Adituek diote meme on bat egiteko hiru baldintzak bete
behar dituela, Laburra izatea, testu gutxikoa. Memean agertzen diren hitzak, sentimenduetara
jo behar dute eta gogoratzeko erraza izatea. Hona hemen nirea ea helburu hori
lortu dudan:
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean
Iratxe Laexen aukeratu dut,izan ere, bere bizitzan ezagutu zuen neska baten
egoeraz baliatu du merkatu eta asmo pertsonalen arteko gatazkari buruzko
hausnartzeko.
Aste honetako baliabide interesgarriei dagokienez, aipatuko
dut ikerketa bat, lan sakona eta korapilatsu bada ere, GENERO programak eta
politikak Sorkuntzaren eta industriaren ikuspegitik antzerkia, dantza, liburu
eta musikaren arloan genero-berdintasunaren egoera diagnostikoa EAEn[1].
Dokumentuaren xedea “Genero programak eta politikak” proiektuan garatutako
edukien panoramika orokor eta laburtu bat eskaintzea da, Kultura Auzolanean
tresnaren esparruan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak
sustatutako kultura-plangintzarako tresnaren esparruan, alegia. “Genero
politikak eta programak” proiektuaren helburu orokor nagusia dantzaren,
liburuen eta literaturaren eta musikaren eta antzerkiaren alorrean emakumeen
eta gizonen berdintasunaren egoerari buruzko azterketa informatu bat osatzea
da, bai sorkuntzaren ikuspegitik eta baita industriaren ikuspuntutik ere.
Bigarren helburu orokor gisa, aipatzekoa da, azterketa horiek era berean Eusko
Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat oinarrizko euskarri
bihurtuko direla, horien bidez gero programak eta jarduerak diseinatzeko eta
abiarazteko, genero arrakala edo desberdintasun egoerak atzeman diren
esparruetan esku hartzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egoera
hobetzeko xedez.
Beste balaibide praktikoago ere aipatuko dut, Orientasare
web orrialdea, hain zuzen ere.
Rosa Ortegaren, BNko aholkulariaren, bloga da, urte dezente
darama elikatzen eta gure erkidegoko aholkulari askorentzat erreferente bihurtu
da, izan ere, gaurkotutako ekimenak, deialdiak, albisteak eta abar ohi dakartza.
Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik
nagusiei dagokienez, ondo dakigu orientazioa akademiko hezkidetzailea dela berdintasuna
lortzeko beste pintzelada bat eta koadro osoa margotzeko kolore guztiak
sintonizatu egon behar direla. Orientazio arlo horretako erronkak laburbiltzeko
aste honetako irakurketan agertzen diren genero-arrakala ixteko iradokizunak berreskuratuko
nituzke:
- irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu;
- nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman...;
- mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina