? Benetan uste duzu ur tanta horiekin halako sute handi bat itzali dezakezula? Ez duzu lortuko.

Eta hegaztiak, apalki erantzun zien:

"Basoak hainbeste eman dit, horrenbeste maite dut, bertan jaio nintzen, baso honek natura erakutsi dit. Baso honek nire izate osoa eman dit.

Baso hau nire jatorria eta nire etxea da, eta maitasun-tantatxoak botaz hilko naiz, itzali ezin badut ere ".

Jainkoek ulertu zuten zer gertatu zen txori txikiarekin, eta sua itzaltzen lagundu zioten.

Basoa salbatu zen hegaztiak amore eman ez zuelako.


2. Mendekotasunak prebenitzeko printzipioa:

Ez egin besteengatik beraiek beren kabuz egin dezaketena


Askatasuna askatasuna bera konkistatzeko borrokaren ondoren baino ez da iristen.

Norbaiti bere borroka kentzen diogunean, askatasuna ere kentzen diogu.

Hobe da gure eginbeharra betetzea beste baten eginbeharra baino, egin dezakegun arren.

(Bragavad Gita)


3. Boomerangaren printzipioa:

Besteengatik egiten duzun guztia zeure buruari egiten diozu (Erich Fromm)


Eskoziar baserritar gizajo bat ibiltzen ari zen, halako batean oihu bat entzun zuen hurbileko zingira batetik zetorren laguntza-oihua. Laguntzera joan zen eta bertan topatu zuen mutiko bata gerriraino trabatuta lokatz beltzean. Bere makila luzatuz baserritarrak lortu zuen mutikoa handik ateratzea.

Biharamunean, zalgurdi bat iritsi zen eskoziar horren etxola txikira.

Zaldun dotore bat jaitsi zen, zingiran erreskatatua izanaren aita, mutil horren aita, bezala aurkeztu zen.

Gizon honek sari bat eskaini zion, baina eskoziarrak uko egin zion.

Une hartan bertan, nekazariaren seme gaztea sartu zen atetik.

Ikusi zuenean, nobleak eskaintza bat egin zion gizonari:

Utzidazu zure semea eramaten. Heziketa ona emango diot eta, gazte hau bere aitaren modukoa bada, hazi egingo da harro sentituko gizonean bihurtuko da.

Hori gustatu zitzaion eskoziarrari, eta bostekoa emanez itxi zuten akordioa.

Denborarekin, eskoziarraren semea St. Mary Londresko Ospitalea. Ondoren, Sir Alexander Fleming bezala ezagutua izan zen.

Penizilinaren aurkitzaile bikaina.

Urte batzuk geroago, noblearen semea pulmoniaz gaixotu zen, baina usadioaren bidez salbatu zen.

Penizilina. Noblea Randolph Churchill zen, eta bere semea, Winston Churchill.




4. Banakotasuna aitortzearen printzipioa:

Ez egin besteei zuretzat nahi duzuna. Gustu desberdinak izan ditzakete (Bernard Shaw)


Ni ni naiz eta zu zu zara, nirekiko desberdina. Niri gustatzen zaidana agian zuri ez zaizu gustatzen, eta eskubide osoa duzu nahi ez izateko. Zure alde zerbait egin nahi badut, jakin beharko dut zer nahi duzun, zer atsegin duzun, eta zugan oinarrituta hori den hori prestatu beharko dut, nire burua erreferentzia gisa proposatu beharrean.


5. Natur moraltasunaren printzipioa:

Ez egin besteei zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena (Konfuzio)


6. Aldez aurreko autoaplikazioaren printzipioa:

Ezin diezu besteei egin edo eman zuk zeure buruari eman ezin diozun hori.


Entzuten ez duenak ezin du entzun, bere burua estimatzen eta baloratzen ez duenak ezin du bestea lasaitu, ez bakerik eman, ezta transmititu ere egin.


7.Harremanen garbiketaren printzipioa:

Gure fikziozko harremanak garbitu behar ditugu, osasungaitzak eta pertsona gisa hazten uzten ez digutenak.




MercƩ Conangla (Ecologia Emocional)


Eskolan erabiltzeko materiala bilatzen bertsoikasgelara heldu naiz eta bertan dauden bertso bi partekatuko ditut. Horiekin batera beste batzuk ere badaude.

Berdin zaigu altua
lodia zein fina
berdin da jatorria
Maroko zein Txina
dantzan bikaina edo
pilotan “makina”
librea nahi dut izan
eta desberdina
horrek egingo bainau
besteen berdina.



Gure buruak maita
ditzagun laguna
besteak maitatzeko
da behar duguna
kideei eskaintzeko
dugun ondasuna
autoestimua da
horren erantzuna
nork bere buruari
dion maitasuna.



Aurreko edizioetako post-etatik Ander Alonsoren Tratu onak: autoestimua, enpatia eta tolerantzia aipatuko nuke. Berak harremanen gaian lehenengo posizioan autoestimu positiboa jartzen duelako. Niretzat eskolako erronka aurretik aipatutako zazpi printzipio horiek badira berarentzat beste hauek baina bat egiten dutenak nire erronkarekin:

  • Autoestimua indartu, garatu. Autoestimu positiboa eta norbere onarpena bultzatu.

  • Maitasun erromantikoaren mitoa aztertu, eta uko egin.

  • Bake eta indarkeri-ezaren kultura sustatzea.

  • Harreman parekideak eraiki: errespetuan eta tratu onetan oinarrituta.


CuƔles son los 6 tipos de relaciones que experimentan los seres humanos? |  El Rockstar Del Amor | Martha_debayle | W Radio Mexico