2021/02/27

APUR DITZAGUN HORMAK

     Azkeneko bloke honetan ikusi ditugun bi gaietan kontzeptu eta ideia asko landu al izan dira: asko ezagutzen nituen, beste asko ez, beste batzuk zer pentsatu eman didate eta nituen ideia batzuei ere hautsa kentzeko ondo etorri zaizkit. Irudi bat aukeratzerakoan horma bat etorri zait burura. Identitateen inguruan asko teorizatu dugun honetan praktikan oraindik ere horma bat irudikatzen dut. Errealitatean aurkitzen ditugun erresistentziek eta oztopoek teorizatutakoa eta praktikaren arteko arrakala handitzen dutela esango nuke. Aurreko blokeren batean esaldi batek zioen bezala: “Ez dago teoria onik praktikara eraman ezin bada”


 

    Horregatik horma honek oraindik ere identitatea aske garatzeko momentuan aurkitzen ditugun oztopo guzti hauek irudikatzea nahiko nuke. Nola askotan gu geu garen oztopo hori eraikitzen dugunak eta gero nola sistema oso bat dagoen berau baimentzen dutena. Eta horren ondorioa da identitate hegemoniko batzuen nagusitasuna eta mantentzea.

    #Nagoreren Post hau aukeratu dut izenburuak hasieratik harrapatu nau eta, oso ekarpen interesgarriak dituela iruditu zait. Patriarkatuak oheraino jarraitzen gaituen artikulua asko gustatu zait eta hasieran erabili dudan hormaren ideiarekin lotura duela esango nuke. Horma horiek apurtzeko beharraz eta dauden arrakal horiek gainditzeko beharraz.

    Bi material ekarri nahiko nituzke hona Hezkuntzatik eta hezkidetza ardatz horma guzti horiek apurtzen laguntzeko: bata Steillas sindikatuak ateratako Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua, edozein ikastetxeetan abiapuntu bezala oso material interesgarria iruditzen zaidana.

    Eta bestetik Salón Erotico de Barcelona-k urtero spot bat ateratzen du sexualitatearekin lotutakoa. Nahiko gordinak izaten dira baina mezu potente bat daukate atzetik eta alor honetan transmititu nahi duten mezua oso interesgarria iruditzen zait. Kasu honetan identitatearen garapenean aurkitzen ditugun oztopoak argi eta gordin irudikatzen dituzte.Dituzten besteak ere ikustera animatzen zaituztet Youtubeko adin langa gainditzen baduzue. Sentsibilidadea mindu dezaketen bideo bezala katalogatuta omen daude. Interneteko hormak...


    Eta amaitzeko musika pixka bat...

 


 

 

 

2021/02/26

ANITZAK GARA!

Aste honetan aniztasuna landu dugu, kontzeptu horretan sexu, genero, identitate zein gorputzei dagokienez. Honetan, ezagunak eta ez hain ezagunak izan diren kontzeptuak ikusi ditut eta egia da, hasieran ez nituen zenbait kontzeptu argi, horien artean QUEER. Seguruenik ez naizela bakarra izan, nire ustez, nire inguruko jendeak ere zalantza asko dituela ikusitako kontzepuen inguruan (homosexuala, transgenenero, transexuala, asexuala.... ). Ezinbestekoa da jendartea honen inguruan ezagutzak eskuratzea, jakinean egoteko sistema heteropatriarkalak inposatzen dituen heteroarauatik eta dikotomiatik kanpo bizi diren pertsonak ere existitzen direla. Horretarako, ezinbestekoa da familian zein eskolan aniztasun hau ere lantzea.

Horren harira, senstsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen baliabide bat NAIZEN elkarteak, Adingabe transexualen familien elkartea 2015ean sortu zena, sortutako abestia izan daiteke. Izan ere, abestiek transmititzen dituzten baloreak eta ideiak modu erraz eta azkar batean barneratzen dituzte haurrak. Gainera, aniztasunaren balorea ere agerian egongo da.  

Eremu hezitzailean aniztasuna lantzeko erronkarik handiena izan daiteke haurrek etxetik dakartzaten ideiak aldatzea, (sistema heteropatriarkalak sustatzen dituztenak ) familian ikusi eta ikasi dutena garrantzia eta pisu handia duelako eta hori aldatzea ez da lan makala.Horregatik, pasaden urteko POST hau gomendatzen dut, gaia lantzeko hainbat baliabide eskaintzen dituelako.


Zer sentitzen zara?

 



Maiatzak 17an aniztasun sexuala eguna ospatzen da. LGTBIQ eguna da, baina zer esan nahi dute letra hauek? Benetan letra bakoitzaren esanahia ezagutzen dugu? Zer ospatzen dugun badakigu?

L - Lesbiana: bere genero bereko beste pertsona batek emozionalki, afektiboki, erromantikoki eta/edo sexualki erakartzen duen emakumea.


G - Gay: pertsona batek bere genero bereko beste batzuekiko duen erakarpen emozionala, afektiboa eta/edo sexuala. Asier Santamaria ekintzaileak azaldu duenez, nahiago du termino hori homosexuala baino, azken hori "patologizatzeko" erabili delako.


T - Transexuala edo transgeneroa: jaiotzean esleitutako generoaren kontrako generoarekin identifikatzen diren pertsonak biltzen dituen genero-identitatea, hormonazio-prozesu fisikoa eskatzen duena (ez nahitaez berresleipen-kirurgia).

B - Bisexualitatea: genero/sexu bat baino gehiagoko pertsonek erakarpen erromantikoa, afektiboa eta/edo sexuala sentitzeko gaitasuna, ez nahitaez aldi berean, ez nahitaez modu berean, eta ez nahitaez maila berean eta intentsitate berarekin.


I - Intersexuala: genero bateko edo besteko sexu-ezaugarriekin (kromosomak, genitalak eta/edo egitura hormonala) jaiotzen den pertsona. Mediku batzuek intersexualak diren haurtxoen gurasoei ebakuntza kirurgikoak egitea aholkatzen diete ezaugarri horietakoren bat ezabatzeko, baina arrisku handia dago benetako identitate sexuala adierazi ez duten haurtxo intersexualentzat.


Q - Queer: sexu-orientazio eta -identitateagatik etiketa tradizionalen pean sailkatu nahi ez duten pertsona guztiak definitzeko sortutako terminoa. Horrek sexualitate arauemailea deseraikitzen du eta gizartean onartutakoa gainditzen du, hau da, bizitza heterosexuala, monogamoa, antzeko adina eta klase soziala duten pertsonekin.


ZER DA SEXU ANIZTASUNA? AZALPEN ULERTERRAZA.


 DÍA DEL ORGULLO | La historia de los DERECHOS LGTBI en seis minutos | España


Hortik abiatuta, lau gako: ezaugarri biologikoak, genero-identitatea, generoaren adierazpena eta sexu-orientazioa.


Lehenik eta behin, ezaugarri biologikoak genitalen araberakoak dira, eta ez dago argitu beharrik horrek ez duela zerikusirik sentitzen dugunarekin. Hor sartzen da genero-identitatea, buruan koka genezakeena: nola sentitzen naizen jakitean datza, gizona, emakumea edo bietako inor izan ez.

Jarraian generoaren adierazpena dago, bakoitzak bere nortasuna nola adierazten duen. Eta azkenik, sexu-orientazioa, bihotzean kokatzen dena eta norekin erlazionatuta dagoena. 



Sentsibilizaziorako bideo hau baliogarria izan daiteke. Bertan, bakarrizketa moduan, gazte batek bere burua definitzen du:

Un paso más en la defensa de la diversidad | Mikele Grande | TEDxYouth@Amposta


 Bestalde, hainbat aurreititzi hausnartu eta desikasi behar ditugu eta hurrengo bideoa lagungarria izan daitekeela iruditzen zait.

Love Has No Labels | Diversity & Inclusion | Ad Council


Honekin batera, identitatea eta aniztasun sexuala lantzeko zein sentsibilizaziorako baliagarriak diren steilas sindikatuaren materiala proposatzen dizuet. 



Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu zuten 2017an. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak beraraizko lanketa” behar duelako. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa eta eskolan askotan erabili izan dugun materiala da.

Hezitzaile bezala, hurrengo erronkak azpimarratuko nituzke:

    • Mota guztietako aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean sustatuz elkarbizitza.
    • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
    • Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
    • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.

 

Amelia Barquinek esaten duen bezala: “Aberastu gaitezen aniztasun sexualaz, busti gaitezen kolorez, izan gaitezen libre, eta hezi ditzagun gure haur eta gazteak aniztasun sexualean”.
Amelia Barquín: hezkuntza eta generoa

 

Iazko post-en artean, hauxe aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/eskolaren-bidez-sozietatea.html Egindako hausnarketa eta eskaintzen duen baliabideak interesgarriak iruditu zait

             Bukatzeko, Pirritx, porrotx eta Marimototsek abesten duten bezala:


 



EREDU INKLUSIBO BATEN BILA

 


Nor naiz ni? Horretaz pentsatzean, neure buruari galdetzen diot benetan libre izan ote naizen naizena izateko? Nire identitatea aukeratu ahal izan dut? Nola jokatu du niregan ezkutuan dagoenak, inkontzienteak?

Gizakiak denbora luzea darama mundua eredu bitarrarekin antolatzen. Eredu bitarra kontrako aldeekin egituratzen da, mutur birekin. Jaio aurretik sailkatuta gaude eta jaiotzen garenean eredu berean harrapatuta jarraitzen dugu, neska edo mutil, ez dago beste aukerarik. Kategoria horiek elkarren artean baztertzaileak dira, eta oposizioz ulertzen ditugunez, ez dugu aukerarik pentsatzeko ezaugarri desberdinak izan ditzakegula. Eredu bitarrak ez die lekurik ematen askotariko sexu- eta genero-identitateei, ez da batere inklusiboa.

Pentsamolde horretan zerikusi handia du biologiak. Gure sexu-organoen arabera sailkatuta gaude eta, argi ez badago, bi sexuetako bat esleitzen zaigu. Eta sailkapen hori genero-estereotipoekin lotuta dago; mutil edo neska izateak, besteak beste, portaera desberdinak izatea eskatzen du. Familian, ikastetxean, gizartean... inkontzienteki ikasten dugu mutila edo neska izaten. Badirudi inguratzen gaituen guztiak modu sinkronizatuan jarduten duela nagusi diren ereduak barneratzen joateko eta bidetik ez desbideratzeko.

Beraz, aukeratzeko askatasuna dugu? Mundua sailkatzeko dugun eredua aldatzen ez dugun bitartean, zaila da gure identitatea askatasunean eraikitzea, errespetatuak eta eskubide berdinak izanik.

Eredu bitarra gainditzeko era da, sexua eta generoa lerro edo continuum gisa ulertzea. Muturren artean (gizona-emakumea), sexu eta genero identitate desberdinak sartzen dira lerroan zehar. Josebe Iturriozek bere artikuluan esaten duenez: “Gorputzak lerro horretan mugitzen dira, mutur batetik bestera. Dualismo horretatik atera behar dugu eta gorputzen konplexutasuna ulertu.”

Eredu bitarra gainditzea lortzen ari da, urteetako borrokaren bitartez. Genero-identitateagatiko diskriminazioaren eta eskubide-berdintasunaren aldarrikapenaren aurkako borroka, hain zuzen ere.



Borroka hau oraindik ez da amaitu. Indonesiako Yogyakartan, 2006an, giza eskubideen nazioarteko batzorde batean, sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko printzipioak erabaki ziren. Hala ere, munduko herrialde askotan, oraindik ere LGTBI pertsonei ukatu egiten zaie oinarrizko eskubideak eskuratzeko aukera, hala nola eskubide zibilak, politikoak, kulturalak, sozialak eta ekonomikoak, bai legeen bidez, bai komunitateak finkatutako praktiken bidez. 


Eta Euskadin ere, oraindik ez du amaitu LGTBI pertsonen eskubideen aldeko borroka.

Deigarria egin zait Arartekoaren argitalpena. Hor azaltzen da Arartekoa lanean ari dela pertsona guztien giza duintasunaren eta sexu-orientazio askerako eta genero-identitaterako giza eskubidearen alde. Arartekok hiru helburu planteatzen ditu Euskadirako:

  • Euskal herri-administrazioek beren jarduera osoan berdintasunarekiko erabateko errespetua eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminaziorik eza txerta dezaten lortzea, eskubide horiek benetan eta eraginkortasunez gauzatzeko behar diren neurriak antolatuz.
  • Diskriminaziorik ezaren eta aniztasun afektibo-sexualaren eta generoaren eskubideak erabat errespetatzearen kultura sustatzea euskal gizarte osoan.
  • Edozein homofobia edo transfobia motari aurre egitea, Euskadiko LGTBI pertsonen egoerari buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa zabalduz.

Bestalde, argitalpen horretan LGTBI pertsonen kexa hauek jasotzen dira:

  • Identitate desberdina duten haurrei osasun-arreta emateari dagozkionez.
  • Lege-arazoak lesbianen bikoteen seme-alaben erregistroan.
  • Gizarte Segurantzako formularioak sexu bereko bikoteen errealitatera ez egokitzea.

Argitalpen horrek agerian uzten du oraindik ere Euskadin lan handia egin behar dela genero-identitateagatik diskriminaziorik egon ez dadin.

Hezkuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Berdindu izeneko zerbitzua dauka ikastetxeei laguntzeko. Ez dut uste oso ezaguna denik eta gomendatu nahi dut, ikastetxeentzat oso erabilgarria izan daitekeelako. Berdindu programaren barruan, "Berdindu eskola" zerbitzua dago, LGTBI diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna lantzeko interesa duten ikastetxeei zuzendutakoa. Gehiago jakiteko, egin klik hemen.


Hurrengo bi bideotan ikus ditzakezue Berdinduren eta "Berdindu eskola"-ren funtzioak.




Berdinduk Eusko Jaurlaritzaren gida horretan parte hartu du: "Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko gida". Gida oso osatua da, eta ikasle transexualen hezkuntzari buruzko atal interesgarri bat du.

OihanaS-en ekarpena gomendatu nahi dut, daukan "Pertsona bezainbeste gorputz eta identitate" izenburua asko gustatu zaidalako, eta hezkuntza arlotik egin beharreko jardunaren deskribapen oso bat egin duelako. Gainera, izugarri gustatu zait bere esperientzia kontatzen duen neska transexualaren bideoa.

Nire ustez, eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek dira:

  • Benetan inklusiboa izango den eskola sortzea, inor sexu-identitateagatik edo genero-identitateagatik baztertzen ez duena.
  • Ikasle guztien genero-identitatea errespetatzea.
  • Sailkapen bitarraren eredua eta sexu-estereotipoak gainditzea.
  • Ikasleekin sexu- eta afektibitate-hezkuntza lantzea eta askotariko sexu- eta genero-identitateen ereduak eskaintzea.
  • Ingurune segurua eta konfiantzazkoa eskaintzea ikasle guztiei, haien sexu- eta genero-egoera edozein dela ere.
  • Genero edo sexu arrazoiengatik indarkeria eta bereizkeria kasuetan, aurreikustea eta azkar jokatzea.
  • Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestatutako irakasleak izatea.

Ezinbestekoa da genero-identitate guztiak errespetatuko dituen eredu inklusiboan heztea, pertsona guztien errespetua, tratu onak eta eskubide-berdintasuna lortzeko.




2021/02/25

AUKERATZEKO ASKATASUNA

 


Pertsona guztiak sexuatuta jaiotzen gara, eta hortik ateratzen dira gorputz-ezaugarri batzuk, bizipen batzuk eta desioaren adierazpen bat, eta horiek bakarrak, benetakoak eta errepikaezinak izango dira gutako bakoitzarengan.

Sexuazioa prozesu bat da, non biologikoa eta kulturala banaezinak diren, eta oso zaila da argi mugatzea zeri dagokion. Sexuazioa biografikoa da, bizitzan zehar gertatzen da, norberaren bizi-esperientziekin erlazionatzen da, eta bertan hainbat faktorek hartzen dute parte, hala nola etniak, kulturak, klase sozialak, baldintza funtzionalek eta abarrek, sexuazio-prozesu honetan, sexua/generoa sistemak, maskulinotzat hartzen dena femeninotzat hartzen denetik bereizten duen kultura-mekanismo gisa, botere-posizio desberdinak emanez, eginkizun garrantzitsua betetzen du. Ezin dugu ulertu sexuazio-prozesu hori genero-arauak edo -aginduak ematen dituen esanahietatik kanpo. Esanahi horiek gorputzaren ezaugarriei, portaerei, emozioei, desioei eta abarri buruzkoak dira, eta eragiten dituen desberdintasunei buruzkoak.


Kanpoko adierazpenak ez du zertan finkoa eta egonkorra izan, eta ez du zertan sexu biologikoarekin edo pertsonaren sexu-identitatearekin bat etorri. Kanpoko adierazpen batzuk, hala nola ahots-tinbrea edo gorpuztasuna, baina beste batzuk hautatuak dira eta norberaren nortasunarekin eta gustuekin lotuta daude; beraz, kanpoko adierazpenean oinarritutako feminitateari edo maskulinotasunari buruzko itxaropenek estereotipoei bakarrik erantzuten diete.


Egunero ikusten ditugu ikastetxeetan beren burua maitatzen, harremanak izaten, zer nahi duten edo zer nahiago duten esaten eta erabakitzen ikasten ari diren haur, nerabe eta gazte taldeak. Askotan, ikasle horiek lehen aldiz maitemintzen dira gure ikasgeletan, ilusioei eta beldurrei, segurtasunik ezari edo berdinekiko edo erreferenteekiko harremanei buruzko desengainuei aurre egin behar izaten diete. Beren nortasuna definitzen ari dira edo bilaketa-prozesuak pasatzen ari dira, eta horiek zalantza eragiten diete. Gure ikasgeletan sexualitatea lantzea erronka bat da komunitate edukatiboarentzat, eta ez da konpontzen hura ukatuz edo ikusizatuz; aitzitik, hezkuntza-sistemaren prestakuntza integralaren parte izan behar du. Ikasleek hainbeste denbora behar dute emozioei, maitasunari, desioei eta, azken batean, sexualitateari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Gai horiek kontuan hartu eta ikusarazi behar dituzte sentsibilitate guztiak, eta ez fidatu maitasunak eta harremanek izan behar duten ideia estereotipatuei.

Aniztasunaren kudeaketa pertsona guztiak bereziak eta desberdinak garela ikastean eta ulertzean datza, eta pentsatzen duguna, nahi duguna edo gustatzen zaiguna esateko beldurrik sentitu gabe bizi ahal izateko espazioak eraiki behar ditugu. Ezin gara mugatu desberdina denari, azken batean guztiok garenari, onartzen irakastera. Baina maitasuna, desioa, harremanak eta familiak ulertzeko ditugun moduak ikusarazteaz, aitortzeaz eta bizitzeaz gain, homofobiarik eta transfobiarik gabeko ikasgelak sortzearen alde lan egin behar dugu, eta, horretarako, ez dugu azpiegitura fisikorik erabili behar, baina hezkuntza-komunitatean dauden erreferenteak zabaltzeko, ikusarazteko eta aitortzeko lan egin behar da. Sexu- eta genero-aniztasunaren alde lan egitea hezkuntzan, segurtasunez eta aniztasunera irekita dauden ikasgelak egin behar dira, konfiantzan, erantzukizunean eta elkarrizketan oinarrituta.

Jaiotzean, sexu biologiko bat esleitzen zaigu. 5-7 urterekin, taldeetako bateko kide izatearen zentzua sendotzen da. Nerabezaroan, gazteek beren sexu-identitatea berretsi behar dute, eta, gainera, lehen harreman afektibo-sexualak sortzen dira, kontrako sexuko edo sexu bereko beste pertsona batzuekiko erakarpena ekar dezaketenak. Azken kasu horretan, nerabeak desberdin sentitzen dira, eta prozesu zail batetik pasa daitezke beren sexu-orientazioa onartu aurretik. Aldi hori mingarria izan daiteke hurbileneko pertsonekin edo prozesu konplexu horri buruzko orientazioa eman dezaketen profesionalekin partekatzen ez bada. Eskolak oso paper garrantzitsua betetzen du ikasleek sexualitatea bizitzeko modu desberdinekiko tolerantzia-jarrerak garatzeko orduan. Eta, horregatik, irakasle garen aldetik, sexu-aniztasuna normalizatu behar dugu, elkarrizketa naturaltasun osoz sustatuz, zintzotasunez eta argitasunez erantzunez ikasleen eta familien artean sortzen diren galdera guztiei, eta kalitatezko materiala emanez, beren kabuz iker dezaten gehiago jakiteko jakin-mina duten. Jarraian, sexu-aniztasuna ulertzeko modu desberdinak jorratzen lagunduko duten zenbait baliabide proposatzen ditut.

 

Aurreko post-etatik  ondorengoa aukeratu dut.

ANIZTASUN AFEKTIBOSEXUALA: HAR DEZAGUN ARNAS !

Ondarroako Ekairen kasua aipatzen da. Horrelako suizidio sozialak berriro ez gertatzeko Ekainek sufritu zuena ez dugu ahaztu behar eta aldi berean tolerantziari ateak zabalik utzi behar ditugu.

 

Amaitzeko ondorengo laburmetraia ikustera gonbidatzen zaituztet.