2020/01/25

BAIIIIIIIIIIIIIIIIIII ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEARI baiiiiiiii

BAIIIIIIIIIIIIIIIIIII ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEARI baiiiiiiii   AUKERA AKADEMIKO LIBREA SUSTATZEARI.




Hainbat datu interesgarri neska-emakume, mutil-gizonen arteko gradu aukeraketaren inguruan.


ESTUDIO SOBRE LAS DESIGUALDADES DE GÉNERO EN LOS SECTORES DE MEDIA Y ALTA TECNOLOGÍA: Una visión desde las empresas (2018)

https://tomillo.org/wp-content/uploads/2018/12/Estudio-desigualdades-genero-sectores-mediayalta-tec_Informe-final.pdf


Hauxe nik aukeratutako posta, garrantzitsua iruditu zait lehenengo Orientazio inguruan haur eskoletako hezitzaileen lana oso garrantzitsua dela iruditzen zaidalako, zenbaitetan guk geuk, ez badugu behar bezala baloratzen, bestetik berriz hezkuntzako langile eta eragile bezala adi egon behar dugula momentu oro azpimarratzen duelako hezkidetzaz haurren  hezkuntza ibilbide hasieratik bustitzea, haur, familia, auzoa, hau da, komunitate osoa, oinarrizkoa delako.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/orientazioa.html


Bideo interesgarria benetan, stem zientzia eta teknologia inguruan "Emakumeak Stem disziplinetan". Marta Macho EHU-ko irakaslea eta 2016an Emakunde saria jaso zuenarena.

Gaur bertan egunkari batetan ateratako artikulua Noticias de Gipuzkoa 2020-01-24
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2020/01/25/presencia-femenina-sube-12-rama/1010621.html

%12a igo dela nesken artean industria alorreko aukeraketa nesken artean, berri baikorra dela esaten du, bestalde ere Lanbide Heziketako ikasketak burutzen dituztenen artean lana topatzearen portzentaia "Duala" aukeratzen dutenen artean oso handia dela. Gogoratzen du ere osasun eta zerbitzu arloa nesken aukeraketa mutilezkoena bana altuagoa dela oraindik apur bat txikitzen ari bada ere bien arteko aldea.

Tutoretza eta orientazio planifikazio hezkidetzailerako aspektu hauek kontuan hartu ditugula ziurtatu eta egiaztatuko dugu:

- Emakumeen gaituadunak balioan jarri.
- Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua sustatu eremu publiko zein pribatuan.
- Afektibitatearen heziketari garrantzia eman, bereziki mutilei.
- Elkar ardura eta zaintza ardatz eskola, etxea, aisialdi eta jendartean.
- Identitate eta bizitza eredu anitzak eskaini genero esteotipatuak gainditzen dituzten ereduak.
- Lanbiderako orientazioan ez aurkeztu irudi estereotipatuak.
- Lanbidea izatearen zentralitatea baztertu, emakumeen enplegua 2. mailakoa izatea.
- Hikuntza hezkidetzailea erabili eta gure komunikazio estiloa zabaldu.
- Metodologian nesken autonomia eta parte hartze parekidea bultzatu.

Amaitzeko esaldi esanguratsu hau,

“Ez izan zalantzarik, konprometiturik eta etengabe diharduen  herritar talde bakar batek  mundua aldatzeko ahalmena dauka” Margaret Mead 

Orientazioa ez da gauerdiko eztula


Orientazioa, ezta gauerdiko eztula 

Hezkuntzako beste altxorra dugu oraingo honetan orientazioa. 

Orientazioa bideratzen denerako lapikoan heziketa-osagai gehienak aspaldian sartuta daude: nesken autokonfidantza falta, curriculum androzentrikoa, hizketa sexista eta errepresentazio falta, espektatibetan genero-kutsadura nabaria.  Beraz, nola ten tortilla honi buelta emateko hain epe laburrean?

Agian, Torrentek du erantzuna? 😛



Marian Morenok emandako aholkuez gain, asko gustatu zaizkit Amparo Tomé egindako txosteneko konparaketak, bat nator esandakoaz:
arrakasta/adiskidetasuna; isiltasuna/harrokeria; porrota/perfekzioa/edertasuna/bazterkeria; pasibotasuna/agresibitatea/amore ematea/zigorrak jasotzea.

Guzti honegatik esan nahi dut orientazioa ailagatzen denerako plater erdia baino gehiago eginda dagoela. Aste honetako bideoak argi erakutsi dute zer esaten ari naizen.

Ildo honetatik jarraituz asko gustatu zait aurreko edizietatik Amaia Chuecarena aukeratu dut: Non nongoa, han zangoa.
hezkeh0506.blogspot.com/2017/02/non-gogoa-han-zangoa.html


Bera ondorio hauetara ailagatu zen bere lanean: 
  • Neskekin haien autokonfiantza sendotu; neska eta emakumeen ahalduntzea sustatu
  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea. 
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea: elkarbizitza arauak berdefinitu, elkar ardura eta zaintza ardatz hartuta. Parte hartze parekidea sustatzea: nesken autonomia eta parte hartze parekidea sustatzen duten metodologiak zabaldu.
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
Bere lanean bideoan aportazioak oso interesgarria izan dela uste dut.

Platerraren zati handi eginda dagoela esan arren, oraindik badago betarik, badago aukerarik. Hortik abiatuta hurrengo bideoan datorrena: 




El concurso "El trabajo en 2030", inciativa puesta en marcha por el Future For Work Institute con el objetivo de propiciar que las nuevas generaciones se interesen y conversen sobre los desafíos del futuro del trabajo del que serán protagonistas ha elegido el proyecto "La Entrevista", elaborado por Carlota, David, Diego, Andrea y Laura, alumnos del Centro Educativo Juan Comenius de Valencia, como ganador de su segunda edición.
"El motivo por el que hemos premiado este video es porque recoge de manera creativa varios de los desafíos que nos depara el futuro del trabajo", apuntan desde el FFWI. "En él se aprecia la diferente visión del mundo del trabajo que tienen los jóvenes de hoy respecto a la que tienen sus padres y también deja en evidencia cómo nosotros, los padres, podemos estar transmitiendo inconscientemente a nuestros hijos nuestros paradigmas respecto al trabajo".

Bideo honek gauzak apurka-apurka aldatzen doazela erakatsi nahi digu.  😊😊

Orientazioa eta aukera akademikoez hausnartzen.


Adituek diote meme on bat egiteko hiru baldintzak bete behar dituela, Laburra izatea, testu gutxikoa. Memean agertzen diren hitzak, sentimenduetara jo behar dute eta gogoratzeko erraza izatea. Hona hemen nirea ea helburu hori lortu dudan:


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Iratxe Laexen aukeratu dut,izan ere, bere bizitzan ezagutu zuen neska baten egoeraz baliatu du merkatu eta asmo pertsonalen arteko gatazkari buruzko hausnartzeko.
 


Aste honetako baliabide interesgarriei dagokienez, aipatuko dut ikerketa bat, lan sakona eta korapilatsu bada ere, GENERO programak eta politikak Sorkuntzaren eta industriaren ikuspegitik antzerkia, dantza, liburu eta musikaren arloan genero-berdintasunaren egoera diagnostikoa EAEn[1]. Dokumentuaren xedea “Genero programak eta politikak” proiektuan garatutako edukien panoramika orokor eta laburtu bat eskaintzea da, Kultura Auzolanean tresnaren esparruan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako kultura-plangintzarako tresnaren esparruan, alegia. “Genero politikak eta programak” proiektuaren helburu orokor nagusia dantzaren, liburuen eta literaturaren eta musikaren eta antzerkiaren alorrean emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoerari buruzko azterketa informatu bat osatzea da, bai sorkuntzaren ikuspegitik eta baita industriaren ikuspuntutik ere. Bigarren helburu orokor gisa, aipatzekoa da, azterketa horiek era berean Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat oinarrizko euskarri bihurtuko direla, horien bidez gero programak eta jarduerak diseinatzeko eta abiarazteko, genero arrakala edo desberdintasun egoerak atzeman diren esparruetan esku hartzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egoera hobetzeko xedez.

Beste balaibide praktikoago ere aipatuko dut, Orientasare web orrialdea, hain zuzen ere.

 

 

Rosa Ortegaren, BNko aholkulariaren, bloga da, urte dezente darama elikatzen eta gure erkidegoko aholkulari askorentzat erreferente bihurtu da, izan ere, gaurkotutako ekimenak, deialdiak, albisteak eta abar ohi dakartza.


Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik nagusiei dagokienez, ondo dakigu orientazioa akademiko hezkidetzailea dela berdintasuna lortzeko beste pintzelada bat eta koadro osoa margotzeko kolore guztiak sintonizatu egon behar direla. Orientazio arlo horretako erronkak laburbiltzeko aste honetako irakurketan agertzen diren genero-arrakala ixteko iradokizunak berreskuratuko nituzke:

  • irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu;

  • nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman...;

  • mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu…