2018/11/26

Nola egin sinesten ez duguna?

Legedia baino, zer da bidezkoa?
Egunerokoa nola bizi eztabaidatu behar da
Gure ekintza txikiak
Etengabe egiten ditgunak
nonDik egiten ditugun begiratu eta
Izkutatuta duguna
Argitara atera

Egia esatea nahi baduzue, piska bat kabreatzen nau legedia irakurtzeak. Izan ere, paperak, ematen diogun tinta guztia xurga dezakeela ikusten dut, baina ondoren tinta hori norbanakoen azalean sartzea oso zaila dela argi dago. Hau honela izanda, esanguratsua den lege/artikulu edo xede bat aukeratzea eta hau aldarrikatzea zaila egiten zait, beraz gaur deabruaren papera bateko dut. 

Post askotan irakurri dut politikoek legeak egiten dituztela baina gero ez dituztela baliabideak ematen martxan jartzeko eta erabat ados nago afirmazio honekin. Adibide gisa, azpiko "notizia" duzue. Inork ez al die debekurik jarri behar El Mundoko eta beste hainbat hedabideetako kazetari "profesionalei"? Horregatik egiten dit grazia piskat bat Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legeak 2005eko otsailaren 18an idatziak: "...planteatzen diren helburuak: bizitzako esparru guztietan aukera eta TRATU berdina sustatzeko eta bermatzeko neurriak garatzea...".




Hala ere, politikoez haratago, guk, pertsonok, zer dugu esateko gure erraietaz? Errazena besteei errua botatzea da, baina geure barrunbeei erreparatu eta hauek maila berean kritikatzeko ezintasuna dugula iruditzen zait. Hezkuntza komunitatean askotan topatu naiz oraindik ere erasoa zer den eta zer ez den eztabaidatzen. Hala nola, patioaren erdi erdian futbol zelai bat egiteak, neska eta mutilen aisialdian dakarren ezberdintasun edo ezberdintasun-eza eztabaidatzen, ea indarkeria den edo ez mutilak patioaren erdi erdian egotea, espazioa eta soinua jaten. Nola ba oraindik ere eztabaida hauetan murgildutik bagaude, Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak 2006ko maiatzaren 3an proposatzen duena betetzen hasi? "I) Eskubide berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasn eraginkorraren sustapena"  bultzatu alegia? 

Eztabaita hauetan nagoenean, El Conejo de Aliciak "Los cerros de Úbeda" deituriko bideo honetan bezala sentitzen naiz, estres puntu batekin, izan ere, ez hanka eta ez buru duten argumentuak entzun behar izaten ditugu etengabe. Baina lasaitasuna berriro etortzean, pentsatzen dut, geroz eta pertsona gehiago gaudela barne kontraesanei eta haur zein nerabeak tratazeko dugun modu desegokiaz hausnartzen eta hau dela benetako bidea. Politikoek bezain beste, norbanakoak ere badugu ardura. Beraz bi erronka nagusi nire ustez hauek dira:

1.- Hezitzaileontzat formakuntza gutxi dagoela eta formakuntza hauek askotan hanka motz geratzen direla. Beraz, kalitatezko formakuntza bilatu behar dugu.
2.- Legea betetzeko, norbanakoen borondate falta dagoela eta perspektiba kritikoa falta dela hezitzaileongan. Hau formakuntza egokiarekin eta umiltasun piska batekin lortuko genuke.

Formakuntza eta perspektiba kritikoa garatu behar ditugu, bestela, nola egin sinesten ez duguna?

Honengatik guztiagatik, oso identifikatua sentitzen naiz ArtaldetikAT-ek egindako sarrera honekin.

LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN


LEGALitatea
Etengabe berritu behar dena
Garaiko egoerari moldatuz
Egoera ezberdinen aurrean
Dimentsio ezberdinetan
Inklusiboa eta integratzailea denontzat
 Askea izanik

Aurreko edizioetako post bat HEMEN, politikoen errealitatea ikusteko aukera bat izan daitekelako. 

Zein da ezagutzen ez zenuen eta zure ustez garai hauetan esanguratsua den            lege/artikulu/xedea? Zergatik?
Heziberri 2020 Planean azaltzen den atalak harritu nau, Irakasleen Prestakuntzaren alorrean aipatzen du
“Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea [Oinarrizko Hezkuntza Dekretuaren 30.art. 4.- c); Batxilergo Dekretuaren 29.art. c)].”

Hezkuntza afektibo sexualaren beharra aipatzea oso garrantzitsua iruditzen zait.  Hezkuntzan, txikitatik emozioak, afektibitatea eta sexualitatearen alor zabala lantzeko dagoen gai bat da. Atal horrek harritu nau orain arte ez dudalako ikusi inongo intentziorik lanketa bat egiteko arlo honi dagokionez. Gainera, Gasteizen Pornoaren inguruko txosten bat egin zutenean hezkuntza arloari begira Kristau kolektiboek denuntzia jarri eta atzera bota zuten dena. Hori izan da orain arte ikusi dudan ekimen bakarra sexu hezkuntzari buruz arlo publikoan behintzat.
Horregatik deigarria egin zait Heziberri planean sexualitatearen inguruko hezkuntzaren beharra aipatzea. Gai polemikoa izanik bertan erronka eta arazo asko sor ditzazkelako gizarte mailan. Ni honen inplantazioaren guztiz alde nago, oinarrizko hezkuntzan, gure bizitzetan beharrezkoa den zerbait delako. 




Legedia hurbilagotik ezagututa, zure ustez zein dira berdintasun errealaren         bidean dauden 2 erronka nagusiak

1)      Politikoak, legedia beraien eskuetan dago eta arriskutsua da politikaren arloan gelditzea. Ez dagoelako plan bat denen artean adostua eta aldaezina izango dena. Orduan garai politiko berriak etortzean arriskuan egongo da hori aldatzea.
2)      Talde kontserbadoreak eta denen artean sortu daitekeen amaigabeko eztabaida. Gizartean sortu dezakeen eztabaidak zatiketa sozial bat suposatu dezakelako eta inoiz ez ados egon egingo den legedi edo planarekin. Iritzi ezberdinak daudelako eta hauek zailak dira aldatzen.



YES WE FUCK dokumentalaren trailerra uzten dizuet HEMEN. Bertan sexualitatearen eta dibertsitate funtzionalaren inguruan jarduten du. Guztiz gomendagarria!!

Paperak dena aguantatzen du

  • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
  • Estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu.
  • Irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezarri.
  • Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini.
  • Bereizkeria-mota oro baztertu.
  • Generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatu.
  • Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratzea.
  • Irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua.
  • Hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala izatearen beharra.
  • Aniztasun-funtzionala duten pertsonen benetako berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzea.
  • Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua bermatzea.

Eta bai, paperean dena oso polita geratzen da baina, gero, benetan, zein da errealitatea? Ekintza zuzenak aplikatzen al dira?


Hezkidetza ezin da borondate-kontu bat izan. Ezin dugu pisu guztia pertsonen inplikazioarengan utzi. Instituzio guztien inplikazioa behar da; aurrekontuak eta baliabideak eskainiz.

LEGEDIA aitzaki hartuta AKROSTIKO hau osatu dut:


Bai horixe, ekintza zuzenak nahi eta behar ditugu!



Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenen bat gomendatzekotan, Patricia Oregik idatzitakoa aukeratuko nuke; infografia “txiki” batean ideia mordoa biltzeko gai izan zelako, nahiz eta gaiaren inguruan hausnarketa apurtxo bat gehiago faltan bota dudan.


Nahiz eta Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren “eskola mistotik eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko” asmoa gustatu zaidan, ezagutzen ez nuen eta nire ustez garai hauetan esanguratsua den lege bat aukeratzekotan, Heziberri 2020 Plana izango litzateke; curriculumari, materialei, irakas-taldeari edo irakasleen prestakuntzari buruz egiten dituen proposamenengatik. Bereziki, “norbera izaten” ikasteko konpetentziaren inguruan aipatzen dituen atalek (gorputz-irudia eta sexu-nortasuna) atentzioa eman didate.


Nire ustez, berdintasun errealaren bidean dagoen erronka nagusia ikastetxe guztiak hezkidetzaileak izatea da. Horretarako, ezinbestekoa da ikas-komunitate osoaren formakuntza, parte hartzea eta sentsibilizazioa (familiak, profesionalak, e.a.).
Hezkidetzaren alorrean, sexu-genero sistematik sortutako estereotipo, rol, e.a.-etatik at heztea eta harreman pertsonal osasuntsuak sustatzea (adimen emozionala garatzea) dira nik jorratuko nituzkeen gai nagusiak.

Bukatzeko, Mari Jose Urruzolaren bideo hau konpartitzea gustatuko litzaidake. Oso denbora gutxian hausnarketarako hainbat gai aipatzen dituelako.


Ondo izan!

2018/11/25

HEZKIDETZA - MARKO LEGALA


I L D O A K
         S E N T S I B I L I Z A Z I O A
         E G I T U R A
       P R E S T A K U N T Z A
K O O R D I N A Z I O A
   P R O I E K T U A K
            A N I T Z A


Jakin badakigu gure eskola oso eragile garrantzitsua dela gure ikasleen sozializazio prozesuan esku hartze zuzena duelako. Horregatik helarazten ditugun balioek gizarte berdintasunezkoago bat lortu behar dute.


Irakurgaian ikusi dugunez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko hainbat lege, araudi, gomendio eta plan daude, hezkidetza eskolan bultzatzea helburu dutenak.


Esan denez, Legeria anitza dugu emakumeen eta gizonen arteko aukera eta tratu berdina lortzeko, baina lege guzti horiek gauzatzeko baliabideak ahalbideratu beharko lirateke:

- Formazioa eta prestakuntza. Hezkuntza komunitateko kolektibo guztien formazioa bultzatu behar da, irakasleak, gurasoak, ez dozenteak ...


- Giza baliabideak planak gauzatzeko, egiturak osatzeko, jarduerak planifikatzeko, sentsibilizazioa eta inplikazioa bultzatzeko, koordinazioa, ebaluazioa sustatzeko, beste esperientziak trukatzeko…

- Beste figura batzuen inplikazioa, hala nola , ikuskariak eta berdintasuna arduradunak.
- Tutoretza planetan hau dena txertatzea.

Legedi multzo bat izatea ondo dago, denok ildo berdinetatik murgiltzeko, baina askotan gure curriculumean, programazioetan eta egunerokotasunean txertatzea ahaztu egiten zaigu. Gainera, egiten denaren ebaluazioa egin behar da.
Legeen ibilbidearen laburpena aztertzerakoan, harritu egin nau Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako  Legeak, 2005koa izatea, orain dela 14 urte.
“Hezkuntza-politika publikoek bultzatu beharreko hezkuntza ereduek, bete ere, helburu hauek izan behar dituzte: sexuaren araberako ….
Lege horretan, jadanik, hauek aipatzen ziren:
  • Curriculamaren edukiera: Hezkidetza planak sustatuko  dira eta hezkidetza-helburuak curriculumaren diseinuan eta garapenean maila integratuko dira.
  • Ikasmaterialen egokitasuna eta hizkuntzaren erabilera.
  • Koordinaziorako pertsonak eta egiturak.
  • Prestakuntza.
  • Ikuskaritzaren eginkizuna.
  • Genero-indarkeriaren detekzioa.
Aurreko edizioetako sarreren artean, Arginerena aukeratu dut, nire ustez, oso ondo azaltzen duelako nik honen hasieran esandakoa, hau da, legedia gauzatzearen beharra.
Nire ustez bi erronka
1.- Formazioa: hezkuntza arrakasta lortzeko, prestakuntza faktore nagusi bat da eta hau bultzatu eta indartu behar da.

2.- Materialaren egokitasuna: ziurtatu behar da erabiltzen diren materialek hezkidetza irizpideak jarraitzen dituztela: irudiak, pertsonaien proportzioa, pertsonaien gaitasunak, interesen esleipena, hizkuntza, testuak e. b.

Hemen duzue, iruditu zait aurrekoetan ez dela gehitu, beste protokolo interesgarria:





Adi Legediari!

Hasteko eta behin, hona hemen nire akrostikoa:
Hauxe duzue aukeratu dudan iazko post-aren URL-a. Irati Aranguren Arrizabalagak idatzitakoa da. Guztiz ados nago esaten dituen zenbait konturekin, besteak beste, dena ondo egina dagoela pentsatzen badugu, ezertxo ere aldatzeko aukerarik izango ez dugulako ideiarekin.

Bestalde, hauxe da ezagutzen ez nuen legea: Genero Indarkeriaren Aurkako Babes
Osorako Neurrien Legea (2004). Tristea da horren garrantzitsua den ege bat ezagutu ez
izana, baina egia da. Hainbat dira erregulatzen dituen esparruak, denak oso
beharrezkoak gainera, baina gure arloari dagokiona izan da arreta gehien deitu didana.
Honako ikasketa hauek proposatzen ditu: “gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa eta, honekin batera, aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako ereduen ikasketa”. Badakit ezer berria ez dela, baina nire ustetan oraindik ere ez dugu bermaturik. Hain oinarrizkoak diren proposamenak egiten dituen legea guztiok ezaguna ez bada, bide okerrean goaz.

Amaitzeko, berdintasun erreala lortzeko ditugun erronka nagusiak hauek direla uste dut:
-Lehenengo eta behin, egungo egoera errealaren argazki argia jendeari
erakustea,
aldaketaren beharra denok argi izan dezagun, bestela oso latza izango da benetako
berdintasuna eskuratzea.
-Aurrekoa lortuta, indarrean dagoen legediaren berri mundu guztiari ematea.
Legedia ezin da bere horretan zabaldu, irakurterraza ez delako, hortaz, legediaren
zabalkunde didaktiko bat deseinatu behar da: Era argi, erraz eta adierazgarri batean,
honela gizarteak egoeraren benetako ideia argia izan dezan.




Hala ere, bide honetan Kathrine Switzer idazle eta maratoilari Estatu Batuarrak egindako ekarpenek lagun dezakete. Duela gutxi gure artean izan zen, eta  "Maxixatzen.eus" webgunean topa dezakegun bideo honetan une horren gorabeherak bilduta daude.




Praktika vs legea

Aste honetan legeei buruz ikasten aritu gara, eta egia aitortzeko, ez nekien hainbertze lege bazirenik! Banekien LOGSE garaian hasi zela pertsonaren garapen integralaz solasten baina zehaztasun maila hau ezezaguna nuen. Ikasitakoa infografia hauetan adierazi dut:

 


Legedia aitzaki hartuta akrostikoa osatu dut:

Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenen bat gomendatzeko  Irati Gaztelurrutiaren Legediari buruz hausnartzen aukeratu dut beran egin duen aurkezpena argia eta erakargarria iruditu zaidalako.

legedia ezagutzen

Arestian aipatu gisa legeak historian ez nituen ezagutzen. Nafarroakoak ez eta ere! Oraintxe ezagunena SKOLAE. Bertan murgildu gara ikastetxean eta formazioa jasotzen ari gara. Nafarroan plan honen aurrera eramateak sortu dituen tripako minak lehenago ere aipatu izan ditut, baina esperantza badugu, aurrera aterako denaren esperantza. Legeari esker berdintasun errealaren bidean daudela pentsatu nahi dut. Urtez urte nonahi argi eta garbi ikusi izan dut jendartean berdintasuna lortu delako irudipena dagoela  (berdintasunaren irudikeria). Lege honetan erranguratsua iruditu zait hauxe:




Gizartearen gaurko egiturak herritartasun osoa ukatzen die emakumeei, eta gero eta gehiago  identifikatzen dira sozializazio diferentzialeko jokabideak, desira-objektu, zerbitzu-objektu gisa konfiguratzen dituzten  emakumeak. Gizon batzuek hegemonikoak izaten jarraitzeko genero-presioaren bizipena jasaten dute; krisi- eta frustrazio-iturri izan ohi da hori hainbat gizonentzat, eta beharrezkoa da, halako egoeretan, maskulinitate hegemonikoaren eta horren mandatuen dekonstrukzioa.  Berdintasunaren irudikeria hori eraitsi behar du, hain zuzen, egungo desberdintasun-egoerak iraunarazten baititu, eta ikasleak, irakasleak eta familiak desmobilizatu.
Une honetan eraldaketa gauzatzeko ikastaroan zehar ezagutzen  eta jasotzen ari garen gisa, hamaika baliabide eskura ditugu: hezkuntza ereduak, planak, gidak, kartelak, topaketak, jarduerak, lehiaketak, ….Ez dago aitzakiarik, orain legea bete ala ez betetzeko erabakia hartzeko unea da.
Legedia hurbilagotik ezagututa, nire  ustez berdintasun errealaren bidean dauden 2 erronka nagusiak hauek dira:

LEGEAK EGOTEA NAHIKOA DA?



                                  

                                   IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
                                 HEZIBERRI
                             LEGE ORGANIKOAK
  TRATU TXARRAK JASATEN DUTEN EMAKUMEEI HARRERA HOBEAGOA
    HEZKIDETZA ETA GENERO INDARKERIAREN PREBENTZIOA LANTZEKO GIDA-PLANA
                                BERDINTASUNERAKO VII. PLANA
  LGTB+EN BERDINTASUN SOZIALERAKO ALDUNDI LEGEA



Iazko post bat komentatuko dut. Patricia Oregik idatzitakoa.


Bertan, legeak eta hauen aplikazioari buruz hitz egiten du. Postaren titulua “Legea ez da soilik teoria” da. Gai honen inguruko edukiak irakurtzen aritu naizenean, ideia hori etortzen zitzaidan burura. Denok dakigu, paperak dena onartzen duela; eta ,askotan, arazoak sortzen dira, gero legea aplikatu behar denean.
Beste arazo bat da, legea aplikatu behar dutenek egiten duten aplikazioa. Aste honetan bertan, horren adibide bat izan dugu:


Niri asko kostatzen zait legediaren gora-beherak ulertzea, baina ematen du hainbat zirrikitu daudela, epaile batzuk honelako sententziak atera ahal izateko. Hainbat adibide dauzkagu. Non dago arazoa? Epaile horiek ahalmena dutela nahi duten moduan legeak beraien gustura interpretatzeko, edo legeak txarto idatzita daude eta aukera hori ematen die, zirrikituak topatzeko?

Edo ez dago zer egiterik?  


Ikasleen eskubide eta bete-beharren dekretua erabili behar izan dugu askotan    irakasle zein zuzendaritza taldeak, baina inoiz ez dut erreparatu puntu honetan: ziurrenik ez dalako egoera eman.
c) Jazarpen sexista, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki halakotzat hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren sexua dela-eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki edozein jokabide izatea, eta horren helburua edo ondorioa pertsona horren duintasunari erasotzea edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.
Pozten nau, idatzita dagoela jakiteak.

2 erronka nagusienak aipatu behar banituzke:
  • ·  Legeek dituzten hutsuneak konpondu, argiak izateko, interpretaziorako ezer ez uzteko.
  •  Epaile, irakasle eta abarrei formazioa eskaintzea. Ziurtatzeko, erabakiak hezkidetzaren ikuspuntutik hartuko dituztela.


Eta nola ez, guztiok legea jakitea. Jakitea, egiten dena delitua edo elkarbizitzaren kontrako jarrera dela.