2021/02/22

IDENTITATEA LIBRE GARATZEN


Egia esan, irakurgaian irakurri arte ez dut inoiz autokontzeptuaz eta identitateaz hausnartu. Hori dela eta, oso argigarria egin zait beste ikastarokide batek txertatu duen eskema hau:

Gauzak horrela, identitatearen garapenean faktore asko daude. Eraikuntza pertsonala izateaz gain, soziala ere bada, eta bizitza osoan zehar ematen den prozesu dinamiko zein konplexua da. Eraikuntza hori ahalik eta modurik libreanean egin beharko genukeela iruditzen zait. Horregatik, memearekin lotura, Izaroren Libre partekatuko dut zuekin oso esanguratsuak direlako letra eta irudiak:


Aurreko edizioetako post bat gomendatzeko, Txiñiren hau aukeratu dut. Izan ere, lehenengo eta behin, berak ere Izaroren abesti bera aukeratu du. Jarraian, oinarrizko zehar konpetentziei egiten die erreferentzia, eta horiek ezinbestekoak egiten zaizkigu identitatea garatzeko. Batez ere, Heziberrik aipatzen dituen bostetatik, “Izaten ikasteko konpetentzia” izenekoa aipatuko nuke nik garatzeko eta eskuratzeko zailena iruditzen zaidalako.

Ezkutuko kurrimulumari dagokionez, esan nahi dut eskola ez dela gizartean isolatuta dagoen erakundea, gizarte horren ondorio dela; eta, ondorioz, bertan islatzen dira gizarte horren hainbat ezaugarri. Ezaugarri horiek askotan identitatearen garapenean mugak dira: estereotipo sexualak, hizkuntza sexista, rolen banaketak, irakasleen espektatibak generoarekiko, testu-liburuetako ikuspegi androzentristak… Ez dugu ahaztu behar horiek guztiak gure eskoletan oraindik ere oso presente daudela. Baina eskola ingurune segurua izan beharko litzateke nork bere identitatea garatzeko.

Gainera, nire inguru hurbilean ikusi dut aniztasuna gero eta presenteago dagoela, baina askotan ez diogula “benetan erreparatzen”. Hau da, egon badago eta ondo iruditzen zaigu (gehienetan), baina hurbileko kasuren bat egon arte ez diegu horien beharrei, beldurrei, aldarrikapenei… erreparatzen.

Azkenik, hona hemen nerabe/gazte batek genero-identitateari buruz egindako bideoa:


 



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina