2020/01/19

Curriculuma eta baliabide didaktikoak, azken muga.





Gure jarduera hezkidetzailea aurrerapauso handia emango luke curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliko bagenituzke.  Domino-pieza izan liteke, gainerako pieza guztiak mugituko lituzkeena.




Ikastetxeetan modu sistematikoan erabiltzean, androzentrismoa amaituko litzateke hezkuntzan. Ez litzateke biztanleriaren erdiari bakarrik erakutsiko. Beraz, ikasleengan eragin handia izango luke, historiaren eta bizitzaren ikuspegi osoa izango lukete, ez erdia.

Bai mutikoek bai neskatoek erreferente femeninoak izango lituzkete jakintzaren arlo guztietan, eta integratuko lukete emakumeek eta gizonek gaitasun berberak eta balorazio sozial bera dituztela. Egin diren azterlanetan egiaztatu da neskek erreferente femeninoak eta maskulinoak dituztela. Mutilek, aldiz, erreferente maskulinoak baino ez dituzte, nesken eta emakumeen mundua ezezaguna egiten zaie.


Curriculum hori eta hezkidetzako baliabideak erabiltzeak sentsibilizazio-eragin handia izango luke irakasleengan. Irakasle guztiek erabiliko lituzkete material horiek ikasle guztiekin. Ez orain bezala, emakumeen ekarpenak oso kontzientziatuta dauden pertsona batzuek bakarrik erabiltzen baitute. Irakasleen sentsibilizazio horrek betaurreko moreak jantzaraziko lizkieke, eta patioen, espazioen, denboraren, hizkuntzaren erabilera aldatuko liekete... Baina lan hau ezin da argitaletxeen eskuetan utzi:



Estrategia erabilgarri bezala Marian Morenok sortutako materialak eta bideoak ezinbestekoak dira:



Marian Morenoren bloga: http://blog.educastur.es/marianmoreno/ 

eta bere weg gune berria:  https://www.marianmoreno.com/


Eider Olareagaren “Curriculumak eraldatzenposta aukeratu dut. Baliabideak eta Curriculuma aldatzeko dauden ostopo batzuk aipatzen ditu.  Ostopo ekonomikoak proiektu berriak sortu eta ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Irakasleen arteko desadostasunak bide hezkidetzailea aurrera eramateko, eta beraz irakesleen formazio beharra, betaurreko moreak jartzeko eta erabiltzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina