2020/01/19

BALIABIDE HEZKIDETZAILEEKIN MUNDUA ERALDATUZ

Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoei buruz hausnartzen egon gara. Hau da nik sortutako hitz-hodeia:
Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait eta praktikoa zein erabakiorra aldi berean. Nire ustez, curriculuma eta erabiltzen ditugun baliabideak sistematikoki hezitzaileak izango balira, gauzak erabat aldatuko liratekeela.
Txikitatik ordu pila bat pasatzen ditugu eskolan eta han erakusten dizkiguten ereduak erabateko eragina dute gure garapenean, familiatik jasotzen dugunarekin batera. Beraz, eskolatik jasotzen ditugun mezuak, ereduak, baloreak...hezkidetzaileak balira, berdintasuna modu natural batean ikusiko genuke, normaltasunez.
Hau da, ikasleei eskeinitako eduki, liburu edota irudietan ez litzateke ez sexismorik ez estereotiporik agertuko. Ezta hezitzaileon mezuetan ere.
Emandako ereduetan, emakumeak presente egongo lirateke: historian, zientzian, literaturan etabar eta emakumeek egindako lanei dagokien garrantzia emango litzaieke. Honekin batera, androzentrismoa alde batera utziko genuke.
Aniztasun sexuala landuko litzateke eta bakoitza den bezela izateari garrantzia emango litzaioke.
Horretarako, erabiltzen ditugun baliabideen diagnosia egin beharko genuke eta ikusi dugun bezala, zenbait erabaki hartu: erabilitakoa mantendu egokia bada baino bestela eraldatu edo ordezkatu. 
Ezinbestekoa ikusten det hezitzaileen arteko elkarlana sustatzea, baliabide berriak sortu eta elkar trukatu ahal izateko. Azken finean, denok ditugu (edo izan beharko genituzke) helburu berdinak.


Bestalde, hezkidetzan konzientzia pizteko estrategia bezala honako hau etorri zait burura: gaur egun normaltasunez hartzen ditugun gauza askok dituzten eragina jendartean erakustea. Inguruan bertan entzun dezaket, oso urrutira joan gabe, gauza asko “testuingurutik” ateratzen ditugula… “txiste bat edo broma bat besterik ez dela”...edota “beti izan da horrela”. Beraz, detaile txiki horiek dituzten garrantziaz jabetzeko bideo hau proposatzen det:

“Querido papá, me van a llamar puta”

Bideo honek, egunero onartzen ditugun mikromatxismoek izan dezaketen eragina erakutsi nahi du.


Aurreko edizioetatik #ArgiñeALren “Hasiko gara? Teoriatik praktikara! “ aukeratu dut.
Oso sarrera egokia egin du pausoz pauso azalduz nola eraiki beharko genukeen curriculum hezkidetzailea. Horretaz gain, baliabide oso interesgarriak txertatu ditu, zenbait ipuin hezkidetzaile eta posta, irudi eta estekaz josita dago. Hemen berak eskeinitako liburuen estekak berreskuratu ditut :
Honekin lotuta, ondoren Haur Hezkuntzarako aurkitu dudan ipuin hezkidetzaile baten bideoa eta materiala uzten dizuet:
Ipuina PDFn:
file:///C:/Users/Usuario/Downloads/Cuento-aventuras-minicorinio_v6_marzo_2018.pdf
Gida didaktikoa:
file:///C:/Users/Usuario/Downloads/unidad-didactica-minicornio-V6_marzo_2018.pdf


Eta oso ados aipatzen duenean diagnosi bat egin eta gero hausnarketa bat egitera behartuak gaudela, bakoitzak bere buruarekiko zein sistemarekiko. Bestalde, nik aurrerago aipatu dudan kontzientzia pizteaz gain, formakuntza aipatzen du ezinbesteko estrategia bezala, erabat konpartitzen dudana.

Bukatzeko esan gure esku dagoela gauzak eraldatzen joatea, eta bakoitza bere buruarekin hasita eta ingurukoekin jarraituz, ahal degula mundu hobeago bat bultzatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina