Zuetako batzuk bezala, daramat
denbora bat pentsatzen zer jarriko nuke azken ekarpen honetan... eta azkenean
hasten naiz idazten gehiago pentsatu gabe.
Lehenek eta behin ESKERRAK eman nahi ditut. Uste dut
lan erraldoia egin dugula, partaideok, noski, astero, astero lanean aritu
garelako, zuek irakasleak jarri zenituzten jarduerak bete nahian. Baina irakasleei
ere, badakidalako guzti honen atzean zenbat lan eta zenbat ordu dauden.
Partaideen ekarpenak oso
interesgarriak izan dira: norberaren ideiak, pentsamenduak, proposamenak eta
ekarpenak lagundu didate bidai honetan eta asko baloratzen dut eta esan behar
dut asko ikasi dudala ere.
Irakasleen lana asko baloratzen
dut ere. Aurretik dena pentsatu eta prestatu behar, bitartean ekarpen guztiak irakurri,
aztertu, beraz lan handia benetan.
Nire
azken ekarpen bat egiteko momentu honetan aipatu nahi dut atzo Gasteizen
izandako kontzentrazioa edo manifestazioa. Iruditu zait, neurri baten, izan
dela gure ikastaroaren bukaera sinboliko bat, hau da bukatzen ari gara eta
horrelako ekimen bat antolatzen da. Nik ezin izan nuen parte hartu, baina
argazkiak ikusten aritu naiz eta oso esanguratsuak iruditu zaizkit.
Argazkian ikusten den bezala
FEMINISTOK PREST gaude. Eta ni ere horrela sentitzen naiz.
Orain pixka bat gehiago dakit, orain
prestatuago sentitzen naiz, ilusio, energia eta indar gehiagorekin,
horregatik prest nagoela sentitzen
naiz:
·
Prest bidea egiteko
·
Prest aurrera egiteko.
·
Prest lanean jarraitzeko.
·
Prest erresistentziak gainditzeko...
Dudarik gabe lanean jarraitu
beharko dut eta dugu, ikasten jarraitu beharko dut eta dugu, pentsatzen
jarraitu beharko dut eta dugu, baina bidean nago eta gaude.
Azpimarratu nahi dut bide honetan sarea eta taldea
ezin bestekoak direla eta sarea eta taldea izan dugu egin eta bukatzear dagoen
ikastaro honetan.
Bukatzeko aipamen bat egin nahi
dut. Duela gutxi ikastetxe bateko irakasle batek esan zidan:
Marivi, bada gauza bat gertatzen ari zaidana,
gai honetan hasi naizenetik konturatu naiz ez dagoela atzeraka egiteko aukera. Betaurreko
moreak jartzen hazten zerenetik ez dago modurik kentzeko.
Ba... ni berdin sentitzen naiz eta
pozik nago horregatik.
Beraz, hemendik aurrera hau izango
da mundua ikusteko modua:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina