2021/11/22
LEGEAREN BABESA…...IRAKASKUNTZAREN PROMESA
Hainbat Lege, Dekretu eta Plan ditugu Estatuan eta EAEn, eta zorionez piskanaka bagoaz pausoak ematen hezkidetzan.
Lege-dokumentuei esker euskarri legala izatea garrantzitsua iruditzen zait, baina are gehiago legediak markatzen dituen ildoen edukiak zeintzuk diren eta nola aplikatzen diren errealiatatean, hezkuntzan, alegia.
Marian Morenok, II. Hezkidetza planaren aurkezpenean aipatzen duen moduan,
ez badago sentsibilizaziorik, nola aplikatu?
Zentzu honetan ezinbestekoa iruditzen zait lehendabizi sentsibilizazioa lantzea, irakasleekin , bai familiekin: hiztegia, ikuspegi eta iritzi desberdinak partekatu, ea; ondoren errazago lortuko da ikasleen sentsibilizazioa ere.
Bestalde, esan baharra daukat ez nekiela Euskadiko emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea (2005ko otsailaren 18a) zegoela; bertan aipatzen diren atalak garrantzi handikoak iruditzen zaizkit, horien artean, hezkidetza proiektuak, sexismoa edo emakumeen aurkako indarkeria eta pertsonak, egiturak eta koordinazioa; azken horretan ezinbestekoa iruditzen zaidan irakasleen eta zuzendaritzen arteko koordinazio zuzena aipatzen da, indarkeriaren gaia tratatzeko.
Aurreko urteetako posten artean Hezkidetza sustatzeko legedia aukeratu dut; oso modu bisualean eta erakargarriam aurkeztu du legediaren gaia eta hezkuntzan landu beharreko aspektuak adierazita daude; II. Hezkidetza Planean proposatzen diren 8 zutabeekin berritu eta egokitu daiteke gaur egun.
Azkenik, hezitzaileok eta gizarteko hiritarrok dugun betebeharra esaldi batean laburtuko dut eta bide batez azpimarratu nahi dut akrostikoan idatzi dudana:
Legea mantendu, berritu ….eta …. aplikatu behar dugu!
Aste honetako foroetako aukeretan RAP feministaren aukera izan dugu hausnarketa gisa, eta egia esan musika estilo horrek aldarrikapen ugari egiteko bidea ematen du, besteak beste indarkeria matxista, sexu-estereotipoak, ezarritako sistemaren aurkako borroka, sexua, matxismoa edota lana bezalako gaiei buruzko letra erradikalak erabiliz.
Pikara magazinetik aukeratu dudan rapera bat gomendatzen dizuet:
CAYE CAYEJERA: “Genero zurrunak, mekanismo perfektua ”
Puro Esterotipo abestiaren bideoklipak (2013) uko egiten die ohiko promozio-klixeei, sexu-erasoko egoeretan autodefentsarako gida txiki gisa planteatzen baita, rap estiloan.
GIZA LEGEZ
Lehengo urteko bloga sarreretatik Legeetatik
egunerokora izenekoa aukeratu dut. Horretatik bi gauza gustatu zaizkit
batez ere. Batetik, bertan oharkabean pasa zaidan apreziazio bat egiten du
egileak: legeak ez duela feminismo hitza aipatzen. Uste dut nahiko esanguratsua
dela datuan. Nondik dago, ba, eginda legea? Bestetik, hezkuntza formala eta ez
formala aipatzen ditu eta bien arteko elkarlanerako bideak zeintzuk izan
daitezkeen galdetu. Legeari begira ere ikuspuntu interesgarria iruditu zait.
Egia esanda, legearen inguruan oso ezagutza txikia nuen, beraz, artikulu
gehienak dira niretzat berri. Hala ere, esanguratsu bat aukeratu beharko banu, hau
aipatuko nuke:
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa (2006ko maiatzaren 3a), LOMLOEk (2020ko abenduaren
29a) egindako aldaketez gaurkotutakoa. Izan ere, bertan hezkidetzaren
printzipio nagusiak aipatzeaz gain, 2. artikuluan hezkuntzaren xedeak zehazten
ditu eta etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak laburbiltzen ditu. Uste
dut horiek guztiek oinarri sendoak jartzen dituela hezitzaileok hartu beharreko
norabideari dagokionez.
Legedia hurbilagotik ezagututa, hezitzaileontzat ondoriorik garbiena gure
lana eta indarra non jarri behar dugun jakitea da. Hezitzaileok eman behar
dizkiegu ikasleei tresnak estereotipoak gainditzeko, zaintzarako eta
gizarte-lankidetzarako trebatu behar ditugu, etab. Legeak ondo baino hobeto
zehazten ditu bai egitekoak, bai lan-esparruak. Hitz batean laburbilduta, hau
da gure egitekoa azken batean: emakumeen eta gizonen arteko
eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun eraginkorra sustatzea. Erraza da
esaten, baina sekulakoa da aurrean daukagun erronka.
ERRESISTENTZIEN GAINETIK AURRERA
Hezkidetzaren marko legalean murgilduta gabiltzan honetan, hainbat legeren berri izan dut. 2005eko Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV (euskadi.eus) jarri nahi nuke azpimarra, ordea. Izan ere, lehenengo aldiz nabarmentzen da (lege modura) datuek adierazten dutela bai emakume eta gizonen arteko harremanetan, bai beren garapen pertsonal eta sozialerako aukeretan hierarkizazioak irauten duela.
Abiapuntu horretatik abiatuta, 3 xede planteatzen dira: bizitzaren esparru guztietan aukera eta tratu berdina sustatzeko eta bermatzeko neurriak garatzea —bereziki, diskriminaturiko gizatalde bezala—, emakumeen autonomia suspertzea eta gizartean, ekonomian eta politikan bere posizioa indartzea.
Soka horretatik, gure jarduerarekin lotura zuzena duten atalen artean, 30. artikulua aipatu nahi nuke, honako hau debekatzen duelako:
Sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen testu-liburu edo irakaskuntzako material oro zabaldu eta erabiltzea Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duen oro ere.
Debekuak debeku, oraindik ere testu-liburuetan estereotipoak, emakumearen gutxistestea… uste baino gehiagotan islatzen dira.
Iazko ekarpenak irakurtzen aritu ondoren, Legeen dantza, dantza amaigabea izenburupeko blogeko sarrera hautatu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/legeen-dantza-dantza-amaigabea.html. Izan ere, ondo baino hobeto azaltzen du legearen aurrean erresistentziak agertzen direla. Hona hemen II. Hezkidetza Planean adierazten dena:
“Baina, ikastetxeetan ez da genero-indarkeria prebenitzeari eta hari heltzeari buruzko hirugarren helburu estrategikoaren garapen- eta betearazpen-maila bera bete. Azken urteotan gizartean oro har gertatu den bezala, aurrerapen handiak izan dira berdintasunaren arloan, baina oraindik asko dago egiteko, bereziki harremanen eremuan eta indarkeriaren prebentzioaren eremuan. Horretarako, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa eta lankidetza behar da”.
Hain zuzen ere, ildo horretatikoa da akrostikorako aukeratu dudan leloa: legearen (aurkako) erresistentzia gaindituta, eragileok, den-denok irmo aurrera.
AURRERA!
Legediari buruz…
Akrostikoa egiteko, material osagarrietan Izaskun Landaidari egindako elkarrizketari eutsi diot.
Josuneren blog sarrera aukeratu dut ondoko arrazoiengatik:
- Izenburua asko gustatu zait.
- Legeak hainbat ideiekin eta erreferentziekin loturak egin ditu.
- Haur Hezkuntzarako ekarpenak egin ditu azpimarratzen etapa horrek garapenean duen garrantzia.
Legeen ezagutzari buruz dagokionez...
Asko ez ditut ezagutzen onartu behar dut. Aipatutakoa ez du esan nahi, bertan agertzen diren bete beharrak ez ditudala betetzen. Ausartuko nintzake esatera hezitzaile gehienok ezagunak izan ala ez ezagunak izan bere egunerokotasunean kontuan hartzen ditugula. Hori dela eta denak dira esanguratsuak.
Aurreko paragrafoan aipatutakoa erantzu sinplea irudi dezakenez ondoko hausnarketa konpartituko dut zuekin. Askotan entzuten da legea gizarte baino polikiago joaten dela. Kasu honetan zalantzan jarri nahiko nuke baieztapen hori.
1978-ko Espainiako
Konstituzioaren bi artikuku hauek jasota daude:
14. artikulua: espainiarrak berdinak dira legearen
aurrean, eta ezin da inolako bereizkeriarik egin jaiotza, arraza, sexu,
erlijio, iritzi edo bestelako egoera edo inguruabar pertsonal edo
sozialengatik.
Hau oso esanguratsua da. Kasu honetan ematen duelako gizarteko gehiengoari, inola ere ez osoari, legeak aurre hartu diolako. Honek erronka hau planteatzen dit nola egingo dugu orain arte hori barneratu ez dutenek barneratzeko. Erronka honi aurre egiteko garrantzia harten dute aurrera eraman diren politikak eta eramango behar direnak eta hezitzaileon kasuan sortutako planak eta plan horiek aurrera ateratzeko politikak.
Ondoria niretzako: segi aurrera, kritikoa izan, ez itxoin lege bat sortu arte edo dagoena berritu eta egokitu arte egin beharrekoak egiteko.