Ba ez, Cleopatra ez, nik ez nekien. Eta Cleopatra bezala, emakume askoren protagonismoa historian zehar ezkutaturik gelditu da, norbaiten alaba, emazte ... hutsa modura aurkeztu dizkigutelako.
Asko eta asko dira historia zehar funtzio garrantzitsuak izan dituzten emakumeak, baina, hauen lana, pentsamendua, gustuak ... ikustezinak dira.
Patriarkatuak, bere mekanismoak ditu ikustezintasun hau posible egiteko: androzentrismoa, sexismoa eta emakumearen jabetza lapurtzea.
Erreferenteak izatea, emakumearen presentzia ikusgai izatea oinarrizkoa dugu, identidadea eta boterea gara dezagun.Aurreko edizioetatik Goretti Eskalza-ren HISTORIATIK EZABATUAK post-a aukeratu dut. Gaiaren laburpena nola egiten duen gustatu zait, baita sortutako akrostikoa ere. Beste emakume asko ezagutzeko aukera emnatu du bere esteken bidez. Hobekuntza moduan, Artemisia Gentileschi-ren inguruko biografia laburtzea proposatuko nuke.
Erreferentziazo emakume bezala, AIXA DE LA CRUZ aipatuko dut. Bilbotar idazle eta dramaturgoa da.
Erronketaz aritzeko, aurreko gaian ikusitako lege batera joko dut berriro ere. Legea bete dadin ezinbestekoa da, hauxe da erronka!
Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a). Interesgarria iruditu zait, HEZKUNTZA esparruak argi eta garbi adierazten dituela, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan:- Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak:
- Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
- Aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitza ereduen errespetua.
- Curriculuma eta material didaktikoak:
- Hezkuntza Administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute.
- Pertsonak, prestakuntza eta egitura:
- Administrazioak genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute
- Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin
- Eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.
Erreferenteak ezinbestekoak dira, baita sortzaileak ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina