Aurreko urteetako AneLe-en post hau aukeratu dut: Emakumeen
presentzia eta ekarpenak pixka bat beherago ulergarria izango den
zioagatik ;-) (Klaro, klik ez baduzue egiten, eta zerbaitxo
irakurtzen, ez da ulertzen)
Euskal emakume
aitzindari bat. Emakume sortzaile bat. Lehenengo ideia,
WikiEmakumeak-era
joatea izan da. Beno, lehenengo-lehenengoa lagunei whatsapp bidez
galdetzea. Baina berandu eta igandea denez ez dut egin.
Bigarren ideia gaur
egungo euskal musikariren bat (Afrika,
Anari, Ines,
Lorea eta Eva)
aipatzea. Errezegia (zer sortu duten aipatzea) eta zailegia, euren
lana besterik ezagutzen dudalako.
Hirugarrenean
(aidanez ez) gaur egungo feminista eta sortzaile ezagun bat aipatzea
otu zait: June
Fernandez (PikaraMagazine,
10
Ingobernables) ala Irantzu Varela (El
Tornillo, umorea).
Ta azkenik (noiz ba?) heldu zait inspirazioa. Irakaslea, idazlea, zientzalaria, argazkilaria, esataria,
zuzendaria, feminista... Bada gaur egun horrelako norbait eta euskal
herrikoa? Bai ba, bera Lorena
Fernández (@loretahur
Twitterren) da: Deustu
Unibertsitateko nortasun digitalaren zuzendaria, Filipinas,
tierra de tifones liburuaren idazlea, bere blogean emakumeen
ikusezintasunari buruz idazten du eta jendearen aurrean honen
inguruan hitz egiten du.
Horrez gain 12
miradasen idazten du baita ere eta Emakume Teknologoarentzako Ada
Byron sariaren batzorde zientifikoko eta antolaketa batzordeko
kidea da.
Oso gustuko
dudan projektu baten sortzailea eta aholkularia: InspiraSTEAM.
Bertan azaltzen duten moduan “nesken artean zientzia eta
teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako
sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa,
zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.”
Lorenari galdetuta
ea zergatik neskek gutxiago hartzen dituzten zientzietako ikasketak,
honakoa esaten
du: “Gai askoren batuketa da, estali beharreko hamaika
zulotatik ura galtzen duen hodi bat”.
Bukatzeko, Lorena
Espainiako 6 emakume
zientzialari aipagarrienetako bat bezala izendatu dute aurten.
Benetan historia
egiten ari dala emakume hau!!
Zelan eragiten du
guzti honek gugan? Neskato baten eta bi mutiltxo aita bezala, argi
daukat ikusi ezin dana ezin dala ikasi. Eta ezin bada ikasi ez da
inorentzako erreferente izango. Eta ez bada erreferente inorentzako,
nork nahi izango du hori ikasi?
Etxean Liburu hauxe
daukagu.
Amomarena baina gurean geratzen dana. Eta noizbehinka apaletik
mahaira bidaiatzen du, norbaitek begiradatxo bat bota diezaion.
#bdbtz, Lorena ez dago WikiEmakumeak-en...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina