Aurreko
edizioetako posten artean Begoña Mentxakarena aukeratu dut: Gure esku dago
paradigma aldaketa. Oso ondo azaltzen duelako nola baztertu diren emakumeen
ekarpenak era sistematikoan, eta zenbat lan egin behar dugun gure presentzia
bermatzeko Historian.
Erreferentziazko emakume bezala Julita Berrojalbiz aukeratu dut, Irakaslea, ikastolen mugimenduaren bultzatzailea Bizkaian, eta Lauro Ikastolaren
sortzaileetako.
Ajangizen (Bizkaia) jaio zen 1923ko otsailaren 19an,
eta Bilbon hil zen 1998an.
Bizkaiko
lehen ikastola Bilboko San Nikolas elizako katekesian ireki zuten, eta irakasle bezala Julita hasi zen. Urtebete iraun zuten leku hartan, eskari baten ondorioz
kanporatu egin baitzituzten; orduan, Iralabarriko frantziskotarren lokal batera
mugitu ziren; azkenean, 1959ko urtarrilaren 9an hasi zituzten eskolak, 3 eta 8
urte bitarteko haurrekin.
Baina
handik ere bota zituzten. Ez zekiten nora joan, ezta zer egin ere, eta Julitari
bururatu zitzaion etxetik etxera joaten hasi behar zutela.
1960an
Bilbon bost ikastola-sukalde ari ziren lanean; Julitaren etxean 12 ikasle ari
ziren ikasten.
Baina
1965ean jarri zen indarrean Irakaskuntzaren Lege Berria, eta ordutik,
batxilergoa egin ahal izateko, ikastetxe ofizial batean ikasi behar zen; modu
horretan, ikastola legeztatzea proposatu zuten helburu gisa. Azkenean
Resurreccion Maria de Azkue ikastola 1966an ireki zuten Julita zuzendari pedagogoa zen, eta metodo pedagogiko berrien
ikaskuntzan eta aplikazioan zentratzen zen.
Ikastolen
legeztatze prozesuaren hasieran laguntza bila joan zen Julita Euskaltzaindiara.
Euskaltzaindiak
1967an izendatu zuen dagokion kide eta 1998an ohorezko kide.
Gure eremu hezkidetzaileetan lantzeko erronkak hauek dira nire ustez:
- Etapa guztietan erabiltzen diren materialak hausnartu: Haur Hezkuntzan. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.
- Ikuspegi hezkidetzailez materialak aukeratu.
- Emakumeen ekarpenak txertatu curriculumean.
- Patriarkatuen mekanismoak emakumeen ekarpenak eskutatzeko azalaratu.
Amaitzeko, Hemen duzue Txurdinaga Berritzegunean egindako Unitate Didaktikoa: Emakumeen abotsak ikustarazten
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina