2021/10/02

Yolanda

 

Duela nahikotxo urte, sutsu defenditu nuen ikasleek   nahi zuten moduan janzteko eskubidea; urte batzuk geroago nerabe bati indarrez ukatu nion nahi zuen moduan janzteko eskubidea; orain, kementsu, nire beldurrek inoren eskubideak zapaldu ez ditzaten, agertzen zaizkidan kontraesanak  kudeatzen ikasi nahi dut.

Beraz, bizitzan zehar gertatzen zaizkigun  aldaketetan eta pertsona desberdinen batasunean  fokua  jarri nahi dut. Nire kolore gustukoena urdina zen, orain tonu beroagoetara  mugitu naiz, zereal  helduen zelaietako koloreetara. Ildo beretik, elementu bat aukeratu beharko banu ura aukeratuko nuke, egoera berrietara egokitzen dena,  baina aldi berean lurrarekin identifikatzen naiz, tinko errotuta gure lurran. 

Arlo profesionalean azkeneko 4 urteak Berritzegunen pasatu ditut. Aurreko urte guztiak, Hezkuntza sisteman, maila eta funtzio desberdinak jorratzen eman ditut, BHko irakaslea, LHko tutorea baita ikasketa burua ere. 

Gure lanarekin mundu hobeago baten alde zerbait egin dezakegula uste izan dut eta horretan jarraitzen dut.  Ilusioz hasten dut bide berri hau, enpatia hitz polita da  eta enpatiarako bidean nago. ANIMO GUZIONTZAT!!

 

Aurkezpena#AmaiaA

 Amaia Agirre naiz, Zientzietako irakaslea urte askotan,

azken urtetan Eibarko Berritzeguneko Etapako arlo Zientifiko-Teknologikoko aholkulari gisa lanean.

Berritzeguneak aukera eman dit Hezkidetzaren gaia sakonago landu dutenekin harremantzeko.

Nire postala

                                                                                                              Musika: Loreena Mckennitt 


Iruditzen zait gaur egun denok beharko genukela hezkidetzaren gaiaren inguruan hitz egin, informazioa jaso eta hausnartu, gizarte hezkidetzaileago bat izateko; espero dut ikastaroak aukera hori ematea.


Aurkezpena Maritxu

Kaixo,

Nire aurkezpena hau da.

Urte askotako!

2021/10/01

Aurkezpena#AnaO

Ni Ana naiz, azken urte hauetan Berritzegune batean lan egiten dut, hain zuzen ere, LHko aholkulari lanak egiten.

Ikastaro honen bidez, nire pentsamendu kritikoa garatzea eta munduaren ikuspegi zabalagoa izatea espero dut. Aitortu behar dut izututa nagoela egin beharko ditugun sare sozialen erabilerarekin, ez baititut menderatzen. Bizitzari umore pixka bat jarriz, irudi honetan nire animalia gogokoena sentitzen den bezala sentitzen naiz. Hori bai, jakin-mina galdu gabe!! 




Hitz hodei honekin nire buruari buruz beste pista batzuk ematen ditu





Ziur hobeto elkar ezagutzeko aukera emango digula ikastaro honek!

#Nereanaiz

 


2021/09/30

kaixo, kaixo!

 



AURKEZPENA #IdoiaE

AURKEZPENA #IdoiaE
 

 

Bigarren Hezkuntzako irakaslea banaiz ere, irakasleei hizkuntza-maila hobetzen laguntzeko euskara  saioak ematen dihardut gaur egun; izan ere, irakasleon hizkuntza-gaitasuna hobetzeak ikasleen hizkuntza gaitasunean eragin zuzena dauka. Irakasleok hezkidetzan trebatzeak, hortaz, zuzenean eragingo du ikastetxeetan, eta, jakina, ikastetxetakoak gizartean izango du isla. Berdintasunaren bidean aurrera egiteko, beraz, irakaslea naizen aldetik (eta baita hiritar gisa ere, noski), nire aletxoa jarri nuke. Hain zuzen ere, horrexegatik ekin diot HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari.

Aurrez aurrekoaren zalea naiz eta ez hainbeste online jardunzale, baina itxaropenez eta baikor begiratzen diot ikastaroari: erronka bat da niretzat. Lantalde birtuala izango garenez, Eugenek bezala, neuk ere enpatiaz jokatzea zinez eskertuko nuke; horrekin batera, baita umoreari eustea ere, asko laguntzen du eta.

Abestien, animalien eta koloreen… inguruan pentsatzen jarrita, Pantxoa eta Peioren  “Urtxintxak oihanian” datorkit burura. Hainbeste iradokitzen dit…

 

2021/09/29

AURKEZPENA #EugenBidegain

 Ni Eugen Bidegain naizHezkuntzako Ikuskari bezela egiten dut lan gaur egun baina aurretik 20 urtetan zehar egon naiz klaseak ematenbatez ere Musika eta Gizarteko arloetan. 

Ikastaro honetan nago Hezkuntzak -gizarte osoak bezela-ahalegin bat egin behar duelako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. 

Ondarruko institutuko irakasle nintzenenean Hezkidetza Proiektuko Koordinatzailea izan nintzen hiru ikasturtetan zehar 

Enpatia eta espiritu kritikoa dira agian honelako lan-talde birtualean aritzeko nire ezaugarririk onenak 

Aurreko ezaugarri biak dira hain zuzen ere gehien eskertzen dodana beste partaideengan. 

Urdina izango nintzatekeitxasoaren kolorea delako (nahiz eta efektu optiko baten ondorioz izan, hau pena). Azken finean, urez (malkoz?) eginak  gaude batez ere... 

Pinguinoa nintzateke. Hegan ez dakien txoria izanik  ere (!)ikasi du itxasoan barrena “hegan” egiten 

Hurrengoko doinua aukeratzen dotLascia ch'io pianga aria, Rinaldo operakoa, Haendel-ena. 

Bere doinuagatik batez ere. Baita hitzengatik: 

Lascia ch'io pianga 
mia cruda sorte, 
e che sospiri 
la libertĆ ; 

Utziozu nire zori krudelari, 

negar egiten 

eta askatasunagatik  

hasperen egiten. 

 

   

Nire itxaropenak ikastaroarekiko hauexek diraformakuntza teoriko-praktiko sendo bat jasotzeaHorrekin lotuta bibliografia on bat lortzeaahal izan ezkero etorkinak eta hezkidetzaren elkar lotzen dituena batez ere.