2019/12/09

Emakumeen ezagutza denontzat balioan


Astean zehar emakumeen presentzia, protagonismo eta ekarpenen inguruan historian zehar sistematikoki egin den lapurretaz ikusi dudanak, berreskuratze lanak ez ote diren hain errazak pentsatzera eraman nau.

Hau esateko oinarria, oso gaurkotuak diruditen ikas-materialak aztertu ditudanean topatu dut,  ekarpen horien inongo arrastorik ez baitut aurkitu eta, bestalde, geure inguruan eta askotan mahai berean ditugulako geure ekarpenak eurenak egiten dakizkiten estrategia sendoak erabiltzen dakizkitenak ere.



Aurreko edizioetako Olatz-en “Emakumeak protagonista” post-a aukeratu dut, dion bezala, “emakume aitzindari bat aukeratu beharrean, agian aitzindari izan gabe, baina ezarritako rolak gainditzen eta besteen esanei jaramon handirik egin gabe aritu ziren Zuloak-eko neskak aipatu nahi nituzke, baita Anari, Zea Mayseko Aiora Renteria, Perlak, Mursego edo garai batean gogor jardun zuen Sorkun ere, gizonen mundua dirudien horretan beraien tokia egin dutelako”.

Olatzen abiapuntuari jarraiki Anari sortzailea aukeratuko dut erreferentziazko emakume bezala non aste honetako gaiari loturik bere aipu hau jaso nahi dudan:


"Topikoa da esatea gizonek idazten dutena unibertsala dela, hau da, denena dela, eta emakumeek egiten duguna soilik emakumeentzat dela. Larriena zera da, emakumeok, neurri batean, sinetsi dugula hori eta, gainera, topiko horren arabera, emakumearenak gutxiago balio duela. Oso gai potoloa da, eta, egia esan, niri ere kostatu zait horretaz jabetzea."



Eremu hezitzailean eta jendartean erronka handia dugu emakumeok giza-garapenari eginiko ekarpenak ikustarazteko. Honetan dihardute hainbatek eta jarraitzen dudanetako bat  http://www.mujeresconvalor.es/ bloga da.


Eta horiek geure curriculumetan txertatzea ezinbestekoa zaigu guztioi. Aholkulariok lagun dezakegu gabeziaren jatorriaz  jabetzen eta Emakunderen “Nola landu eta aukeratu ikas-materialak” eskura ditugu lan hori irakasleekin aurrera eramateko, eta irakasleek ikasleekin.
Elhuyarrek ere lan berria eskaini digu orain gutxi: Emakumeak zientzian karta-jokoa emakumezkoak zientzialari garrantzitsu gisa ezagutarazteko eta ikasleentzat inspirazio eredu izan daitezen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina