Aurreko
edizioetako ikastaro kideek egindako post bat aukeratzerakoan F!ONAren
Emakumeak ere historiako protagonista aukeratu dut, bere ekarpenean
emakumeen izen anonimoekin egindako hitz jolasagatik. Edozein txokotan, edozein
momentutan gauza txikiak eginez historia eraldatu zuten, eraldatzen ari diren
eta eraldatuko duten emakume guzti horien omenez.
Euskal emakume
aitzindari bat hautatzea kosta egin zait, historian ekarpenak egin
dituzten hainbat eta hainbat emakume
etorri baitzaizkit burura. Baina bertsozalea izanik; egun dagoen egoerara
nondik iritsi garen, nori esker iritsi garen gogora ekartzea garrantzitsua
iruditu zait.
Eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkei
dagokionez hauek aipatu nahiko nituzke:
- Historiako emakumeak ikustarazi, beraien
bizipen eta guztiontzat eta batez ere belaunaldi berrientzat eredu izan
daitezen.
- Emakumeon ahalduntzea; emakumearen
presentzia eremu desberdinetan bermatuz.
- Jarrera sexistak geldi arazteko helburuz,
aniztasunean, errespetuan eta tratu onetan heztea.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina