Intentsitate handiko 22 aste hauetan hasierako menu-kartan aurkeztu
zizkiguten osagai guztiak dastatzeko aukera izan dugu.
Pertsonal mailan hausnartzeko eta pertsona bezala hobetzeko oso lagungarria
egin izan bazait ere, arlo profesionalean eskola mistotik eskola
hezkidetzailerantza abiatzeko baliabide ezberdinak aztertzeko eta martxan
jartzeko tresnak eskaini zaizkigu.
Hezkidetza on bat sukaldatzeko, astez-astez, ezinbestekoa den osagai
ezberdinen dastaketak egin ditugun bitartean, lapiko on bat prestatzeko egin
behar diren egoera ezberdinen behaketak egin ditugu, eta behaketa bakoitzari
lapikorik gozoena prestatzen saiatu gara esku hartze hezkidetzaileen bitartez.
Horregatik, gure inguruan ere, eraginkorra izan da ikastaroan ikasitasitakoaren
etekina, gure ingurukoei ere, dastatzeko aukera eman baitiegu.
Behaketa, hausnarketa eta parte-
hartzea izango lirateke HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari lotuko nizkiokeen
hiru pertzepzio.
Ikaskide hezkidetzaileok: zuekin ikastaro hau konpartitzea plazer bat izan
da, eskerrik asko irakatsi eta konpartitu duzuen guztiagatik, ziur nago
hemendik aurrera ere bidea elkarrekin egiten jarraituko dugula, ikasi eta
konpartitu den guztiarekin lapikoa pil-pilean dago, biba zuek!!!
Gure ibilbidea
kanpotik jarraitu duten pertsona orori,
eskerrak emateaz gain prozesu honetan parte hartzen gonbidatuko nituzke,
benetako jendarte anitza, askea, berdinkidea… lortzeko bidean denok gara protagonista eta askotan
garrantzia ematen ez dizkiogun gauza txikiei izan dezaketen garrantzia emanez
gauza handiak lor daitezke eta hau positiboki egiten saiatzen bagara emaitza
hobeak izango dira, animo eta aurrera!!!
Hezkidetzan esku hartzen ikastaroan landutako guztia arlo pertsonala
jorratzeko eta institutuko hezkidetza proiektua indartzeko, hobetzeko eta aurrera
eramateko oso erabilgarria izango delakoan nago. ESKERRIK ASKO, BIHOTZ-BIHOTZEZ!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina