Gure jarduera
hezkidetzailea aurrerapauso handia emango luke curriculuma eta baliabide
didaktiko hezkidetzaileak erabiliko bagenituzke. Domino-pieza izan liteke, gainerako pieza
guztiak mugituko lituzkeena.
Ikastetxeetan modu
sistematikoan erabiltzean, androzentrismoa amaituko litzateke hezkuntzan. Ez
litzateke biztanleriaren erdiari bakarrik erakutsiko. Beraz, ikasleengan eragin handia izango luke,
historiaren eta bizitzaren ikuspegi osoa izango lukete, ez erdia.
Bai mutikoek bai neskatoek
erreferente femeninoak izango lituzkete jakintzaren arlo guztietan, eta
integratuko lukete emakumeek eta gizonek gaitasun berberak eta balorazio sozial
bera dituztela. Egin diren azterlanetan egiaztatu da neskek erreferente
femeninoak eta maskulinoak dituztela. Mutilek, aldiz, erreferente maskulinoak
baino ez dituzte, nesken eta emakumeen mundua ezezaguna egiten zaie.
Curriculum hori eta
hezkidetzako baliabideak erabiltzeak sentsibilizazio-eragin
handia izango luke irakasleengan.
Irakasle guztiek erabiliko lituzkete material horiek ikasle guztiekin. Ez orain
bezala, emakumeen ekarpenak oso kontzientziatuta dauden pertsona batzuek
bakarrik erabiltzen baitute. Irakasleen sentsibilizazio horrek betaurreko
moreak jantzaraziko lizkieke, eta patioen, espazioen, denboraren, hizkuntzaren
erabilera aldatuko liekete... Baina lan hau ezin da argitaletxeen eskuetan utzi:
Estrategia erabilgarri
bezala Marian Morenok sortutako materialak eta bideoak ezinbestekoak dira:
Marian Morenoren bloga: http://blog.educastur.es/marianmoreno/
eta
bere weg gune berria: https://www.marianmoreno.com/
Haien artean http://stecyl.net/cinco-formas-de-perpetuar-el-machismo-en-los-libros-de-texto/
irakasleekin erabiliko nuke.
Eider Olareagaren “Curriculumak eraldatzen” posta aukeratu dut. Baliabideak eta
Curriculuma aldatzeko dauden ostopo batzuk aipatzen ditu. Ostopo ekonomikoak proiektu berriak sortu eta
ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Irakasleen arteko desadostasunak
bide hezkidetzailea aurrera eramateko, eta beraz irakesleen formazio beharra,
betaurreko moreak jartzeko eta erabiltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina