I L D O A K
S E N T S I B I L I Z A Z I O A
E G I T U R A
P R E S T A K U N T Z A
K O O R D I N A Z I O A
P R O I E K T U A K
A N I T Z A
Jakin badakigu gure eskola oso eragile garrantzitsua dela gure ikasleen sozializazio prozesuan esku hartze zuzena duelako. Horregatik helarazten ditugun balioek gizarte berdintasunezkoago bat lortu behar dute.
Irakurgaian ikusi dugunez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko hainbat lege, araudi, gomendio eta plan daude, hezkidetza eskolan bultzatzea helburu dutenak.
Esan denez, Legeria anitza dugu emakumeen eta gizonen arteko aukera eta tratu berdina lortzeko, baina lege guzti horiek gauzatzeko baliabideak ahalbideratu beharko lirateke:
- Formazioa eta prestakuntza. Hezkuntza komunitateko kolektibo guztien formazioa bultzatu behar da, irakasleak, gurasoak, ez dozenteak ...
- Giza baliabideak planak gauzatzeko, egiturak osatzeko, jarduerak planifikatzeko, sentsibilizazioa eta inplikazioa bultzatzeko, koordinazioa, ebaluazioa sustatzeko, beste esperientziak trukatzeko…
- Beste figura batzuen inplikazioa, hala nola , ikuskariak eta berdintasuna arduradunak.
- Tutoretza planetan hau dena txertatzea.
Legedi multzo bat izatea ondo dago, denok ildo berdinetatik murgiltzeko, baina askotan gure curriculumean, programazioetan eta egunerokotasunean txertatzea ahaztu egiten zaigu. Gainera, egiten denaren ebaluazioa egin behar da.
Legeen ibilbidearen laburpena aztertzerakoan, harritu egin nau Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak, 2005koa izatea, orain dela 14 urte.
“Hezkuntza-politika publikoek bultzatu beharreko hezkuntza ereduek, bete ere, helburu hauek izan behar dituzte: sexuaren araberako ….
Lege horretan, jadanik, hauek aipatzen ziren:
- Curriculamaren edukiera: Hezkidetza planak sustatuko dira eta hezkidetza-helburuak curriculumaren diseinuan eta garapenean maila integratuko dira.
- Ikasmaterialen egokitasuna eta hizkuntzaren erabilera.
- Koordinaziorako pertsonak eta egiturak.
- Prestakuntza.
- Ikuskaritzaren eginkizuna.
- Genero-indarkeriaren detekzioa.
Aurreko edizioetako sarreren artean, Arginerena aukeratu dut, nire ustez, oso ondo azaltzen duelako nik honen hasieran esandakoa, hau da, legedia gauzatzearen beharra.
Nire ustez bi erronka
1.- Formazioa: hezkuntza arrakasta lortzeko, prestakuntza faktore nagusi bat da eta hau bultzatu eta indartu behar da.
2.- Materialaren egokitasuna: ziurtatu behar da erabiltzen diren materialek hezkidetza irizpideak jarraitzen dituztela: irudiak, pertsonaien proportzioa, pertsonaien gaitasunak, interesen esleipena, hizkuntza, testuak e. b.
Hemen duzue, iruditu zait aurrekoetan ez dela gehitu, beste protokolo interesgarria:
Hau ere, baliogarria iruditzen zait:
Ondo izan!!
Nire ustez bi erronka
1.- Formazioa: hezkuntza arrakasta lortzeko, prestakuntza faktore nagusi bat da eta hau bultzatu eta indartu behar da.
2.- Materialaren egokitasuna: ziurtatu behar da erabiltzen diren materialek hezkidetza irizpideak jarraitzen dituztela: irudiak, pertsonaien proportzioa, pertsonaien gaitasunak, interesen esleipena, hizkuntza, testuak e. b.
Hemen duzue, iruditu zait aurrekoetan ez dela gehitu, beste protokolo interesgarria:
Hau ere, baliogarria iruditzen zait:
Ondo izan!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina