Aurreko
edizioetako ikastarokide baten post-a aukeratzean, INFRAEMAKUMEAK
izenekoa egin zait deia, bai aukeratutako izenburuagatik (eta honi
loturiko azalpenagatik), baita igarrerabili dituen bideo eta adibideengatik
ere.
Euskal
emakume aintzindari bat aukeratzeko garaian, gugandik gertuko bat topatu
dut, ustez, irakurritako beste artikulu
guztietan agertu ez dena eta niretzat zinez ezezaguna zena:
Magdalena
Moujan Otaño, Beltxa etxekoentzat eta hurbilekoentzat, Pello Mari Otaño
bertsolari zizurkildarraren biloba zen. Ama bezala, Argentinako Pehuajón jaio
zen. Matematikan doktorea, Lanean jardun zuen, besteak beste, Energia
Atomikoaren Batzorde Nazionalean, hainbat unibertsitateetan… Beltxa ez zen
izan, ez, edonor. Ezagutu zuten guztien aburuz, langilea, euskalduna eta handi
bezain apala zen.
Bazuen idazteko zaletasuna, bereziki zientzia fikzioaren esparruan. Horren
lekuko, 1968ko Argentinako zientzia fikzio alorreko ipuinen Sari Nagusia
eskuratu zuen “Gu ta gutarrak” idazlana. Obra honek bide zaila izan zuen
Espainian: Fraga Iribarnek, Informazio ministro frankista zenak, zentsura
ezarri eta editatuta zegoen ipuina sekuestratu zuen, “porque atentaba
directamente contra la unidad de España”.
Beltxa Mar
del Platan zendu zen 2005ean, 79 urte zituela. Bere gorpuzkinak La Platako kanposantuko
Otaño familiaren hilobian daude jasota, ama Teresa eta Pello Mari eta Malen
aiton-amonen ondoan.
2018ko
Euskaraldiaren harira, Hernandorena Kultur Elkarteak ipuina bere osotasunean irakurtzeko bidea jarri nahi izan du, bai gaztelaniaz, Beltxak idatzi bezala,
baita 2018ko azaroan zendu den Xalbador Garmendiak euskarara ekartzeko egin
zigun itzulpen dotore eta bikainaren bidez.
Zorionez, gizarte osoari begira, egun badira hainbat
saiakera literaturaren esparruan, emakumeek egindako ekarpenekin liburuak
argitaratzekoa, bai mundo mailako emakumeak kontutan hartuta, bai euskal
emakumeak egindakoak bakarrik. Liburu hauek irakurterrazak dira eta
ilustrazioak erakargarriak; niri ondo etorri zaizkit gure iragan hurbileko eta
ez hain hurbileko makina bat emakume ezagutu eta beren lanen berri jakiteko.
Emariak liburua:
Emakume
bidegileak (Hernaniko Udal Liburutegia)
50 bider
errebelde liburua
Aldiz, eremu
hezitzailetan eta ikastetxeei begira,
curriculumari itzulipurdi bat eman beharko litzaioke eta hezkidetzako 2.
Planean agertzen den 3. zutabeko "Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien
ekarpen soziala eta historikoa"ri erreparatzen hasi, ikasgeletako material eta testuliburuetan
zehazki, emakumeek gizakiaren historian zehar alor guztietan egindako
ekarpenak ikustaraziz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina