2018/11/26

Paperak dena aguantatzen du

  • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
  • Estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu.
  • Irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezarri.
  • Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini.
  • Bereizkeria-mota oro baztertu.
  • Generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatu.
  • Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratzea.
  • Irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua.
  • Hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala izatearen beharra.
  • Aniztasun-funtzionala duten pertsonen benetako berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzea.
  • Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua bermatzea.

Eta bai, paperean dena oso polita geratzen da baina, gero, benetan, zein da errealitatea? Ekintza zuzenak aplikatzen al dira?


Hezkidetza ezin da borondate-kontu bat izan. Ezin dugu pisu guztia pertsonen inplikazioarengan utzi. Instituzio guztien inplikazioa behar da; aurrekontuak eta baliabideak eskainiz.

LEGEDIA aitzaki hartuta AKROSTIKO hau osatu dut:


Bai horixe, ekintza zuzenak nahi eta behar ditugu!



Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenen bat gomendatzekotan, Patricia Oregik idatzitakoa aukeratuko nuke; infografia “txiki” batean ideia mordoa biltzeko gai izan zelako, nahiz eta gaiaren inguruan hausnarketa apurtxo bat gehiago faltan bota dudan.


Nahiz eta Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren “eskola mistotik eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko” asmoa gustatu zaidan, ezagutzen ez nuen eta nire ustez garai hauetan esanguratsua den lege bat aukeratzekotan, Heziberri 2020 Plana izango litzateke; curriculumari, materialei, irakas-taldeari edo irakasleen prestakuntzari buruz egiten dituen proposamenengatik. Bereziki, “norbera izaten” ikasteko konpetentziaren inguruan aipatzen dituen atalek (gorputz-irudia eta sexu-nortasuna) atentzioa eman didate.


Nire ustez, berdintasun errealaren bidean dagoen erronka nagusia ikastetxe guztiak hezkidetzaileak izatea da. Horretarako, ezinbestekoa da ikas-komunitate osoaren formakuntza, parte hartzea eta sentsibilizazioa (familiak, profesionalak, e.a.).
Hezkidetzaren alorrean, sexu-genero sistematik sortutako estereotipo, rol, e.a.-etatik at heztea eta harreman pertsonal osasuntsuak sustatzea (adimen emozionala garatzea) dira nik jorratuko nituzkeen gai nagusiak.

Bukatzeko, Mari Jose Urruzolaren bideo hau konpartitzea gustatuko litzaidake. Oso denbora gutxian hausnarketarako hainbat gai aipatzen dituelako.


Ondo izan!

1 iruzkin:

  1. Oso ona Argiñe, Mari Jose Urruzolaren bideoa. Pista onak ematen ditu, nondik etorri behar dun aldaketa azalduz.

    ErantzunEzabatu