2020/01/20

Curriculumarri noiz ten?

CURRICULUMARI NOIZ TEN?

Eskola hezkidetzailerantz urratsak emateko, curriculumari ten beharra daukagu, bestalde gauerdiko eztula ez da hau, irakasleon barrena ikutzen baitu. Sarritan ikastetxeetan, leku publikoetan eta dokumentu publikoetan aldaketak onartzeko prest agoten gara; baina gelako  lana mahaia  gainean jarrri  behar denean, ez gara izaten hain irekiak. Ikasleek ordu gehienak gelan egiten dituzte eta hortxe da egin beharreko aldaketa, beste esparruekin batera. 


Sarritan irakasleok era autonomo eta isolata aldaketak burutzen ditugu, baina gehienetan ez dira era sistematikoan egiten, anekdotikoak izaten dira; asko jota, hurrengo urtean ere errepikatuko dituenak. Horren arriskuak lana eta aurrerapausuak galtzea -bai irakaslea jadanik zentroan ez dagoelako edo beste eginkizuneatan jarduten delako- izan daiteke.


Lan sistematikoak, partekatuak, kooperatiboak abentaila asko ditu:

  • hausnarketa sakona bideratzea posibilitaten du
  • efikazia handiagoa lortzen da
  • erresgistroak izatea ahalbideratzen du
  • transferigarria izatea  errezagoa da


Baliabide hezitzaileak erabiltzeak esan nahi du horiek esparru ezberdinetara moldatu daitekezkeela, konpetentzia anitzetan lan daitezkeela, pertsona malguagoak hezitzen egongo garela. 


Honen inguruan neure ideien-hodeia:

Denok gara geure aurreideien eta aurreiritzien preso. Adibide modura Einstein dugu. Berea da esaldi hau:  

"errezagoa da atomo bat apurtzea aurreiritzia aldatzea baino",  

...haren ikerketaren  historian ostera, bere emaztearen papera guztiz baztertua utzi zuen.Gaur egun dakigunez, haren emazteak izugarrizko papera izan zuen Erlatibitatea teorian.

https://www.bbc.com/mundo/noticias-46279558


Eremu hezitzaileetan baliabideetan hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategia erabilgarriak:
_animatu neskak laborategiko tresnak manipulatzen, bereziki teknologiarekin lotutakoa (voltimetroak, anperimetroak, brokak...).
-animatu mutilak gelako garbitasunean parte hartze aktiboa hartzen, bereziki kontuan hartzeko laborategiko praktikak saioetan.
-zientziaren ideia klabeak lantzerakoan emakumeen ekarpenak begiratu irakaskuntzan txertatzeko. 
Baliabide gisa:
  • Mujeres con ciencia proiektua EHUak Catedra de Cultura Ciencificoan sartuta dago. Urteak daramatzate zietziaren irakaskuntzan aldaketak bultzatzen. 
https://mujeresconciencia.com

https://mujeresconciencia.com/2017/01/14/shescience-ciencia-con-perspectiva-de-genero/

Aurreko edizioetako ekarpen hau aipatuko nuke: Andonik 2019an egindakoa.
Baliabideak saretu eta elkarlana biderkatu
http://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/baliabideak-saretu-eta-elkarlana.html
Berarekin bat nator esaten duenean: "ez nuke ahaztu nahi irakasle eta eskolan dabiltzan gainerako eragileek duten garrantzia, gure bitartez jasotzen duten curriculum ezkutu horregatik. Batzuetan nahiz eta material egokia eduki irakasleon komentario edo iritziekin bertan behera bota ditzakegu liburuetatik edo curriculumetik jaso dezaketen mezu hezkidetzailea. Beraz, funtsezkoa da inplikatuen sentsibilizazio lortzea eta formazio trinkoa izatea, dugun parekidetasun gabeziez eta sexismoaz erreparatu eta aldaketaren premiaz jabetzeko, Marian Morenok dioen moduan, material didaktikorik onena gure zerebroak dira".

Hezkuntzaren klabe nagusienetarikoa irakaslea da, hortik dator aberastasuna eta pobrezia ere bai.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina