Duela
nahikotxo urte, sutsu defenditu nuen ikasleek nahi zuten moduan janzteko
eskubidea; urte batzuk geroago nerabe bati indarrez ukatu nion nahi zuen moduan
janzteko eskubidea; orain, kementsu, nire beldurrek inoren eskubideak zapaldu
ez ditzaten, agertzen zaizkidan kontraesanak kudeatzen ikasi nahi dut.
Beraz,
bizitzan zehar gertatzen zaizkigun aldaketetan eta pertsona desberdinen
batasunean fokua jarri nahi dut. Nire kolore gustukoena urdina zen,
orain tonu beroagoetara mugitu naiz, zereal helduen zelaietako
koloreetara. Ildo beretik, elementu bat aukeratu beharko banu ura aukeratuko
nuke, egoera berrietara egokitzen dena, baina aldi berean lurrarekin
identifikatzen naiz, tinko errotuta gure lurran.
Arlo
profesionalean azkeneko 4 urteak Berritzegunen pasatu ditut. Aurreko urte
guztiak, Hezkuntza sisteman, maila eta funtzio desberdinak jorratzen eman
ditut, BHko irakaslea, LHko tutorea baita ikasketa burua ere.
Gure
lanarekin mundu hobeago baten alde zerbait egin dezakegula uste izan dut eta horretan
jarraitzen dut. Ilusioz hasten dut bide berri hau, enpatia hitz polita
da eta enpatiarako bidean nago. ANIMO GUZIONTZAT!!