2018/03/26
Hausnartuz, tratu onak sustatu
Gatazkak eta indarkeria matxista gaiekin aritu ondoren, bestelako harreman sanoagoen momentua heldu da.
Indarkeria matxistak eta harreman mingarriak aztertzea bezain garrantzitsua da, harreman sanoagoak eta tratu onak sustatzea eta behar duten inportantzia ematea.
Hona hemen aste honetan landutakoaren inguruko hizki-salda.
Ikasleekin gai hau lantzeko baliabideei buruz hausnartzerakoan, ikasleek entzuten dituzten abestien letrak aztertzea oso interesgarria iruditzen zait. Abestien letrak aztertu, saltzen diguten maitasun ereduak aztertu eta kritikoak izan saltzen diguten horrekin. Gero bakoitzak erabakiko du zer entzuten duen, baina interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait kritikoak izateko gaitasun hori lantzea. Seguruenik abesti askotan, ez esatearren gehienetan, maitasun erromantikoa transmititzen duten abestiak aurkituko ditugu. Horren inguruko hausnarketa egin ondoren, maitasun eredu desberdinak eta tratu onak sustatzen dituzten abestiak entzun eta aztertu daitezke.
Hona patriarkatuak transmititutako ideiekin kritikoa eta tratu onak zein elkar zaintza sustatzen duen abestia. Askotan aipatu dudan abestia eta izugarri gustatzen daidana, La Otraren, Contigo izenekoa.
Hona hemen abestiaren letra.
Yo no me muero sino estás aquí,
Puedo andar bien caminando sin ti
No me haces falta ni eres mi media naranja en la vida
Voy aprendiendo a curarme yo misma todas mis heridas
Pero contigo es cierto que el mundo parece un poco menos feo,
contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos
y aprendo contigo y contigo camino
Me encanta todo lo que hemos compartido
Tirando barreras, rompiendo los mitos
Te quiero libre, y me quiero libre contigo
Dicen que da miedo la libertad
no sentirla nunca más miedo me da
nadie nos dijo que fuese a ser fácil
sacarse de dentro los cuentos de un príncipe azul
La luna me dice que puedo ser bruja, ser fea, violenta
Y matar a algún rey, romper los esquemas,
quebrar el sistema, coger una escoba y en vez de barrer
lanzarme a volar en la noche.
Sin miedo de ir sola por un callejón,
sin miedo de hacer lo que me salga del cooo....ntigo
es cierto que el mundo parece un poco menos feo,
contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos
y aprendo contigo y contigo camino
Me encanta todo lo que hemos compartido
Tirando barreras, rompiendo los mitos
Te quiero libre, y me quiero libre contigo
Te quiero libre, y me quiero libre contigo
Hor doa beste abesti interesgarri bat.
Tratu onak, gaia hezkuntza eremuan lantzeko, ondorengo erronkak azpimarratuko nituzke:
- Ikasleen eta hezkuntzan inplikatutako pertsonen ongi izatea ahalbideratzen duen jarrera garatzea eta ekintzak antolatzea.
- Pertsonen arteko harreman dimentsioa zein pertsona barrokoarenari behar duen garrantzia ematea.
- Elkar ardurari eta zaintzari daukaten garrantzia eta lekua eman.
- Maitasun erromantikoaren aurrean kritikotasuna landu eta beste maitasun eredu batzuk balorean jarri.
Pasadan urteko ekarpenetatik Amaia Chuecan Maitatzen sehaskatik erakutsiz izenekoa aukeratu dut batez ere material interesgarri piloa konpartitzen duelako gurekin. Agertzen diren argazkietatik, hurrengoa azpimarratu nahi dut.
Nire esperientzi pertsonalagatik esango nuke, lagunak izatea bai dela garrantzitsua, baina borroka feministan murgiltzerakoan, asko eskertzen da laguna izateaz gain, feminista izatea. Mugimendu feministan murgiltzen hasi nintzenean, asko kostatu zitzaidan nire koadrilakoekin ideia barri horiek konpartitzea. Eztabaida asko ematen ziren eta askotan barrik sentitu izan naiz. Baina behin lagun feministekin batzen hasi naizenean, iraultza feminista batean parte hartzeko indar handiagoekin sentitu izan naiz.
Hona hemen aurreko irudiaren nire bertsioa ;)
TRATU ONAK SUSTATZEN
Ze zaila den norberarekin ona izatea. Epaiketak alde batera
utzi eta barneko epaileari agur esatea. Egiten dugun, janzten dugun, esaten
dugun, sentitzen dugun edo ditugun nahiak ez juzgatzea ez da lan erraza
jendarte honetako gizabanako bazara; gutxiago emakumea izanez gero.
Gure gorputza den modukoa onartu eta hori maitatzea ere ez
da lan erraza. Albokoari begiratu eta hark duena gurea baino ederrago,
garestiago edo hobeago izango bailitzan.
Ez da erraza norberaren burua ondo tratatzea, ezta ere
ingurukoak edo maite dugun hori. Epaiketak albo batera utzita, ez da erraza
egunero bidaltzen eta kontsumitzen ditugun bizitza mota, harremantzeko era edo
maitatzeko moduak direla eta.
Baina ohituta gauden tratu hauek alboratu eta alternatibak
baditugu. Bai gure buruan maitatzeko, ingurukoekin harreman osasuntsuak
eraikitzeko eta maitasun erromantikoari behin betiko agur esateko. Hortaz, gure
erantzukizuna ere bada, tratu onen
epidemia goxo hau hedatzea.
Egun gure inguruan eta/edo hezkuntzan tratu onak lantzeko
erronkak hauek direla sumatzen ditut:
- · Tratu onak kontzeptua ezagutaraztea eta gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hiztegian, imajinerioan, normalizatzea.
- · Maitasun tradizionalarekin, hots erromantikoarekin amaitu eta maitatzeko era berriak zabaltzea.
- · Curriculumean tratu onen agerpena sustatzea.
- · Parekidetasunetik sortutako harremanak eraikitzea.
- · Jendarte hetero-normatiboan oinarritutako estereotipoen sortutako segurtasun eza eta autoestimua desagertzea.
- · Auto-irudia eta auto-maitasuna sustatzea.
Beldur Barik-en web orrian aurki ditzakegu bi bideo labur hauek.
Bertan, tratu onen inguruko hausnarketara bideratzen gaituzten gaiak jorratzen
dira. Beste perspektiba bat eskaini ahal dizkie gure gazteei. Interesgarria eta
baliagarria.
Era berean, dagoeneko esku artean izan dugun gidarekin ere
topo egin dut. Bertan laburbiltzen diren ideia eta mezuak oso lagungarriak dira.
AURREIRITZIAK TRATU ONEN ETSAI!
Identitate
anitzak, gatazkak eta indarkeria matxistak landu ostean, tratu onen gaian
sakondu dugu aste honetan elkarrekin jardun eta harremanak eraikitzeko bide
positiboen bila. Konturatu gara, besteekin elkarrekintza ona izateko, lehenengo
norberak bere buruarekin harreman osasuntsua izan behar duela, zeren, nola
maitatuko dugu norbait modu egokian, lehenengo, gure burua zaintzeko gai ez
bagara? Hain erraz idatzi eta esaten den galdera honek ordea makina bat
buruhauste ematen dizkigu, besteak beste, patriarkatuak emakumeoi lehenengo
besteak zaindu behar ditugula erakusten digulako eta gizonei, zuzenean, inor
zaintzeko gai ez direla!
Tratu on,
maitasun on eta harreman on-en erdigunean ZAINTZA ipini behar dugu beraz.
Erantzunkidetasuna edo elkar ardura zaintza hori gauzatzeko bideak lirateke, hau
da, osatzen dugun giza taldea ondo egongo dela ziurtatzeko hartuko ditugun
ardura eta erabakiak.
Bereziki bat
egiten dut, ongizatearen oinarrian dauden, tratu onen etsai zuzenak
estereotipoak direla dioen ideiarekin. Aurreiritziek defentsa egoera batean ipintzen
gaituzte, ez digute uzten begiak eta belarriak adi izaten eta bestearengana
gerturatzeko oztopoak besterik ez dira. Zentzu honetan zuekin partekatu nahi nuke
adin guztietako ikasleekin (haur, gazte naiz heldu) erabili dudan eta primerako
elkarrizketa, gogoeta eta hausnarketak eragiten dituen laburmetrai hau: The
Lunch Date. Aurreiritzien gaira modu orokorrean gerturatzeko aitzakia bikaina da.
Ondoren, genero-ikuspegia gehitu beharko diogu eta maskulino – femenino eraikuntzak
inplizituki dakartzan estereotipoetaz hitz egin.
Lerro batzuk gorago azaldutako ideia nagusiekin ondorengo hizki-salda osatu dut:
Hemen doaz erantzunak, badaezpada! ;)
Joan den urteko
kideek egindako sarreren artean bat aukeratzekotan, Idoia Luzuriagaren honekin geldituko naiz. Hitz gutxitan eta labur, kritika interesgarria egiten duela iruditzen zait eta hezkidetzaren erronkak etxean jarraitasuna izan behar duenaren ideiarekin erabat ados nago!
Bukatzeko, tratu onen gaia hezkuntza
eremuan lantzeko, ondorengo erronkak planteatuko nituzke:
- Irakasleekin
autoezagutza eta autokontzeptua lantzeko tailerrak egin ikasleei trataera
egokia eman ahal izateko
- Eskolakide
guztien ongizatea bilatzen duen egitasmoa izatea
- Ikasleekin
ikastetxean pertsonekiko, gauzekiko eta inguruarekiko tratu ona sustatzeko
protokoloa osatu.
- Zaintza lanei
balioa eman eta praktikan ipini.
- Ikasleekin
maitasuna, laguntasuna eta errukia bezalako baloreak sustatzen dituzten
jarduerak egin.
- Bake eta
indarkeria eza kultura sustatu.
- Estereotipoak
orokorrean eta maskulino – femeninoarekin lotuta daudenak landu.
- Maitasun
erromantikoaren ideia desmitifikatu eta beste eredu batzuk eman.
- Elkar ardurari
balioa eman eta eredu positiboak erakutsi.
TRATU-ONAK: PERTSONAK ERDIGUNEAN
Badakigu identifikatzen zeintzuk diren harreman toxikoak. Orain beste
aurrerapauso bat behar dugu: nola egin harreman osasuntsuak eraikitzeko?
Asteko irakurgaian agertzen den bezala, bi harreman dimentsio antzeman
ditzakegu. Batetik, barne dimentsioa: bakoitzak bere buruarekin eraikiko dituen
harremanak eta bestalde, kanpo dimetsioa: bakoitzak beste pertsonekin
eraikitzen dituenak.
Argi dago, norberak bere buruarekin ongi egoteak, elkarbizitzan izanen
dituen harremanekin eragin zuzena izanen duela. Oreka emozionala bermatuta
badago, errazagoa izanen da pèrtsona horrek eraikiko dituen harremanak
kalitatezkoak izatea.
Eta horrek eragina izanen du ere pertsonak eraikiko dituen maitasun
harremanetan. Horrela ba, ea behingoz, maitasun erromantikoaren mitoa
deseraikitzen eta maitasun osasuntsua eraikitzen ikasten dugun!!
MAITASUN ERROMANTIKOA VERSUS MAITASUN OSASUNTSUA
|
|
Indarkeria
|
Begirunea
|
Zeloak
|
Askatasuna
|
Dependentzia
|
Independentzia
|
Menpekotasuna
|
Autonomia
|
Esplotazioa
|
Erantzukizuna
|
Beldurra/ mehatxua
|
Enpatia
|
Desoreka
|
Ekitatea
|
Sufrimendua
|
Aserzio- komunikazioa
|
HARREMAN TOXIKOA
|
ELKARBIZITZA POSITIBOA
|
Eta honekin batera askotan ikasleei egiten diedan
hausnarketa:
PERTSONAK MERKATUAREN BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DU ALA
MERKATUA PERTSONEN BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DUGU?
Iazko ikaskideen
artean Maite Magisteritzarena aukeratu dut
Honetan agertzen
diren irudiak eta hausnarketa gustatu zaizkit
Hezkuntzan edo jendartean lantzeko erronken artean hainbat puntu aipatuko
nituzke:
-
Lehenengo
eta behin, eskolak berdintasunean ez duela hezten, horretaz ohartu. Askotan, modu
naturalean, hau da, oharkabean, eskolak sistema partialkalen genero
estereotipoak errepikatzen ditu. Beraz, hau izanen litzateke lehenengo puntua,
eskola ez dela berdintasunerako esparru segurua aitortu.
-
Harremanak
era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatu, eta honekin batera
menpekotasunean oinarritutako harremanak identifikatu, hauen azterketa kritikoa
bultzatu eta pertsonen arteko harreman positiboak eraiki.
-
Garapen
pertsonalerako konpetentzia garatu: berdintasunean, begirunean, askatasunean,
elkartasunean, konpromisoan, erantzukizunean... oinarritutako bizitza proiektua
eraikitzen lagundu.
-
Zaintzari
eta zaintzari lotutako lana balioetsi eman: hau da, erosketak eta bazkariak
prestatzea familiarentzako, etxea garbitzea eta txukun mantentzea, arropa
garbitzea, gaixoak zaintzea... Ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo
lukeela aurrera egin bistaratzea.
-
Aitatasun
eredu berriak ezagutzea eta bistaratzea, aitatasun positiboari balio emanez.
-
Norberaren
ongizatea lortzeko behar diren konpetentziak bilatzen lagundu eta horrela, bere
inguruarekiko (jendartea, harreman ekonomiko eta sozialak, natura, ...)
ongizatea sustatzen bultzatu. Harreman positiboak, osasuntsuak eta
aberasgarriak helburu.
HAU DA, BETI PERTSONAK ETA NATURA ERDIGUNEAN
Ikasleekin lantzeko aproposa
izan daitezkeen baliabide eta bideo hauek partekatu nahi dizkizuet:
Ekilikua
Steilasek hainbat unitate didaktiko
plazaratu ditu:
Asteko
hizki-salda:
Hurrengo arte lagunak
Hegoak ebaki banizkio... Nirea izango zen
https://www.youtube.com/watch?v=B7dHnKShaPc
Tratu onak aurrera eramateko,
hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute Baglietto eta
Mendizabalek: Pertsona erdigunean jartzen
badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu,
pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere
hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere
gaitasunetan, eta ikas prozesuaren ardura ere berea izango delako". Zaintza
lana barik, gizarteak ez luke aurrera egingo. Baina zaintza lana horiek arduraz
banatu behar dira. 2016an Leire Gartzia eta Ritar Bacetek eginiko ikerketa
batean adierazi zenez, Euskal Herrian aitek haurren heziketan eta zaintzan
berdintasuna defendatzen badute ere, egunerokoan ez dute hori erakusten.
Tratu onak garatzea ezinbestekoa
dira hezkuntza komunitatearen harremanetarako.
Mikel Laboaren abestia burura etorri
zait irakurgai honekin: Dena kontrolpean izatekotan, bai, gurea izango zen,
baina ez zuen inoiz alde egingo, ez zen txoria izango, ez zen libre izango. Hori da gure jendarterako nahi duguna?
Harremanei buruz hitz egiten
dugunean ez du soilik pertsonen arteko
harreman dimentsioa barneratzen, baizik eta pertsona barruko dimentsioa ere barne dago. Norberak bere
buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko bait du. Norberak bere burua
ezagutu, errespetatu, ulertu eta maitatu behar du, izan ere, beti egongo da
berarekin, momentuoro.
Tratu onak maitasunezko tratu onak
izatea ere ahalbidetzen du. Pepa Bojo
psikologak dioenez, maitasun erromantikoa
berrikusi egin behar da. Amodio
osasuntsu bat izan behar dituen ezaugarriak hauek dira, Nafarroako Gazte
kontseiluaren esanetan: Maite izateko ikuspegi ezberdinak, autonomia,
erantzukidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea, asertzio-komunikazioa,
elkarri begirunea, askatasuna eta independentzia.
Maitasun pentsamendua zabaldu behar dela uste du Mari Luz Estebanek: "gizakia ikusteko modu bat da, baina,
horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea
antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko
harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa...
Hau da, bizitzeko modu bat da.
Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, gehiago da".
Tratu onak sustatu eta denboran
zehar irautea lortu nahi badugu, elkar
ardura sustatu behar dugu. Baina, zer da elkar ardura? "Elkar ardurako
Hezkuntza" liburuxkan horrela azaltzen da: norberak gizataldearen barnean,
eta gizatalde hori ondo ibiliko dela ziurtatzeko, ardurak banatzeko hartzen
duen erabakia da, besteak beste. Beste alde batetik, gizartearen garapen
positiboaren alde egiteko norberaren ezinbesteko konpromisoa da.
Hau guztia biltzen duen
gurutzegrama hauxe da:
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Usoarena
aukeratu dut. Ernaik egindako
bideo hau proposatzen du eta oso interesgarria iruditu zait.
Umeekin lantzeko material
batzuk bildu egin ditut:
- "Sin medias laranjas" bideoa
- Beldur barik-en "La otra-contigo" abestia asko gustatu zait eta ikasleekin maitasun erromantikoari buruz hausnartzeko aproposa iruditzen zait.
Hezkuntza eremuak landu beharreko erronkak hauek lirateke:
- Maitasun erromantikoa apurtu
- Norberak bere burua maitatzeko estrategiak irakatsi
- Harremanak zaintzeko konpetentziak garatu.
- Zaintza lanen garrantzia sustatu
- Tartu onen aldeko programa txertatu eta aurrera eraman
- Irakasle eta hezkuntza komunitatea formatu
2018/03/25
MAITASUNA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA TRATU ONAK
“Ezberdintasun horiek
elkarrengandik urrundu egiten ditu bi kideak, eta zuzen-zuzenean eragiten dio,
denbora eta espazioari dagokionez, ordura arte berdintasunean oinarritutakotzat
jotzen zuten itunari.” Irati Fernandezek, Emakundek saritutako ikerketa -lan
baten ondorioztatutako ideia bat da.
Egungo bikote banaketa askoren oinarrian, lan “ikustezin” horren banaketa
kaxkarra eta persona batzuen gainkarga dagoela uste dut.
Egunerokotasunean elkar arduraz jokatzea ezinbestekoa da, zaintza eta
bestelako zereginetan, bikokideen artean elkar ulertzea egon dadin. Tratu onak
eta maitasuna beste era batean ulertzea funtsezkoa delako. Ezin dut esan “maite
zaitut”, eta bat garbitzen ari den bitatean, bestea sofan zurrunga etzunduta
egon… ezin da, harreman afektibo sexualik izan, leher eginda oheratzen bagara,
edota estresaz bizi bagara…
Tratu onak, nor bere buarekiko, besteenganekiko eta inguruarekiko
ezinbestekoak dira elkar bizitza positiboa sustatzeko, bizitzaren esparru
guztietan. Etxean, zein eskolan, lanean zein aisialdian... Edonon, konpromezuz
jokatu behar dugu, eta norberak eginbeharrekoak bete, eta besteak heurena bete
dezaten eskatu. Komunikazio, asertibo, hezkidetzailea eta dominazio
-menekotasun paradigma gaindituz.
Aurreko ikasturteetako post bat aukeratzekotan, Mirenena hautatuko nuke. Bere hausnarketarekin bat
egiten dudalako. Askotan harreman dimentsioa eta tratu onez dihardugunean, gure
buruarekiko erlazioaz ahaztu egiten gara. Nik bereziki garrantzi handia ematen
diot. Norbere buruarekin gustora egon behar dugu eta batez ere, oso
garrantzitsua nire ustez, bakarrik egoten jakin behar dugu. Besteekin
autoezagutzen bagara ere, gure ahuleziak eta indarguneak ezagutzea funtsezkoa
baita, tratu onak eta harreman parekideak izateko. Maitasun erromantikoaren
manipulazio eta estereotipoen aurrean irmoki azaltzeko, horietan ez jausteko,
ezetz esaten jakiteko, gure gorputza eta nia maitatzeko, edertasun ereduetatik
haratago joateko…
Aurreko ikasturteetako beste ikastarokide batena bada ere,
ondoko irudia ikaragarri gustatu zait…, ziurrenik patriarkatu sistema horren
aurrean babestu nautenak…, nire lagunak izan direlako. Batez ere, neska diren
lagun horiek… Bizitzan izan ditudan beldur, kezka, kontraesan, pozak, barreak,
sentimenduak, emozioak, sekretuak, ahuleziak…; goiz, arratsalde eta gau
ikaragarriak eta dibertigarriak; haiekin hasi eta feminismoan hezi; memento
honetan banago, haiengatik da…; neure burua ezagutzen bidelagun izan ditudanak;
memento batean edo bestean egon direnak; daudenak eta ez daudenak; nire
sekretuak konfiatu dizkiedan guztiei… MAITE zaituztet! Mila esker… ez dakizuen
arren… niretzat oso bereziak izan zarete…, zarete eta izango zarete.
Ikasleekin jorratzeko baliabide bat ondoko ipuina proposatzen dut.
Eta abesti-bideo bat lantzeko, Glaukomaren Gure Kaiola litzateke,
patriarkatuaren kritika nahiko sakona egiten duen abestia dela deritzot, ohiko
estereotipoetatik aldentzea proposatzen du, edertasun ereduak kolokan jartzen
ditu, nor bere autoezagutza eta autoestimua bultzatzen duena.
Jendartean eta hezkuntzan landu beharrekoak:
- Autoezagutza eta autoestimua landu.
- Asertibotasuna, elkar ardura eta talde lana bultzatu.
- Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
- Maitasun erromantikoa gainditzen duten areduak agerian jarri.
- Neskak eta mutilak feminismoan hasi eta hezi, ahalduntzen eta maskulinitate eredu berriak indartzen, hurrenez hurren.
- Zaintzen garrantzia azpimarratu eta erantzunkizunez jokatzen hasi.
- Norberaren konpromisoak bete, eta besteei heurenak bete ditzaten eskatu.
- Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura. Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu.
- Inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
- Bake eta indarkeria-eza kulturaren sustapena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)