2020/01/20

CURRICULUM HEZKIDETZAILEA?

Hezkuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri 2020 hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa dugu, konpententzien oinarritzen den eredua da eta dokumentu ofizial osoan, gutxitan aipatzen da hezkidetza kontzeptu bezala. Egia da, zehar lerro bezala aurkezten dela, aipamen xume batekin gehienetan. Dokumentu ofizialean horrela agertzea, oso esanguratsua iruditzen zait, ofizialki eta politikoki, hezkuntzan ematen zaion garrantzia maila oso argi ikusten da eta. 

Sistematikoki curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, eskola eremuan eta hezkuntza esparruan aurrerapausu handiak lortuko genituzke. Lehenengo eta behin, lortuko genuke umeak txiki txikitatik estereotipo sexista gabeko oinarriak sortea eta berdintasunean oinarritutako mundua izatea. 


Curriculum hezkidetzaile bat lortzeko eta horren ondorioz eskola hezkidetzailea sustatzeko, argi dago oinarrizko estrategia bat izango dela irakaslearen rola. Argi dago, hezkuntzako dokumentu ofizialetan ez diotela inolako garrantzirik ematen hezkidetzari, horregatik gure esku hartzean dago gakoa. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da irakasleon sentsibilizazioa lortzea, formakuntza jarraia jasotzea, diagnostikoa egitea eta talde lanean aritzea betaurreko moreak kendu gabe.

Haur Hezkuntzan eta lehen hezkuntzan baliabide asko daude hezkidetza lantzeko, motibazioa lortuz. Horretariko bat aurreko edizioetako sarrera batean topatu dut, eta baliabide honen argibideak ondo azaltzen ditu. 
Bestetik, haur hezkuntzan erabiltzen den baliabide eraginkorrena ipuina da. Ipuinaren bitartez gai desberdinak landu ahal ditugu eta ikasleek modu oso eraginkorrean barneratzen dituzte. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina