Historia berridazteko beharraz aritu gara bloke
honetan, historia edo akaso, HERSTORIA idaztekoa. Zergatik? Ikuspegi feminista
batetik egin behar delako. Ingeleseko history-tik abiatutako neologismoa da,
berez etimologiarekin zerikusirik ez duena, hitz joko bat baizik. Hala,
"his-story" hitzak historiaren erdigunean gizona edo maskulinoa jarriko luke, eta
"her-story" terminoak, berriz, emakumea edo femeninoa.
Izan ere, patriarkatuaren mekanismoak ditugu
androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioa edo lapurreta. Horiei aurre egiteko, historian
zehar eta gaur egun EMAKUKEEK giza-garapenari EGINIKO EKARPENAK
➠BALORATU
➠ERREFERENTE BIHURTU
behar ditugu.
Eta ekarpen horiek EZKUTATZEKO ERABILITAKO ESTRATEGIAK
IDENTIFIKATU eta horiek DESAKTIBATZEKO moduak sortu. Dagoeneko hasiak
badira/bagara ere, oraindik bide luzea dago egiteko.
ERRONKAK
Hezkuntzan, curriculuma eta material didaktikoak moldatu beharko ditugu,
hala aipatu dugu gainera behin eta berriz ikastaroan zehar. Gogoan eduki behar
genuke Gerda Lerner-ek esandakoa: “Emakumeak menpe mantentzeko modu
nagusietariko bat beraien borroka era lorpenen historia beraiek ez ezagutzea
izan da”.
Nire ustez, alderdi ludikoari ere eutsi beharko genioke. Horretarako
hainbat material dago, hala ere, beti gehiago sor ditzakegu edo ditzakete geure
ikasleek baita ere. Orain gabonak datoz, eta opariak erosteko orduan aintzat har
genitzake…
Hona hemen baliagarriak izan daitezkeen hainbat esteka:
●Karta joko bat
●Beste bat
●Nor da nor?
●Irratsaioko audioak
●Feminismoa aldarrikatzen duten hainbat emakume ilustratzaile
Baina are garrantzitsuagoa deritzot maskulinitateak lantzea
eta Gema Lasartek dioen moduan, gizonek haien pribilegioetatik askatu eta dena
kuestionatzea.
Hain
zuzen ere, gaurkoan hautatu dudan emakume aitzindariak, Arantxa Urretabizkaia Bejaranok,
honi egiten dio erreferentzia Emakundek sustatutako Gizonduz Eusko
Jaurlaritzaren ekimenari buruz hitz egiten baitu telebistan
"Gure historia ez digute kontatu, orduan ari gara asmatzen aspaldi asmatutako gauzak. Neronek asmatu ditut gauza pila asmatuak zeudenak, eta nik uste nuen asmatzen ari nintzela: eta berdin nire lagunek. Eta idaztean berdin.”
Arantxa Urretabizkaia
Loiolako
Txominenean (1947ko uztailaren 1ean) jaiotako idazle honek lehen eta orain egin
dituen ekarpenek erabateko balioa dutela uste dut. Bera dugu euskaraz eleberri
bat idatzi duen lehen emakumea: Zergatik Panpox (1979, Hordago). “Ez nekiena da
euskararen munduan zein egoeratan geunden. Norbaitek esan izan balit, idazten
ari nintzenean, zurea izango da emakume batek euskaraz idatziko duen
lehenengo eleberria... bada, ez dakit ausartuko nintzatekeen.” Eta bera
dugu, baita ere, Hondarribiako alardearen borrokan aritu den protagonistetako
bat: Bidean ikasia (1993-2016) (2016, Pamiela).
Aurreko edizioetako Artaldetik at ikastarokideren posta
hautatu dut “Infraemakumeak”. Zera dio “Berri Txarrak-en azken diskan
Infrasoinuei erreferentzia egiten zaien bezala, eta haiek deskribatu dituzten
moduan "Infrasoinuak eguneroko zarataren azpian dauden hotsak dira”
emakumeak ere hala gara". Hortaz, “Emakumeak ez gara hala” idatzita ikusteko borroka
dezagun!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina