HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN IKASTAROARI ETA PARTE HARTZAILE GUZTIOI MILA ESKER!!!
Hezkidetzan esku hartzen ikastaroa egitea oso aberasgarria izan da arlo pertsonalerako baita profesionalerako ere. Lan handia egin dugu baina etekinek pena merezi izan dute. Nik uste dut neure buruarekin, hurbilekoekin eta besteokin dudan harremana hobetu dela eta, ez da gutxi. Gainera, ikastaroari, irakasleei eta kidei esker, nire hezkidetzarekiko konpromisoa indartu eta bermatu da.
HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari sentimendu hauek lotuko nizkioke:
Ahal dudan guztietan nire esku hartzeak hezkidetzaileak izatea espero dut: ITXAROPENA
Orain daukadan kemenarekin jarraitzea espero dut: INDARRA
Berdintasuna posiblea da. Guztiontzat etorkizun hobea heltzear dagoelako: HOBEKUNTZA
ZORIONAK eta ESKERRAK eman nahi dizkiegu “ Hezkidetzan esku hartzen” ikastaro ITZEL, ERAKARGARRI, ZORAGARRI, SAKON eta MAMITSU hau antolatu eta gidatu duten Make, Marisa, Bea eta Mentxu irakasle maitagarriei. Zeuek bai XXI.mendeko Hezkidetzako Maitagarriak!!!!!
ZORIONAK eta ESKERRAK ere eman nahi dizkiegu ikastaroan zehar gurekin batera aritu diren taldekide jakintsu eta gogotsu guztiei, eurengandik ikasitakoa asko izan baita.
Denbora aldetik estu eta larri ibili gara jarduerak garaiz amaitzeko, baina hezkidetzan esku hartzen ikasten eta desikasten gozatu eta sentitu dugunari esker aurrera jarraitzeko beharrezko energia eta kemena lortu dugu. Plazer handia izan da bizi izandakoa on-lineko esperientzia berri eta aberasgarri honetan. Hezkidetzari esker orain trebeagoak gara teknologia berriak erabiltzen, sareetan lehenego urratsak eman ditugu eta hauetan aritzeak duen garrantziaz jabetu gara, geure buruaren ezagutza hobetu eta nola ez pertsona "apur bat jakintsuagoak" sentitzen gara.
Ikastaro hau gomendatzen diogu pertsona guzti guztiei, eta bereziki irakaskuntzan aritzen (edo arituko) direnei.
Jendarte hobea, askeago eta zoriontsuago lortzeko bide bakarra HEZKIDETZA da eta!!!
Gure ikastetxean 2015eko Azaroak 25an, atsedenaldian egindako ekitaldiaren bideoa
2016ko Martxoak 8an denon artean abestutako bertsoak
Lehen
etapak hogeitabi aste iraun eta atzo hasi ginela dirudi. Intentsitate oso
handiko hilabeteak, hainbatetan mingaina galtzen garaiz heltzeko, bestetan penaz
gaia amaitu eta hurrengora pasa behar ginelako.
Edozein
ibilbidetan bezala, harriak topatu ditut bidean, gehienetan denbora faltarekin
lotuta; lagun berriak ezagutu ditut eta nire egunerokotasuna aberasteko aukera
izan dut beraien ekarpenei esker; ekaitzak astindu du hainbatetan nire bizitza,
eta beste batzuetan, berriz, eguraldi ederrak laztandu du nire larrua. Ingurunea
behatu eta aztertzeko begirada zabaldu zait. Harrigarria da zein indartsu
sentitzen naizen, berriro, hezkuntza hezkidetzailean errotutako ekimenak
proposatu eta aurrera eramateko; harrigarria, baita ere, burmuinean eta
bihotzean jaso dudan energia, astetik astera ahalmen gehiago hartzen joan den
energia.
Ahalduntze,emakumeok
eta iraultza
hitzekin osatuko nuke ikastaroan sortutako hirukotea. Bost dira aukeratu
ditudan kantak, boskotearen irudikapena osatuz. Txoria Txori lehenbizi,
ikastaroaren bukaeran kate pila puskatu direla sentitzen dudalako,
patriarkatuak emakumeei hautsi edo lotu dizkigun hegoak sendatzen eta askatzen
doazela sentitzen dudalako eta sinistu nahi dudalako ondorengo belaunaldietako
emakumeek hegan libre, mugarik gabe, egin ahal izango dutela. Hemen dator
bigarren kanta, Amaral eta Alerta, “porque yo decido cuando
salto y con quien me tiro”, nora joan, norekin, eta zein momentutan gelditu. Hirugarrena,
Bebe Ella
kantarekin, aldarrikapen feminista alaia, bizia, indartsua, itxaropentsua,
konplizea.
Beste
biak, gizonezkoen ahotan maskulinitate berriekin elkarbizitza hezkidetzaileari
ate inportante bat zabaltzen zaiola iruditzen zaidalako.
Hezkidetzarekin
aurrera jarraitzeko, berdin dio zein momentuan dagoen bakoitza, nik uste dut
irakurri egin behar dugula, formatu, ezagutu, eztabaidatu, berreskuratu, etengabeko
lanketa pertsonal eta profesionalari eutsi benetako eta ondo errotutako aldaketa
izan daitezen lortzen ditugun garaipenak. Eta elkarrekin joan, lankidetzan,
umorez eta alai hobe haserre edo galtzaile bezala baino.
Zuei,
denoi, MILA ESKER. Plazer bat izan da bidea zuekin konpartitzea. Konpromisoa
hartu dugunez bihar edo etzi topo egingo dugu edozein lekutan. Eta gertu zein urrun,
antzeko asmotan ari garela jakingo dugu, amets berdinaren atzetik gabiltzala
dakigulako.
Besarkada handi batekin uzten dizuet, gero arte esanez, bideo hau: