Aste osoan dabilzkit buruan gure blogean idatziko ditudan azkeneko hitzak. Gasteiztik bueltan Xabier Leteren abesti hau etorri zait gogora:
Izotz ondoko eguzki
https://www.youtube.com/watch?v=tevbXrpxEbE
Gaur Gasteizen gertatu dena hauxe bera izan da eta, izotza apurtu dugu, eguzkiaren faltan, gure ahotsa ozen eta indartsua erabiliz.
Hezkidetzan Hezku Hartzen ikastaroak aukera eman dit nire pentsamenduei, sentsazioei eta emozioei funtsezko sustengo teorikoa emateko; hortaz, gaur Gasteizen egon naiz, ez bakarrik bihotzarekin, baita buruarekin ere. Ikastaroa ezinbestekoa izan zait nuen korapiloan askatzeko eta nire lan ildoa definitzeko. Ikasturte honetan Hezkidetza Programan aurrerapen itzela egin dugu, aste hauetan jasotako formakuntzari esker. Asko izan dira betaurreko moreak jantzi dituztenak.
Sororidadea eta Zaintza Etika kontzeptu berriak izan dira niretzako, agitz interesgarriak eta argigarriak nire hausnarketak ornitzeko. Baina umorea tresna bezela aurkeztea, funtsezko gakoa izan da, baita konplizitatea ere. Horrexegatik ikaskideen arteko elkargintza izugarri aberasgarria iruditu zait. Oso lasaigarria izan da ikustea zenbat jende interesgarria, azkarra eta baliogarria dabil lan hauetan.
Betaurreko moreak janztea eta zuekin aste hauek pasatzea alaitasunez eta energiaz bete dit, askoz zoriontsua sentitzen naiz, lasaitasuna ematen dit-eta aniztasunerako eta justizia sozialarako lekua dagoela ikusteak eta horretarako baliabideak baditugula, adibidez ikastaro hau . Harritu dit jakiteak 30.000 bisitatik gora izan ditugula, horrek erakusten du sare morea itzela dela, gero eta handiagoa eta ehuntzen jarraitu behar dugula.
Bukatu baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuet denoi, irakasleei zuen arretagatik eta ikaskideei partekatutako ilusioarengatik. Hemen usten dizuet abesti honekin, niretzako oso ondo adierazten du zeintzuk diren nire itxaropenak, asmoak eta nahiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina