Pilar Mayok, SKOLAE programaren koordinatzaileak, programa honen inguruan azpimarratzen duen aspektu bat nabarmendu nahiko nuke: "...berritzailea da ere, derrigorrezkoa delako, eta beraz, ikasle guztiek landu beharko dutelako. Ez da irakaslegoaren militantziaren araberakoa izango."
Nire ustez honelako programa baten derrigorrezkotasunak gure jarduera hezitzailea birmoldatzeko estrategia erabilgarria da, ez da egokiena beharbada, inposaketa ez delako modurik aproposena, baino gure praktika ez litzateke egongo soilik gure militantziari edota borondateari lotuta.
Derrigorrez edota sistematikoki curriculum eta baliabide hezkidetzaileak erabiltzekotan, etengabeko hausnarketa bat, begirada, ikuspegi kritikoa behar dugu. Honako hau litzateke gure jarduerak izango lukeen aldaketa nabarmenetako bat, eta begirada eta kritika egin ondoren esku-hartzea : edukiak, metodologiak, balioak... zalantzan jarri eta salatu ondoren, berriak sortu, ordezkatu, lehenetsi...
Ildo honetatik jarraituta, eskoletan hezkidetza-plana egoki osatzen asmatzea oso pausu garrantzitsua litzateke,eta horretarako eskuratu dudan gida bat eta aurreko edizioetako post batean ere topatu dudana aipatu nahi dut: OINARRIZKO HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN HEZKIDETZA ETA GENERO-BERDINTASUNAREN PLANA LANTZEKO GIDA. EREIN argitaletxea.2015.
Irakasleak, ikasleak zein familiekin 3 faseri ekitea proposatzen du: sentsibilizazioa, diagnostikoa eta planifikazioa(jarraipena eta ebaluazioa barne.
2016ean Olatzek honako postean aurkeztu zuen gida hau eta gida honek lagunduko didalakoan aukeratu dut, era berean, norbaiti gehiagori ere lagunduko diolakoan...
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktikoak.html...izan ere hezkidetza planaren bitartez, hezkidetza balioak curriculum eta baliabideetan txertatzea dugu helburu... ez da erronka makala aurrean duguna...

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina