2020/01/19

HEZKIDETZA HEZKUNTZAN ARDAZTU NAHIAN...AZKENEAN, LORTUKO DUGU!

Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoak izan ditugu aztergai. Ezinbestekoa dugu curriculuma zein baliabideak hezkidetatu eta txiki-txikitatik lantzen hasi. Horra hor aste honetako hitz-hodeia:

Aurreko ikasturteko post bat aukeratzekotan, ondorengoa aukeratuko nuke:

hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/hasiko-gara-teoriatik-praktikara_28.html 

#ArgiñeAL da egilea. Bera bezala ulertu dut prozesua eta berak jarritakoarekin zeharo bat egiten dut, bai estrategia aipatzerako orduan, bai eskema nola osatu duen.

Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? 

Zeharo aldatuko litzatekela uste dut. Batetik, ezinbestekoa litzateke diagnostiko ganotazko bat egitea. Marian Morenok "Queremos coeducar" liburuan ondorengoa dio diagnostikoari buruz:

Hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako oinarrizko, ertain eta goi-mailako analisi maila ezberdinak proposatzen ditu: 

Oinarrizko mailan: idatzizko hizkuntza,ospakizunak. 

Ertainean: dokumentazio ofiziala,ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala, zuzendaritza-taldea. 

Goi- mailan: idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza-plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala. 


Diagnosiarekin batera beti laguntzen du AMIA egiteak ere:

Diagnosiarekin batera AMIA betetzeak, bai baliabide, material, curriculum, espazioa, egitura (ikastetxeko batzordeak) etab. kontuan hartuta asko lagundu dakiguke helburuak zehazten. 

Curriculum eta baliabide hezkidetzaileak sistematizatuta baleude, arazo-egoerak sortzerakoan ere, alegia, erronkak burutzerakoan, kontuan hartuko litzateke eta errealitatearekin bat eginez, jendartean hezkidetza islatuko litzateke, horrela gure ikasleak ere guk jarritako egoerak era "normalizatuan" biziz. Testuingurua jorratzeko orduan ere beti egoera hezkidetzatuak hartuko genituzke kontuan. Arazo-egoera bera, egoera hezkidetzatu baten oinarrituko balitz, horrek berak ekarriko luke eduki, material, etabarren eraldaketa ere. Hori izango litzateke azken finean, denon ametsa...Eta urteen poderioz, eta orain arte bezala lan eginez, lortuko dugula uste dut.💜👌

 


Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat?

Beti izan dut argi eta garbi hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarriena formazioa dela, bai ala bai. Hasteko, oso ondo legoke  Marian Morenoren ondorengo bideoa, batik bat, ezertan hasi orduko, kontzeptuak argi izateko:


Bestalde, ondorengo bideoan ere, II. Hezkidetza planaren aurkezpena Euskalduna Jauregian egin zenean, alegia, iazko martxoan, Morenok egindako aurkezpena doakizue, interesgarria benetan:

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina