2021/02/22

EMAKUME BIZARDUNON IRAULTZA


Bizarra daukat 15 urte ditudanetik. Bizarra ateratzen hasi zitzaidanean, emakumea eta bizarra lotzen zituen bi aurrekontzeptu neuzkan; bata, zirkuko pertsonaia lotsagarriak; bestea, amona eroen kontua. Egun lasai bizi dudan arren, hamaika komeria bizi eta sortu ditut honen inguruan eta nire ikasleekiko errespetuz eta gorputzen aniztasuna erakutsi nahiean, honen inguruko hausnarketak eta ebidentziak erakutsi eta lantzen ditut gelan, hauxe izaten ari da nire iraultza txikia.

Hasieran, bizarra kendu gabe ikusten didatenean asko harritzen dira (bigoteaz gain, perila ere baduen irakasle bat sartzen denean gelara, ikustekoak diren aurpegiak geratzen zaizkie jajajaj). Zumurruak hasten direnean, lasaia gaia ateratzen dut eta estereotipoak, edertasun ereduak eta genero identitate eta sexualitea lantzeko paregabea izaten da (batzuek usten dute transa naizela, besteek bollera izan behar dudala derrigor... elkarrizketa aberatsak eratzen dira.

Edertasun eredua eta estereotipoak hausten ditugun irakasleak bagara, aniztasn hori modu naturalago batean bizitzen erakusten diegu eta baita beraien aniztasna lasai erakusteko plaza sortu ere. Orain lasai egiten dudan arren, hasieran aurreko gauean ez nuen lorik egiten eta beldurra ematen zidan gelan sortuko zenak... Orain lasai egiten dut. Curriculum ezkutuaren zati handiena gu geu gara, erabiltzea ezinbestekoa dela iruditzen zait.

Orain dela hilabete batzuk Katalunian sortu den talde bati egindako elkarrizketa irakurri nuen eta badira historian zehar egondako emakume bizardunon lorpenak biltzen dabiltzanak ere, badirudi bat baino gehiago garela zirkuko kateak hausten gabiltzanak! 

Nago gure burua desikasiz eta besteekin hitz egiten soilik sortuko ditugula identitate askeak, eta noski, ikusgarritasuna izanik gure iraultza. 

Aurreko urteetako postak irakurtzen, Ixik egindako hau oso interesgarria iruditu zait, maistraki erakusketan du askatasuna dela gure jomuga. Gure gorputzak kartzelak bilakatzera behartzen gaituen sistema honetatako barroteak hautsi eta kartzela dena plazererako plaza bilakatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. 

Amaitzeko, Kataluniako emakume bizardun talde batek egin duen bideo bat elkarbanatuko dizuet, niri asko gustatu zaitzaidan:



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina