ADIORIK EZ!
Hezkidetza Esku Hartzen
ikastaro honen balorazioa positiboa da, Berdintasunean orokorrean eta Hezkidetzan konkretuki aukera interesgarria
izan baita errealitatean gehiago sakontzeko, hausnartzeko eta lantzeko.
Pertsonalki
aspalditik edo betidanik izan dudan kezka, ardura eta inplikazioa handitu da
zenbait gaietan sakondu eta gero.
Asko izan dira landutako
gaiak eta ezagutzak, denak interesgarriak. Beti izan dugu aukera sakontzeko,
materiala eskuratzeko gero erabil ahal izateko. Egia esan nire eremu
profesionalean nituen ezagutzak eta errekurtsoak aberastu egin ditut;
Informazioa eta baliabideak lortu, gure eta besteen errealitatean adierazleak
detektatzen ikasi, interes berdinak duen taldearen parte sentitu eta
elkarbizitza eta hezkidetza gaia lantzearen beharra sentitu.
Asko gustatzen zaidan abesti hau aukeratu dut:
“María Se Bebe Las Calles”. Pasion Vega
Ikastaroarekin lotu nahi ditut hitzak aukeratzerakoan konturatzen
naiz zaila dela hilabete hauetan bizi eta sentitu dudana laburtzeko. Dena den izen
batzuk aukeratu ditut: jakingura,
hasieran batez ere ezintasuna, itxaropenak.
Adjetiboak aukeran: aberatsa, interesgarria eta anitza.
Bukatzeko izan dudan sentimendu nagusiena estutasuna izan da. Askotan ez naiz
iritsi nahi nituen ekintza guztiak egitera, beste batzuetan nahi nuen konkrezio
mailara azaltzera …
Talde-blogean ikastarokideen ikuspuntuak eta materialak
egokiak izan direla esango nuke eta zenbait gorde eta erabili egin dut.
“Violencia en el
ascensor” bideoa aukeratu dut nolabait nire itxaropena azaltzeko, etorkizunean
emakumeen kontrako biolentzia desagertzeko itxaropena alegia.
Eman behar diren aldaketak ez dira egingo gure lana ez badugu
ondo egiten; legedian, gizartean, komunikabideetan …. eta Hezkuntzan. Gure
eskoletan orduak, egunak, urteak … egoten dira pertsona guztiak, horregatik
Hezkuntzako profesional guztiak, batez ere irakasleok lan handia egin behar
dugu BERDINTASUNAREN alde. Honetarako formakuntza-prestakuntza beharrezkoa dela
uste dut eta ikastaro honek ondo betetzen du helburu hau.
Hezkidetzaren inguruan etorkizunean orain arte egin
duguna jarraituko dugu egiten: ikastetxeetan sentsibilizazio saioak, gai hauek
lan egitearen beharra sentiarazi, curriculuma erabili hau lantzeko medioa
delako, errekurtsoak aukeratu eta lagundu geletan lantzen
Eskerrik asko! Denen lana eta ekarpenengatik eta
irakasleen pazientziagatik ;-)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina