Baliabide hezkidetzaileak euskaratzeko saiakera xumea egin dut.
2013. urtean eman zuen argitara Campaña Nacional contra las violecias hacia las mujeres-ek jolas sorta interesgarria Argentinan. Egia da, ez dudala lan osoa euskaratu, soilik jolas bakarra, eta moldatu egin dut gainera, hainbat material ez bainuen eskura; baina hona hemen nire ekarpena, akaso baliagarria izango delakoan...
Rol eta esterotipoei buruz hausnartzeko jolas aproposa:
2020/02/06
IDENTITATEAK
Aurreko urteetako ekarpenetatik hauxe
bertaratu naho dut:
Bertan egin dituen
ekarpenak oso interesgarriak direlako eta baliabide erabilgarri asko partekatu
dituelako.
Bestalde Heziberri
2020planetik norbera izaten ikasteko (62orria) ataletik Hitzez, hitzez gabeko
eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia kontutan hartuta, curriculum
ezkutuan kontuak hartu beharko genituzke gauza asko, besteak beste, heldu
bezala zer nolako erabilera egiten diogun hizkuntzari, hezkidetzailea da?ez
sexista?...Gure gorputz-adierzpenak estereotipatuak dira? Epaiketarik egiten al
dugu? Askatasuna dugu sentimendu eta emozioetaz hitz egiteko? Errespetatzen al
ditugu besteak?, etab.
EZ DA NOR DUZUN GUSTOKO BAIZIK ETA NOR ZAREN
Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean oinarrituta egonda, gizartea bi talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz aurkakoak, izaeraren, portaeraren, itxura fisikoaren, bizitzaren aurreko jarreren, xedeen, eta sentitzeko moduen ... arabera bereiziak. Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patrialkalak oinarrian dituen bi arkeotipo zurrunak baina askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patrialkal horrek ezarri arren.
Ideia honekin bat datorren Janire Itsasoren, SISTEMA BITARRETIK HARATAGO post-a aukeratu dut oraingoan.
Heziberri 2020 aztertuta identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut (62. orrialdea):
Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Norberari bizitzako hainbat egoera eta esparrutan sortzen zaizkion sentimenduez eta pentsamenduez hausnartzea eta norberak egiten dituen ekintzez gogoeta egitea, eta, horien gainean
egiten den balorazioari erreparatuta, haiek sendotzea edo doitzea; finean, pertsonaren autorrealizaziorako bidea egitea bere dimentsio guztietan, etengabeko hobekuntzaren bidez.
Ezkutuko Curriculumaren bitartez, ikasleei trasmititzen diegu zer dagoen baimenduta eta zer ez, zer espero dugun eurengan, nola erlazionatu behar den gainontzeko ikasleekin eta irakasleekin...
Kontzienteak izatea funtsezkoa da, gure sinismenak ezagutzea, ikasitako desikastea... Zer transmititzen dut?, zer aldatu behar dut, nire jarreran, jokaeran, pentsatzen moduan ...?
Eskoletan hitzegiten hasi gara homosexualitateaz, orientazioa sexuala lantzen da baina ez IDENTITATE SEXUALA. Ez da nor gustatzen zaizun baizik eta nor zaren.
Mikele Granderen bideo bat eskegiko dut, handia bera benetan!
2020/02/04
Pepa eta Peperen istorioa
Argi dago baliabide ugari daudela interneten, baino askotan zaila izaten da horiek euskaraz aurkitzea. Beraz, kasu honetan, pila bat gustatzen zaidan baliabidea euskaratu dut: "Pepa eta Peperen istorioa", Carmen Ruiz Repullok bere hitzaldietan kontatzen duena.
Istorio bat denez, ipuin moduan idatzi dut "mystorybook" aplikazioa erabiliz. Ez nuen aplikazioa ezagutzen eta ez dizkit aukera handirik eman irudiak txertatzeko orduan, baino nahiko txukun gelditu dela esango nuke. Norbaitek akatsik sumatuko balu edo aldaketarik egiteko beharra, nirekin kontaktuan jarri, oraindik aldatu leikelako.
Istorio hau, genero indarkeriaren indikatzaileak identifikatzeko oso baliagarria dela uste dut. Beraz, nire ustez, oso tresna garrantzitsua eta erabilgarria.
Publikatzeko arazoak izan ditudanez, Google Argazkien esteka bidaltzen dizuet:
https://photos.google.com/u/2/share/AF1QipNazvMjFUEzWwqGynCBuJeEF7wyz4_wAijgAdEV__fWqATg4yQemFRdlmxw9HxLrQ?key=Y19HVHV4bVpBWW9vbFlZeHRnekstZE5KSVBvZFNR
Lortzen dudanean, esteka egokia txertatuko dut.
Istorio bat denez, ipuin moduan idatzi dut "mystorybook" aplikazioa erabiliz. Ez nuen aplikazioa ezagutzen eta ez dizkit aukera handirik eman irudiak txertatzeko orduan, baino nahiko txukun gelditu dela esango nuke. Norbaitek akatsik sumatuko balu edo aldaketarik egiteko beharra, nirekin kontaktuan jarri, oraindik aldatu leikelako.
Istorio hau, genero indarkeriaren indikatzaileak identifikatzeko oso baliagarria dela uste dut. Beraz, nire ustez, oso tresna garrantzitsua eta erabilgarria.
Publikatzeko arazoak izan ditudanez, Google Argazkien esteka bidaltzen dizuet:
https://photos.google.com/u/2/share/AF1QipNazvMjFUEzWwqGynCBuJeEF7wyz4_wAijgAdEV__fWqATg4yQemFRdlmxw9HxLrQ?key=Y19HVHV4bVpBWW9vbFlZeHRnekstZE5KSVBvZFNR
Lortzen dudanean, esteka egokia txertatuko dut.
Espero det gustokoa izatea... Nire eskuhartzea, jendartean partekatzea izango da.
Ondoren, istorioa gaztelaniaz Carmen Ruiz Repullok kontatuta:
Identitatea ez da izaten, egoten da.
HAu da gomendatu nahi dizuet post-a: https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/identitateei-buruz-hausnartzen_75.html, oso post "osoa", hausnarketa sakona eta eskaintzen dituen materialak oso erabilgarriak. Mila esker!
Beste aldetik, hau da nire meme:
Heziberri 2020 proiektuaren 27. artikuluan, hauxe irakur daiteke: “Hezkuntza‐jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa, bestetik, bazterketa‐ eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena. Bi horietan, jakina, baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako. Gizarte‐talde guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu.
Curriculum ofizialean agertzen ez diren ikaskuntzen multzoari esaten zaio curriculum ezkutua, gizarte-eragineko ariketa baten ondorio edo asmo izan, eta hezkuntza formalaren barruan aplikatzen direnak. Curriculum mota hori ez da letren eta legeen hizkuntzan maneiatzen, ideologian, sinesmenetan eta sinbologian baizik. Hezkuntza-prozesua giza prozedura bat da, eta bere berezitasunean gordetzen du aberastasunik handiena. Estatutik ezartzen den curriculum ofizial horretan pentsatzen badugu, ekitatearen balioaz hausnar dezakegu, eskubideen berdintasuna bermatzen duen elementu gisa. Baina, era berean, ezinezkoa da pentsatzea herrialde bereko haur guztiek gauza bera ikasiko dutenik, curriculum bera izanda ere. Desberdintasunak, ñabardurak eta tesiturak irakaskuntza-ekintzaren araberakoak izango dira, bai eta irakasleek dagoeneko badatozen ezagutzak transmititzeko moduaren araberakoak ere.
Ikasgelan identitate-aniztasuna lantzeko 5 baliabide:
Literatura: haur ipuinen eta gazte literaturaren katalogo handi bat dago, non LGTBI pertsonaiak agertzen diren. Lehen etapa horietan asko lantzen da identitate sexuala, edozein pertsonak bizi litzakeen eguneroko eta benetako egoeren bidez.
Zinema: filmak edo film laburrak sexu aniztasuna gelan lantzeko beste baliabide interesgarri bat izan daitezke. Pertsona homosexualek, bisexualek, intersexualek, transexualek eta abarrek igarotzen dituzten prozesuak azaltzen dituzten hainbat filmografia daude, ikasleak enpatizatzen lagun dezaketenak. Agian une egokia izango da gogoeta egiteko zergatik izan heterosexuala edo identitate sexuala sexu biologikoarekin bat etortzea den "normalena", eta gainerako aukerek desberdina izatea esan nahi dute!
Dinamikak: enpatia, estereotipoak, genero-rolak, gizartearen manipulazioa eta abar lantzeko, tolerantzia, errespetua eta sexu-aniztasunarekiko sentsibilizazioa sustatzen duten jarduerak egin daitezke ikasgelan.
Gida didaktikoak: ikasleei edo familiei aniztasun sexuala ulertzen laguntzen dien material guztia ongi etorria da. Gelan erabiltzera animatzen zara?
Kantuak: artista ezagun askok kantak konposatu edo abestu dituzte sentitzeko, nahi izateko edo identifikatzeko modu ezberdinen inguruan. Horregatik, eta gazteei musika zein garrantzitsua den eta zer gustatzen zaien jakinda, baliabide bikaina izan daiteke ikasgelan aniztasun sexuala lantzeko.
Azkenik, ikasleei galdera batzuk egitera gonbidatzen zaitugu, hausnarketa sakona egin dezaten: zer da zuretzat normala izatea? Zure ustez, zer ezaugarri ditu pertsona normal batek? Normala zarela uste duzu? Zergatik? Zer da desberdina izatea? Hau jarduera ona izan daiteke gaia sartzen hasteko edo hausnarketa sakon bat ixteko!
Azkenik bideo polit bat identitateak "mugitzeko" pixka bat. Gozatu!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)