2021/02/22

NI HORRELAKOA NAIZ


Aste honetan identitateari buruzko kontzeptu anitz ikusi ditugu, oraindik jende askorentzat ezezagunak direnak. Baina, argi geratu dena da bakoitza den moduan izan behar dela eta besteok errespetatu behar dugula. Beste hitzekin esanda, bakoitza unibertso bat da, bata bestearengandik oso desberdinak eta desberdintasun hori aniztasunari ateak irekitzen dizkio. Horri esker, jendarte aberasgarri bat dugu gaur egun, genero, kultura, jatorri, sexu orientazio askotako herritarrak ditugu gure inguruan eta horren aurrean ERRESPETUA gailendu beharra dago.

Gainera, identitateen garapenerako curriculum ezkutuak eragin handia dauka. Izan ere, curriculum ezkutuan komunikazio eta transmititzen diren baloreak daude, modu inkontzientean helarazten ditugu mezuak daude. Horregatik, ezinbestekoa da hezkidetzan heztea; ideia eta mezu diskriminatzaileak baztertzeko, umeak nahi duten izaera, zaletasunak etab izateko.

Genero-identitateen inguruan behaketa egin dut eta oraindik umeek zenbait jolas edo ariketa sexuen arabera sailkatzen dituzte: “eso es de chicas”. Modu horretan, azazkalak margotzeko aukera eman nien umeei, baina mutil batzuek aurreko esaldia aipatu zuten eta horregatik ez zuten azazkalak margotu nahi. Hala ere, ez nuen etsi, nire kideari (mutila dena) esan nion azazkalak margotzeko, ikasleek ikus zezaten bai neskek baita mutilek ere azazkalak margotzen zituztela. Horri esker, lortu genuen bi mutil azazkalak margotu nahi izatea. Beraz, berebizikoa da eskolan baita familian ere argi uztea jolasak ez direla sexuen arabera sailkatzen.

Honen harira, hurrengo POSTa gomendatzen dut, kontzeptua ondo lantzen duelako eta hausnarketa sakona ematen duelako. Gainera, asko gustatu zaidan bideoa utziko dizuet genero estereotipoen ingurukoa, TedXMadrid-eko Yolanda Dominguez-en “Revelando estereotipos que no nos representan”
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina