Emakumeak lan merkatuan duen tokiaz hausnartzeko
aginte postuetan duten presentziaz arituko naiz oraingoan. “Argian” Garazi Zabaletak zioen bezala “Urrun dago oraindik instituzioetan emakumeen eta
gizonezkoen presentzia berdintzeko helmuga”. Ondorio honetara iritsi zen, hain
zuzen, EITBk 2015. urtean egindako ikerketa baten emaitzak ikusita. Hona hemen
EITBk Hego Euskal Herrirako egindako mapa (berdez, gizonezko alkateak; morez, emakumezko alkateak):
Dirudienez, hauteskundeetako zerrendaburuen artean
%32,58 ziren emakumeak, baina kopuru horrek hauteskundeen ondoren behera egin
zuen. Hala, EAEn udal guztietatik laurden bat soilik gobernatzen zuten
emakumeek. Eta Nafarroan, berriz, kopurua are txikiagoa izan zen: udalen
%21,15ean zen emakumea alkate. Baina datuek ez zuten EAEko demografiarekin bat
egiten, populazioaren erdia baino gehiago emakumeak baitira gaurko datuetan
ikus dezakegun moduan (2019ko estatistikak ikusita).
Jarraian ikus dezakezue EITBk egindakoikerketaren emaitzak eta analisia infografia batean laburbilduta:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina