2021/03/29

EMOZIOAK KUDEATUZ TRATU ONAK BULTZATUZ





1.Autonomia. 2Garuna. 3Ekitatea. 4.Amatasuna. 5.Tratuonak.  6.Gizona. 7.Zaintzaileak. 8.Emakumeak.9 Erromantizismo. 10.Elkar-ardura.


"Tratu onak" lantzean berdintasunerako heztea eta indarkeriazko jokabideak prebenitzen laguntzea lortu behar dugu.

Hori gauzatzeko, garrantzitsua da garapen emozionalaren garrantziaz hausnartzea.
Pertsonek nortasunaren eraikuntza jaiotzen garen unetik garatzen goaz, izatez familia da,  haurrak pertsona izaten ikasiko duen "lehen eskola". Baina eskolek ere paper garrantzitsua daukate. Eta hezitzaileon lana ere, familiei tratu onen bidean diharduteko pautak ematea ere bada.
Eragina duten faktoreak asko diren arren, adierazgarrienak hauek aipatu nahi ditut:
Behar fisikoak, maitatua, onartua eta baloratua sentitzearen behar afektiboak eta harreman-beharrak, behar bezala bete behar dira:
· Identitatean eta garapenean. 
· Autonomiaren alde egitea, mugak txiki-txikitatik ezartzea, gehiegizko babesa saihestea.

Argi dago, zenbat eta gabezi emozional handiagoak izan, orduan eta gatazka emozional gehiago sortzen direla.
Haur Hezkuntzako eskolatzea hasten denean, haurrak bizipen eta esperientzia emozionalek , nortasunean, beren moduan, eragiten dituzte. Jarduteko moduan, harremanak izateko moduan eta baita ikaskuntzak eskuratzeko moduan ere, eragiten diete.

Beraz, emozioak lantzea garrantzi berezia dutela uste dut.
Horregatik  , funtsezkoa da hezitzaileek  gure ikasgeletan emozioak kudeatzen erakustea. 
 Gure ikasleen nahiak, bizipenak, gatazkak, beharrak, interesak... landu eta guzti hauek " Tratu onen bidean" jarri behar ditugu.
Tratu onetan oinarritutako  gizarte-harremanak izateko gaitasunak ematea da erronkarik handiena. 
Elkar bizitza positiboa lantzea oso garrantzitsua ikusten dut,norberarekin, besteekin eta inguruarekin.
Beraz, hauxe lortzeko ondorengo erronkak landuko nituzke:

  • Norberaren emozioen eta horien adierazpenaren kontzientzia.
  • Autoerregulazioa.
  • Baikortasuna eta motibazioa.
  • Enpatia eta besteenganako konfiantza.
  • Jendetasuna.
Emozioak lantzeko ondorengo bideoak gomendatzen ditut:





                                          KOLOREETAKO MUSTROA:




Era  berean, maitasun osasuntsuak bultzatu behar ditugu  eta horretarako maitasunaren inguruan hausnarketa egin behar da.  Sistema  hetereopatriarkalak ezartzen duen maitasun toxikoa agerian utzi eta tratu onen maitasuna mahai gainean jarri.


Beste alde batetik Elkar arduraren lanketa erronka garrantzitsua ikusten dut.



Elkar-ardura  guztion ardura dela bereganatzea  erronka oso handia da. 
Ez da laguntzea, elkar-erantzunkizuna da. Horretarako ondorengo bideoan klabe ezberdinak ematen dira, oso interesgarriak. Eta berriro ere zaintza erdigunean jartzen du.










Beste urteetako post bat aukeratzerakoan TRATU ONAK HARREMAN ONAK  aukeratu dut. Bertan aipatzen den dekalogoa oso interesgarria iruditzen zaidalako, baita bertan agertzen diren gidak maitasun osasuntsua izateko.











                    "Bizitzen jakitea ez da gertatzen zaiguna kontrolatzea,
                          gertatzen zaigun hori ondo gureganatzea baizik.”
 
                                                                Gloria Steinem




#ALAITZ#TRATU ONAK




















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina