Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko
hezitzaileak erabiliko bagenitu, batetik,
jarduera hezitzailea ez litzateke pertsona/irakasle/hezitzaile bakoitzaren
pentsamolde eta izaeraren menpe egongo, hau da, gutxi batzuren ahaleginaren eta
beste askoren pasotismoaren/ardura ezaren/kontzientzia ezaren mende. Bestetik, etorkizunari begira, nahiz eta orain utopia
iruditu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez litzateke
eraikiko, hala, estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko lirateke, pertsona
guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan haziko lirateke, askeago.
Aniztasuna aberasgarri izango litzateke.
Hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko,
lehenik, betaurreko moreak jantzi behar ditugu eta horretarako formazioa
ezinbesteko ikusten dut eremu hezitzailean, honek autokritikarako eta
hausnarketarako bidea irekitzen baitu. Eta noski, hori gure inguruko pertsona
guztiekin partekatu, hau da, hezkuntza eremutik at dagoen pertsona ororekin,
gizartearekin elkarbanatu. Horrez gain, beti dira interesgarriak eta
eraginkorrak inbertsioaren erregela edota Bedchel testa
bezalakoak. Gainera, gizarteko beste hainbat eragilek (sare sozialek, hedabideek) ere beren ardurak hartu beharko lituzkete eta begirada hezkidetzailea sustatu, hausnarketarako bidea ireki, erreferente berriak proposatu… Hona hemen hainbat adibide:
La Sextako "El intermedio" saioko matxistometroa edo beste saio batean kalean egindako inkesta:
edo Peruko talde feminista batek sortutako mahai-jolasa, harreman txokikoak detektatzeko baliagarria, edo luzemetrai eta laburmetraiak (adibidez "A quien dices amar") sortu, edo komikietan pertsonaia berriak aldarrikatu Faith Herbert bezalakoak...




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina