Aupa kuadrila!
Iritsi gara amaierara. Ederra da gauzak hasi eta ondo bukatzen jakitea. Pozik nagoela adieraztea ateratzen zait. Lan polita egin dugu elkarrekin. Batzuetan nekatuago, besteetan denbora faltaz, agian behar eta nahi adinako arreta ez badiot ere jarri ikastaroari, errelitatea onartu eta egoerara egokitzen jakin izan dudala esango nuke beraz bada zerbait. Noski, irakasleon baikortasuna eta ikaskideen lanerako prestutasuna ezinbestekoak izan dira. Aupa gu! Bejondeigula!
Asko gustatu zait ikastaroa nola planteatu duzuen. Asteroko lana momentu batzuetan neketsua izan arren, erabilitako metodologiak bere zentzua eta logika izan du. Planteatutako gaiak eta gai bakoitzari jarritako arreta eta enfokea ere oso ondo egon dira.
Hitz batean, ikastaroa praktikoa iruditu zait. Ikusitako bideo eta irakurgaiak oinarri izanda, hezkuntza komunitatean nahiz bizitzako esparru ezberdinetan hezkidetza txertatzeko oinarrizko elementuak ezagutu ditugu, tresnak esku artean ditugula urratsak ematen hasteko gogoz nago!
Milesker denoi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina