2016/04/09

Ikastaroaren helmugara iritsi gara


Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo! 

Ikastaroa bai, baina mundu hezkidetzailego bat izateko lanean jarraitzeko gogoak, beharra askoz argiago ikusten dut orain. Beraz aurrera beti!!! 

Ikastaro hau pertsonal mailan aberastu egin nau erabat. Ikastaroa hasi aurretik, hezkidetzarekiko sensibilizazioa neukala uste nuen, baina , ikastaroan murgilduta nengoela betaurreko moreak jantzi nituen eta orain ezin ditut kendu. Honek, pila bat pozten nau , ikuspegi kritiko bat izatea lortu bait dut eta lehen ikusten ez nituen gauzak orain ikusteko eta gainera horren gainean aktiboki jokatzeko  aukera zabaldu bait dit. 
Zein aberatsa eta lagungarria izan da elkarren arteko elkarrekintzak, foroak, hausnarketak,...

Ikastaroari buruzko hitz multzoa:
Asko kostata, kanta hau aukeratu dut:

 kolore kolore eta gustu guztiak, denontzat, denontzat, ez dira berdinak...


Bukatzeko, mila esker, ikastaro hau jasotzeko aukera eman didazuen guztioi eta elkarrekin lankidetzan aritu garen guztioi.

Berdintasunaren alde lanean gabiltzan guztioi, animo eta aurrera beti!!

Bihotz bihotzez mile mile esker.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina