Aurreko asteko lanketa eta aste honetako ibilibidea eta gero, argiago ikusten dut ikasitako guztia desikasi dezakegula. Munduan ikusten dugun aniztasuna, pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, harremantzeko ditugun amaigabeko konbinaketa desberdinen ondorioa da. Aukera dugu jendarte patriarkalak eta heteronormatibitateak inposatutako muga horiek apurtzeko eta gainditzeko, anitasunaz gozatzeko.
Sistema patriarkalak ere, sexu orientazioarekin bide berdina jarraitzen du eta guztion hereteresexualitatea aldarrikatzen du hasieratik. Bilgune Feministaren aburuz sexualitatea ere eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala.
Harreman koital heterosexual horren helburua ugalketa da eta honek markatuko du “ona” eta “txarra”ren arteko hierarkia.
Amelia Barquin-en hitzekin bat nator. Eskolak eta eskola komunitateak eragin zuzena du haurrengan, horregatik ezinbestekoa iruditzen zait bertan egiten den lanketa, bultzatzen dugun ibilbidea kontutan hartzea.
Hezitzaile bezala, identitatea eta aniztasun sexuala lantzeko zein sentsibilizaziorako baliagarriak diren steilas sindikatuaren materiala proposatzen dizuet.
Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu zuten 2017an. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa” behar duelako. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa eta eskolan askotan erabili izan dugun materiala da.
Eremu honetan lantzeko ditugun erronken artean, honako hauek azpimarratuko nituzke:
Sexu-genero sistema salatu eta gainditu.
Heteronormatibitatetik aldendu.
Pertsona bakoitzaren banakotasuna errespetatu.
Aniztasuna modu ez hierarkikoan agertzea.
Aniztasun oraren alde egitea eta ekarbizitza positiboaren alde lan egitea.
Heziekta afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako lanen artean, Maite Magisteritzak egindakoa gogoratu nahi dut, bertan erronka oso interesgarriak gehitzen dituelako. Alde batetik, hetereopatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei, inguru segurua eskaintzea eta beste alde batetik, edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.
Bukatzeko, ipuin hau ere oso polita iruditu zait Lehen Hezkuntzan lantzeko: Iris eta Lila
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina