2018/03/26

Bizitzea merezi duen bizia

 

Aste honetan jorraturiko ideien artean maitasun osasuntsua sustatzen duten harremanen alde egitea ikusi dugu, eta hori lortzeko beharrezkoak diren ezaugarriak hizki-salda honetan jartzea pentsatu dut. Uste dut ezaugarri hauek gure artean dauzkagun harreman guztietara hedatu behar ditugula, tratu onak eman eta jaso nahi baditugu.

 

 


Iazko posta Leire Garro  ikastarokideak idatzitako TRATU ONAK ELKARBIZITZAREN OINARRIA hautatu dut, irakurtzerakoan post hau egiteko pentsatzen ari nintzela nik neuk nituen ideiak islatuta ikusi ditudalako.

Aste honetako irakurgaian irakurri dut nik hobeto adierazi ezin dudan azalpena tratu onak nola aurrera eramatearen inguruan: "Tratu onetan murgildu nahi dugu, teoria badakigu, baina egunerokotasunean sarritan egoera mingarri eta kaltegarrietan erortzen gara. Orduan? Hik Hasi aldizkariko elkarrizketa batean Arremanitz taldeko kideek gomendio interesgarri hau luzatzen digute: “begira diezaiegun benetan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte… Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko.” Izan ere, gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.


Hezkidetzak genero-ikuspegia erabiliz gai hauetan zenbait ekarpen egiten ditu ongizateko ezinbestekoa izango baita maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko egitea."

 

Ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zait Nafarroako Gazte Kontseiluak egindako gida hau , eta baita Leitzaldeko ikasle hauek topikoen inguruan egindako hausnarketak biltzen dituen bideo hau ikustea. Gazteek hurbilago sentitzen dituzte beste gazte batzuek esandakoak helduek botatakoak baino, beraz oso baliagarriak direla deritzot. 

 

 

Amaitzeko, hau guztia lantzeko erronkak anitzak direla ezin dezakegu uka. Garai honetan nire pertzepzio soil bat ez dena gure bizitzaren esparru guztietan pairatzen dugula konturatu naiz gai honetan sakontzean; zera da, tratu onak ematen dituzten pertsonak baloratu beharrean errazagoa dela besteak eta gure burua gaizki tratatzea. Hau aldatze aldera, hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute Baglietto eta Mendizabalek: gaur egungo hezkuntzak emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta badakite eurek bultzatu nahi duten ereduak –zaintza erdigunean jarriz– talka egingo lukeela sistema horrekin, pertsonaren garapen osoa aldarrikatzen baitute, eta arreta pertsonak dituen behar guztietan (zaintza, harremanak, emozioak, alderdi soziala…) jartzea: “Pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea izango delako. Egungo exijentziak eta kontrolak zenbaitetan pertsonaren dimentsio osoa galtzea dakar, eta egoera horretan pertsona ondo sentitzen ez bada, emaitzak ere okerragoak izango dira”.

 



Hausnartuz, tratu onak sustatu

Gatazkak eta indarkeria matxista gaiekin aritu ondoren, bestelako harreman sanoagoen momentua heldu da.

Indarkeria matxistak eta harreman mingarriak aztertzea bezain garrantzitsua da, harreman sanoagoak eta tratu onak sustatzea eta behar duten inportantzia ematea. 

Hona hemen aste honetan landutakoaren inguruko hizki-salda. 

Ikasleekin gai hau lantzeko baliabideei buruz hausnartzerakoan, ikasleek entzuten dituzten abestien letrak aztertzea oso interesgarria iruditzen zait. Abestien letrak aztertu, saltzen diguten maitasun ereduak aztertu eta kritikoak izan saltzen diguten horrekin. Gero bakoitzak erabakiko du zer entzuten duen, baina interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait kritikoak izateko gaitasun hori lantzea. Seguruenik abesti askotan, ez esatearren gehienetan, maitasun erromantikoa transmititzen duten abestiak aurkituko ditugu. Horren inguruko hausnarketa egin ondoren, maitasun eredu desberdinak eta tratu onak sustatzen dituzten abestiak entzun eta aztertu daitezke. 

Hona patriarkatuak transmititutako ideiekin kritikoa eta tratu onak zein elkar zaintza sustatzen duen abestia. Askotan aipatu dudan abestia eta izugarri gustatzen daidana, La Otraren, Contigo izenekoa. 

                                   

Hona hemen abestiaren letra.

Yo no me muero sino estás aquí, 
Puedo andar bien caminando sin ti 
No me haces falta ni eres mi media naranja en la vida 
Voy aprendiendo a curarme yo misma todas mis heridas 

Pero contigo es cierto que el mundo parece un poco menos feo, 
contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos 
y aprendo contigo y contigo camino 
Me encanta todo lo que hemos compartido 
Tirando barreras, rompiendo los mitos 
Te quiero libre, y me quiero libre contigo 

Dicen que da miedo la libertad 
no sentirla nunca más miedo me da 
nadie nos dijo que fuese a ser fácil 
sacarse de dentro los cuentos de un príncipe azul 

La luna me dice que puedo ser bruja, ser fea, violenta 
Y matar a algún rey, romper los esquemas, 
quebrar el sistema, coger una escoba y en vez de barrer 
lanzarme a volar en la noche. 

Sin miedo de ir sola por un callejón, 
sin miedo de hacer lo que me salga del cooo....ntigo 
es cierto que el mundo parece un poco menos feo, 
contigo es cierto que romper las cadenas duele un poco menos 
y aprendo contigo y contigo camino 
Me encanta todo lo que hemos compartido 
Tirando barreras, rompiendo los mitos 

Te quiero libre, y me quiero libre contigo 
Te quiero libre, y me quiero libre contigo

Hor doa beste abesti interesgarri bat.


Tratu onak,  gaia hezkuntza eremuan lantzeko, ondorengo erronkak azpimarratuko nituzke:
  • Ikasleen eta  hezkuntzan inplikatutako pertsonen ongi izatea ahalbideratzen duen jarrera garatzea eta ekintzak antolatzea.
  • Pertsonen arteko harreman dimentsioa zein pertsona barrokoarenari behar duen garrantzia ematea.
  • Elkar ardurari eta zaintzari daukaten  garrantzia eta lekua eman. 
  • Maitasun erromantikoaren aurrean kritikotasuna landu eta beste maitasun eredu batzuk balorean jarri. 
Pasadan urteko ekarpenetatik Amaia Chuecan Maitatzen sehaskatik erakutsiz izenekoa aukeratu dut batez ere material interesgarri piloa konpartitzen duelako gurekin. Agertzen diren argazkietatik, hurrengoa azpimarratu nahi dut.  

Nire esperientzi pertsonalagatik esango nuke, lagunak izatea bai dela garrantzitsua, baina borroka feministan murgiltzerakoan, asko eskertzen da laguna izateaz gain, feminista izatea. Mugimendu feministan murgiltzen hasi nintzenean, asko kostatu zitzaidan nire koadrilakoekin ideia barri horiek konpartitzea. Eztabaida asko ematen ziren eta askotan barrik sentitu izan naiz. Baina behin lagun feministekin batzen hasi naizenean, iraultza feminista batean parte hartzeko indar handiagoekin sentitu izan naiz. 

Hona hemen aurreko irudiaren nire bertsioa ;)


TRATU ONAK SUSTATZEN


Ze zaila den norberarekin ona izatea. Epaiketak alde batera utzi eta barneko epaileari agur esatea. Egiten dugun, janzten dugun, esaten dugun, sentitzen dugun edo ditugun nahiak ez juzgatzea ez da lan erraza jendarte honetako gizabanako bazara; gutxiago emakumea izanez gero.

Gure gorputza den modukoa onartu eta hori maitatzea ere ez da lan erraza. Albokoari begiratu eta hark duena gurea baino ederrago, garestiago edo hobeago izango bailitzan.

Ez da erraza norberaren burua ondo tratatzea, ezta ere ingurukoak edo maite dugun hori. Epaiketak albo batera utzita, ez da erraza egunero bidaltzen eta kontsumitzen ditugun bizitza mota, harremantzeko era edo maitatzeko moduak direla eta.

Baina ohituta gauden tratu hauek alboratu eta alternatibak baditugu. Bai gure buruan maitatzeko, ingurukoekin harreman osasuntsuak eraikitzeko eta maitasun erromantikoari behin betiko agur esateko. Hortaz, gure erantzukizuna  ere bada, tratu onen epidemia goxo hau hedatzea.








Egun gure inguruan eta/edo hezkuntzan tratu onak lantzeko erronkak hauek direla sumatzen ditut:

  • ·    Tratu onak kontzeptua ezagutaraztea eta gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hiztegian, imajinerioan, normalizatzea.
  • ·      Maitasun tradizionalarekin, hots erromantikoarekin amaitu eta maitatzeko era berriak zabaltzea.
  • ·         Curriculumean tratu onen agerpena sustatzea.
  • ·         Parekidetasunetik sortutako harremanak eraikitzea.
  • ·       Jendarte hetero-normatiboan oinarritutako estereotipoen sortutako segurtasun eza eta autoestimua desagertzea.
  • ·         Auto-irudia eta auto-maitasuna sustatzea.





Beldur Barik-en web orrian aurki ditzakegu bi bideo labur hauek. Bertan, tratu onen inguruko hausnarketara bideratzen gaituzten gaiak jorratzen dira. Beste perspektiba bat eskaini ahal dizkie gure gazteei. Interesgarria eta baliagarria.



Era berean, dagoeneko esku artean izan dugun gidarekin ere topo egin dut. Bertan laburbiltzen diren ideia eta mezuak oso lagungarriak dira.




AURREIRITZIAK TRATU ONEN ETSAI!

Identitate anitzak, gatazkak eta indarkeria matxistak landu ostean, tratu onen gaian sakondu dugu aste honetan elkarrekin jardun eta harremanak eraikitzeko bide positiboen bila. Konturatu gara, besteekin elkarrekintza ona izateko, lehenengo norberak bere buruarekin harreman osasuntsua izan behar duela, zeren, nola maitatuko dugu norbait modu egokian, lehenengo, gure burua zaintzeko gai ez bagara? Hain erraz idatzi eta esaten den galdera honek ordea makina bat buruhauste ematen dizkigu, besteak beste, patriarkatuak emakumeoi lehenengo besteak zaindu behar ditugula erakusten digulako eta gizonei, zuzenean, inor zaintzeko gai ez direla!



Tratu on, maitasun on eta harreman on-en erdigunean ZAINTZA ipini behar dugu beraz. Erantzunkidetasuna edo elkar ardura zaintza hori gauzatzeko bideak lirateke, hau da, osatzen dugun giza taldea ondo egongo dela ziurtatzeko hartuko ditugun ardura eta erabakiak.

Bereziki bat egiten dut, ongizatearen oinarrian dauden, tratu onen etsai zuzenak estereotipoak direla dioen ideiarekin. Aurreiritziek defentsa egoera batean ipintzen gaituzte, ez digute uzten begiak eta belarriak adi izaten eta bestearengana gerturatzeko oztopoak besterik ez dira. Zentzu honetan zuekin partekatu nahi nuke adin guztietako ikasleekin (haur, gazte naiz heldu) erabili dudan eta primerako elkarrizketa, gogoeta eta hausnarketak eragiten dituen laburmetrai hau: The Lunch Date. Aurreiritzien gaira modu orokorrean gerturatzeko aitzakia bikaina da. Ondoren, genero-ikuspegia gehitu beharko diogu eta maskulino – femenino eraikuntzak inplizituki dakartzan estereotipoetaz hitz egin.



Lerro batzuk gorago azaldutako ideia nagusiekin ondorengo hizki-salda osatu dut:


Hemen doaz erantzunak, badaezpada! ;)
Joan den urteko kideek egindako sarreren artean bat aukeratzekotan, Idoia Luzuriagaren honekin geldituko naiz. Hitz gutxitan eta labur, kritika interesgarria egiten duela iruditzen zait eta hezkidetzaren erronkak etxean jarraitasuna izan behar duenaren ideiarekin erabat ados nago!

Bukatzeko, tratu onen gaia hezkuntza eremuan lantzeko, ondorengo erronkak planteatuko nituzke:

- Irakasleekin autoezagutza eta autokontzeptua lantzeko tailerrak egin ikasleei trataera egokia eman ahal izateko
- Eskolakide guztien ongizatea bilatzen duen egitasmoa izatea
- Ikasleekin ikastetxean pertsonekiko, gauzekiko eta inguruarekiko tratu ona sustatzeko protokoloa osatu.
- Zaintza lanei balioa eman eta praktikan ipini.
- Ikasleekin maitasuna, laguntasuna eta errukia bezalako baloreak sustatzen dituzten jarduerak egin.
- Bake eta indarkeria eza kultura sustatu.
- Estereotipoak orokorrean eta maskulino – femeninoarekin lotuta daudenak landu.
- Maitasun erromantikoaren ideia desmitifikatu eta beste eredu batzuk eman.
- Elkar ardurari balioa eman eta eredu positiboak erakutsi.


TRATU-ONAK: PERTSONAK ERDIGUNEAN





Badakigu identifikatzen zeintzuk diren harreman toxikoak. Orain beste aurrerapauso bat behar dugu: nola egin harreman osasuntsuak eraikitzeko?

Asteko irakurgaian agertzen den bezala, bi harreman dimentsio antzeman ditzakegu. Batetik, barne dimentsioa: bakoitzak bere buruarekin eraikiko dituen harremanak eta bestalde, kanpo dimetsioa: bakoitzak beste pertsonekin eraikitzen dituenak.

Argi dago, norberak bere buruarekin ongi egoteak, elkarbizitzan izanen dituen harremanekin eragin zuzena izanen duela. Oreka emozionala bermatuta badago, errazagoa izanen da pèrtsona horrek eraikiko dituen harremanak kalitatezkoak izatea.




Eta horrek eragina izanen du ere pertsonak eraikiko dituen maitasun harremanetan. Horrela ba, ea behingoz, maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen eta maitasun osasuntsua eraikitzen ikasten dugun!!


MAITASUN ERROMANTIKOA VERSUS MAITASUN OSASUNTSUA

Indarkeria
Begirunea
Zeloak
Askatasuna
Dependentzia
Independentzia
Menpekotasuna
Autonomia
Esplotazioa
Erantzukizuna
Beldurra/ mehatxua
Enpatia
Desoreka
Ekitatea
Sufrimendua
Aserzio- komunikazioa

HARREMAN TOXIKOA


ELKARBIZITZA POSITIBOA







 Bestalde, nire gaiarekin lotuta (Ekonomia), Ekofeminismoaren kontzeptua erabat garrantzitsua iruditzen zait eta Amaia Pérez Orozcoren hitzak oso aproposak: konturatu behar dugu ekonomia badagoela merkatutik kanpo, lan asko daudela dirurik mugitzen ez dutenak, ordaintzen ez direnak, baina bizitzarako beharrezkoak. Gauza bat da merkatuak bizitzari eragitea eta beste gauza bat bizitza merkatuen bidez ulertzea eta antolatzea...”

Eta honekin batera askotan ikasleei egiten diedan hausnarketa:
PERTSONAK MERKATUAREN BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DU ALA MERKATUA PERTSONEN BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DUGU?












Iazko ikaskideen artean Maite Magisteritzarena aukeratu dut

Honetan agertzen diren irudiak eta hausnarketa gustatu zaizkit




Hezkuntzan edo jendartean lantzeko erronken artean hainbat puntu aipatuko nituzke:

-          Lehenengo eta behin, eskolak berdintasunean ez duela hezten, horretaz ohartu. Askotan, modu naturalean, hau da, oharkabean, eskolak sistema partialkalen genero estereotipoak errepikatzen ditu. Beraz, hau izanen litzateke lehenengo puntua, eskola ez dela berdintasunerako esparru segurua aitortu.
-          Harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatu, eta honekin batera menpekotasunean oinarritutako harremanak identifikatu, hauen azterketa kritikoa bultzatu eta pertsonen arteko harreman positiboak eraiki.
-          Garapen pertsonalerako konpetentzia garatu: berdintasunean, begirunean, askatasunean, elkartasunean, konpromisoan, erantzukizunean... oinarritutako bizitza proiektua eraikitzen lagundu.
-          Zaintzari eta zaintzari lotutako lana balioetsi eman: hau da, erosketak eta bazkariak prestatzea familiarentzako, etxea garbitzea eta txukun mantentzea, arropa garbitzea, gaixoak zaintzea... Ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo lukeela aurrera egin bistaratzea.
-          Aitatasun eredu berriak ezagutzea eta bistaratzea, aitatasun positiboari balio emanez.
-          Norberaren ongizatea lortzeko behar diren konpetentziak bilatzen lagundu eta horrela, bere inguruarekiko (jendartea, harreman ekonomiko eta sozialak, natura, ...) ongizatea sustatzen bultzatu. Harreman positiboak, osasuntsuak eta aberasgarriak helburu.

HAU DA, BETI PERTSONAK ETA NATURA ERDIGUNEAN








 Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitezkeen baliabide eta bideo hauek partekatu nahi dizkizuet:

 Ekilikua



Steilasek hainbat unitate didaktiko plazaratu ditu:


Asteko hizki-salda:


 




Hurrengo arte lagunak














Hegoak ebaki banizkio... Nirea izango zen

https://www.youtube.com/watch?v=B7dHnKShaPc
Tratu onak garatzea ezinbestekoa dira hezkuntza komunitatearen harremanetarako.
Mikel Laboaren abestia burura etorri zait irakurgai honekin: Dena kontrolpean izatekotan, bai, gurea izango zen, baina ez zuen inoiz alde egingo, ez zen txoria izango, ez zen libre izango. Hori da gure jendarterako nahi duguna?


Harremanei buruz hitz egiten dugunean ez du soilik pertsonen arteko harreman dimentsioa barneratzen, baizik eta pertsona barruko dimentsioa ere barne dago. Norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko bait du. Norberak bere burua ezagutu, errespetatu, ulertu eta maitatu behar du, izan ere, beti egongo da berarekin, momentuoro.

Tratu onak maitasunezko tratu onak izatea ere ahalbidetzen du. Pepa Bojo psikologak dioenez, maitasun erromantikoa berrikusi egin behar da.  Amodio osasuntsu bat izan behar dituen ezaugarriak hauek dira, Nafarroako Gazte kontseiluaren esanetan: Maite izateko ikuspegi ezberdinak, autonomia, erantzukidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea, asertzio-komunikazioa, elkarri begirunea, askatasuna eta independentzia.


Maitasun pentsamendua zabaldu behar dela uste du Mari Luz Estebanek: "gizakia ikusteko modu bat da, baina, horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa... Hau da, bizitzeko modu bat da. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, gehiago da".


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irautea lortu nahi badugu, elkar ardura sustatu behar dugu. Baina, zer da elkar ardura? "Elkar ardurako Hezkuntza" liburuxkan horrela azaltzen da: norberak gizataldearen barnean, eta gizatalde hori ondo ibiliko dela ziurtatzeko, ardurak banatzeko hartzen duen erabakia da, besteak beste. Beste alde batetik, gizartearen garapen positiboaren alde egiteko norberaren ezinbesteko konpromisoa da.


 Tratu onak aurrera eramateko, hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute Baglietto eta Mendizabalek: Pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas prozesuaren ardura ere berea izango delako". Zaintza lana barik, gizarteak ez luke aurrera egingo. Baina zaintza lana horiek arduraz banatu behar dira. 2016an Leire Gartzia eta Ritar Bacetek eginiko ikerketa batean adierazi zenez, Euskal Herrian aitek haurren heziketan eta zaintzan berdintasuna defendatzen badute ere, egunerokoan ez dute hori erakusten. 



Hau guztia biltzen duen gurutzegrama hauxe da:
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Usoarena aukeratu dut. Ernaik egindako bideo hau proposatzen du eta oso interesgarria iruditu zait.

Umeekin lantzeko material batzuk bildu egin ditut:


- Beldur barik-en "La otra-contigo" abestia asko gustatu zait eta ikasleekin maitasun erromantikoari buruz hausnartzeko aproposa iruditzen zait.

Hezkuntza eremuak landu beharreko erronkak hauek lirateke:

- Maitasun erromantikoa apurtu
- Norberak bere burua maitatzeko estrategiak irakatsi
- Harremanak zaintzeko konpetentziak garatu.
- Zaintza lanen garrantzia sustatu
- Tartu onen aldeko programa txertatu eta aurrera eraman
- Irakasle eta hezkuntza komunitatea formatu

2018/03/25

MAITASUNA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA TRATU ONAK



“Ezberdintasun horiek elkarrengandik urrundu egiten ditu bi kideak, eta zuzen-zuzenean eragiten dio, denbora eta espazioari dagokionez, ordura arte berdintasunean oinarritutakotzat jotzen zuten itunari.” Irati Fernandezek, Emakundek saritutako ikerketa -lan baten ondorioztatutako ideia bat da.

Egungo bikote banaketa askoren oinarrian, lan “ikustezin” horren banaketa kaxkarra eta persona batzuen gainkarga dagoela uste dut.

Egunerokotasunean elkar arduraz jokatzea ezinbestekoa da, zaintza eta bestelako zereginetan, bikokideen artean elkar ulertzea egon dadin. Tratu onak eta maitasuna beste era batean ulertzea funtsezkoa delako. Ezin dut esan “maite zaitut”, eta bat garbitzen ari den bitatean, bestea sofan zurrunga etzunduta egon… ezin da, harreman afektibo sexualik izan, leher eginda oheratzen bagara, edota estresaz bizi bagara…

Tratu onak, nor bere buarekiko, besteenganekiko eta inguruarekiko ezinbestekoak dira elkar bizitza positiboa sustatzeko, bizitzaren esparru guztietan. Etxean, zein eskolan, lanean zein aisialdian... Edonon, konpromezuz jokatu behar dugu, eta norberak eginbeharrekoak bete, eta besteak heurena bete dezaten eskatu. Komunikazio, asertibo, hezkidetzailea eta dominazio -menekotasun paradigma gaindituz.

 




Aurreko ikasturteetako post bat aukeratzekotan, Mirenena hautatuko nuke. Bere hausnarketarekin bat egiten dudalako. Askotan harreman dimentsioa eta tratu onez dihardugunean, gure buruarekiko erlazioaz ahaztu egiten gara. Nik bereziki garrantzi handia ematen diot. Norbere buruarekin gustora egon behar dugu eta batez ere, oso garrantzitsua nire ustez, bakarrik egoten jakin behar dugu. Besteekin autoezagutzen bagara ere, gure ahuleziak eta indarguneak ezagutzea funtsezkoa baita, tratu onak eta harreman parekideak izateko. Maitasun erromantikoaren manipulazio eta estereotipoen aurrean irmoki azaltzeko, horietan ez jausteko, ezetz esaten jakiteko, gure gorputza eta nia maitatzeko, edertasun ereduetatik haratago joateko…


Aurreko ikasturteetako beste ikastarokide batena bada ere, ondoko irudia ikaragarri gustatu zait…, ziurrenik patriarkatu sistema horren aurrean babestu nautenak…, nire lagunak izan direlako. Batez ere, neska diren lagun horiek… Bizitzan izan ditudan beldur, kezka, kontraesan, pozak, barreak, sentimenduak, emozioak, sekretuak, ahuleziak…; goiz, arratsalde eta gau ikaragarriak eta dibertigarriak; haiekin hasi eta feminismoan hezi; memento honetan banago, haiengatik da…; neure burua ezagutzen bidelagun izan ditudanak; memento batean edo bestean egon direnak; daudenak eta ez daudenak; nire sekretuak konfiatu dizkiedan guztiei… MAITE zaituztet! Mila esker… ez dakizuen arren… niretzat oso bereziak izan zarete…, zarete eta izango zarete.




Ikasleekin jorratzeko baliabide bat ondoko ipuina proposatzen dut.

Eta abesti-bideo bat lantzeko, Glaukomaren Gure Kaiola litzateke, patriarkatuaren kritika nahiko sakona egiten duen abestia dela deritzot, ohiko estereotipoetatik aldentzea proposatzen du, edertasun ereduak kolokan jartzen ditu, nor bere autoezagutza eta autoestimua bultzatzen duena.


Jendartean eta hezkuntzan landu beharrekoak:

  • Autoezagutza eta autoestimua landu.
  • Asertibotasuna, elkar ardura eta talde lana bultzatu. 
  •  Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
  •  Maitasun erromantikoa gainditzen duten areduak agerian jarri.
  •  Neskak eta mutilak feminismoan hasi eta hezi, ahalduntzen eta maskulinitate eredu berriak indartzen, hurrenez hurren.
  •  Zaintzen garrantzia azpimarratu eta erantzunkizunez jokatzen hasi.
  •  Norberaren konpromisoak bete, eta besteei heurenak bete ditzaten eskatu.
  •  Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura. Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu.
  • Inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kulturaren sustapena.