2016/04/09

Agurra


Ikastaro amaitzen ari da eta horren etekinei buruz hausnartzea oso ondo dago; niri dagokidanez, egindako lana eguneroko lanean erabiliko dut, produkzioa handia izan da eta: behaketak eta hausnarketak, batez ere.
Baina hausnarketarik garrantzitsuena oso bide luzea geratzen zaigula da, egia esan, ikastaroa hasi baino lehen banekien, baina burua gaian jartzerakoan gehiago konturatzen gara.
Datu batzuk emango ditut gizartean benetazko hezkidetza lortzeko oraindik bidea luzea geratzen zaigula konszienteak izateko:
Hezkuntza-sisteman sartzen direnean, neska-mutilak dagoeneko genero maskulinoan eta femeninoan gizarteratuta daude, familiaren eta gizarte-ingurunearen bidez. Hortik aurrerakoan, eskolak, egitez edo ez-egitez, estereotipo maskulinoa eta femeninoa indartu, iraunarazi eta erreproduzitu besterik ez du egiten, harik eta arrunt bilakatzen dituen arte.
Bazterketaren, bereizketaren, integrazioaren eta inklusioaren kontzeptuak erabiliz gero, baiki esango dugu hezkuntzaren historiak, emakumeei dagokienez, igaroak dituela bazterketaren fasea, hezkuntza formalerako eskubide-eza, bereizketarena, hezkuntza, baina nor bere espazioan eta integrazioarena, hezkuntza mistoa, neskak eredu tradizional maskulinoan txertatuta. Eskola misto tradizionalaren eredua zalantzan jarri izan da hainbatetan, sexismoa eta genero-estereotipoak erreproduzitzen dituelako, eta egokitzapenak izan ditu, gizarte-mugimendu zein mugimendu feministaren jardunbideari esker baita, gerora, erakundeen programei, ekimenei eta legeei esker ere, harik eta neska-mutilak estereotipoetatik at eta berdintasun-balioetan hezi nahi dituen eskola hezkide (inklusibo) bihurtu den arte.
Genero-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da.

Azterlan eta ikerlan horiek erakusten dutenez, ikastetxeetako gatazken % 90aren oinarrian genero-indarkeria eta neska-mutilen sozializazio afektibo eta sexual sexista daude.
Hau ikusita, lan asko egin behar dugu eguneroko lanean.
Indarkeria matxistak asko kezkatzen nau, beraz nik "Sin ti ni soy nada", de Amaral aukeratuko nuke; alde batetik, sexista hutsa da eta bestetik, indarkeria matxista honelako mezuekin ekitziko dugu?
Ikastaroaren hiru adjetiboak: interesgarria, beharrezkoa eta argia. Hiru izen edo pertzepzioak, sentimenduak: aurrerapausu asko eman dira, asko geratzen da eta maskulinitate berriekin hobeo.
Lan honetan jende asko interesatuta dagoela ikasi dut , ni bezalakoa, baina jende askok ere benetazko hezkidetza lortuta dagoela pentsatzen duela ere ikasi dut eta horrek kezkatzen nau.
Geure sarrerak ikusi dituen jendeari honako hau esango nioke: Eskola mistoa hezkidetza-eskola bilakatzeko, ikasleen prestakuntza integrala lortzera bideratutako aukerak landu behar dira, haren bidez identitate askeagoak, berdintasunezkoak, askotarikoak eta seguruak eratu ahal izateko eta desberdintasunen berdintasuna bermatzeko.
Eta nire itxaropenak:
Berdintasunezko harremanak sustatzea, ikasleei abiapuntu hauek hartuta erlazionatzen irakatsiz: errespetua, konfiantza, elkarrizketa bidezko konponbidea gatazketan, ekitatea eta erantzukizun partekatua.

Berdintasunezko kulturak sortzea, sozializaziotik sortzen diren genero-inposaketekin jarrera kritikoa dutenak.

Autonomian eta erantzukizun partekatuan oinarritutako heziketa ematea, genero-identitatea alde batera utzita, ikasleek bizi-proiektu autonomoa izan dezaten eta beren oraingo eta etorkizuneko premiak bere gain hartu ahal izan dezaten, eremu publikoan zein pribatuan.



               ETA BATEZ ERE INDARKERIA MATXISTA DESAGERTZEA 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina