2020/01/20

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKO HEZKIDATZAILEAK ERABILIZ, JARDUERA HEZITZAILEA BENETAN HEZKIDATZAILEA BIHURTU.


CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKO HEZKIDATZAILEAK ERABILIZ, JARDUERA HEZITZAILEA BENETAN HEZKIDATZAILEA BIHURTU.





Pasa den urteko post-en artean Ainhoa Mendizabañena aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/bizitzako-curriculuma.html, batez ere gustatu zaidalako aipatzen duela lurrunestatutako SKOLAE programa (hain ona eta hain potentea izanda bere hasieran, nahita desinflatuta indarra galtzeko eta nahiko"light" bihurtzen zoritxarrez), eta beste aldetik Berria egunkaritik aipatzen duen artikulua langile ikusezin eta zaintza lanei buruzkoa ( https://www.berria.eus/paperekoa/1812/008/001/2015-06-27/mundua_mugitzen_duten_langile_ikusezinak.htm)

Beste post batetik, #ItsasoGOrenetik, diapositiba lapurtu dut, nahiko adierazgarria iruditu zaidalako gaiaren laburpen moduan:




Gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero guztiz aldatuko litzateke denboragaz, benetan hezkidatzailea bihurtuz.
Hierarkizazioa desagertuko litzateke balore guztiak erdigunean jarriz maila berean, berdintasunerantz joko genuke bakoitzaren garapen integrala bultzatuz. Era guztietako diskriminazioak gainditzeko bidean ezberdintasunen eta aniztasunaren balioa aldarrikatzen.

Erabili beharreko estrategia, ondorengo eskematxoan labur dezakegu:




"Nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak... sustatzen ditugu?" hori bai hasteko galdera, hori!!!
Kritikatik hasita daukaguna moldatu edota osatu ahal bada, ordezkatzekoak edo sormen berriak lortu arte.
https://www.slideshare.net/GAlbarriatu/material-hezkidetzailea-7986682


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina