Aurreko aste hauetan Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro osagarrian
aritutakoaz hausnartzerakoan “ontzia”-ren irudia oso aproposa izango zela
iruditu zitzaidan.
Ikastaroaren ikurra: ontzia, lapikoa, katilua, lorontzia,…
erabilera anizteko tresna iradokitzaile hau eta zentzumenak elkarturik Eskola
Hezkidetzailean txertatu ahalko den proposamen aberasgarria izan ahalko dena
azaltzen saiatuko naiz.
“Hezkidetza-ontzia,
Altxorren ontzia” izendaturiko esku hartze honetan eraldaketa
soziokulturala sortarazteko / bideratzeko / laguntzeko / moldatzeko (…)
prozesua aipatzen da oinarri / sustrai zuzenak eta osasuntsuak eskuratuz. Hots:
- · Bizi elikagaia
- · Entzun beharrekoa
Sorgin / azti / maitagarri / igarle baten ontzi magiko honetatik musika /
zarata / soinu … burrunbatsuak mundu osoan entzungo da moldaketak / zuzenketak / hobekuntzak / berdintasuna ematen den heinean) irtetzen dira gertaeraren arabera:
- legedia eta araudia
- indarkeria eta gatazkak
- aurreiritziak gainditu
- gizarte aldakor eta anitza
- tratu onak eta zuzenak
-
(…)
- · Ikusgarri egitekoa
Gordeleku honetatik betaurreko moreak /
monokuloa / lupa (…) aterako d(it)ugu “izena duenak izana dauka” aldarrikatuz.
Heteronormatibatik kanpo dauden pertsonak, binarismoa apurtu nahi dutenak, …
ezagutarazteko bideak ezarriko dira aipatzen ez dena ez delako existitzen
jokaera zuzenduz.
Emakumeen ekarpenak, partaidetza, hizkuntza,
errepresentazioa, baliabideak, hornikuntza, ospakizunak, gatazkak,… eta
Berdintasunerako txokoa kudeatuko ditugu aniztasuna eta berdintasuna zainduz.
- · Senti ukimena
Pote honek hotzikarak, zirrarak, oilo ipurdi, … izan bakoitzean
“harremanetarako” aitzakia edota azala igurtzeko krema eskeiniko digu bai
norbere burua zein inguruaren zaintzaz arduratzeko. Bizipenak, emozioak,
desioak, plazerra, … bitzan aurrera egiteko lagunak ditugu.
- · Usain kutsagarria
Lorontzi eder honetan usain kutsagarria botako duen landarearen / lorearen
erraboilak / haziak / errizomak (…) landatuko ditugu.
Bertsio ugari eta esannahi anitza duen abesti honen aukera egin dut
:
Eta ikastetxean aurreko guztia kontuan izateko eta ez ahazteko, lorontziaren
irudia gustokoa izan dugu. Hona hemen osatu dugun hormirudia :
GAUR EREINDA
HEZKIDETZA-HAZIAK
BERDINTASUN – LOREAK
BIHAR HANDIAK
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe honetatik
agurra bialtzeko unean mezu hau luzatu nahi dut:
Erakusleiho honetatik ibilbide aberasgarria
egin ondoren, agur eta ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina